Asteazkenean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak amaitutzat eman zituen elkarrizketak, oposizioan "adosteko benetako prestasunik" ez duela ikusten argudiatuta.
Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi duenez, "errealismoaren eta zintzotasunaren oinarritik" abiatu nahi du negoziazioa. Oposizioak ez du aterik itxi nahi izan, eta talde politikoek bigarren bilera-sorta batean proposamenak sakontzeko itxaropena dute.
Jose Manuel Gilek iragarri du bere alderdiak osoko zuzenketa eta 39 zuzenketa partzial aurkeztuko dizkiola lege-proiektuari. "Kalitate arazo larria dugu euskal eskolan", adierazi du.
Auzitegiak atzera bota ditu Voxek eta Ciudadanoseko hainbat diputatuk aurkeztutako helegiteak, Estatuko Abokatutzak argudiatu zuen alderdi politikoen legitimazio faltan oinarrituta.
Hain zuzen ere, Ciudadanos (Cs) Euskadiko presidente Jose Manuel Gilek PP+Cs taldea utzi du. Luis Gordillo alderdikide ohiak, aldiz, Ciudadanos utzi eta PPn sartzea erabaki zuen legealdiaren erdialdean.
Alderdi laranjaren Batzorde Nazionalak zerrendarik ez aurkeztea erabaki du, baina ez da desegingo eta "organikoki eta intelektualki" berrabiatzeko prozesua hasiko du.
Alderdi laranjak ez du baztertzen hauteskundeetara ez aurkeztea. Datorren astelehenerako zegoen deituta Batzorde Nazionalaren bilera, baina Sanchezek bozkak aurreratu ondoren, batzarra gaur egitea erabaki dute.
Irizpena datorren asteko osoko bilkuran bozkatuko dute. EAJ abstenitu egin da, eta PPk, Voxek, Ciudadanosek, PDeCATek eta Coalicion Canariak kontra bozkatu dute. Gaurko eztabaida ideologikoa eta eskumenekoa izan da.
Testua akordiorik gabe iritsi da Herrizaingo Batzordera. EH Bilduk eta ERCk dagoeneko iragarri dute aurka bozkatuko dutela ezin dutelako "desobedientzia eta errespetu faltak zigortu eta gomazko pelotak eta migranteen itzulketa azkarrak onartzen dituen lege bat babestu".
EAJk eta PSEk neurria defendatu dute Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan, egoeraren araberakoa denik ukatu dute eta "limosna publikoa" dela esatea deitoratu dute.
Espainiako nazioa eta konstituzioa defendatzeko manifestazioa egin dute Madrilen, eskuineko alderdi eta plataformek deituta. PP, VOX eta Ciudadanos alderdiek babestu duten ekitaldian, Pedro Sanchez egiten ari den politikaren kontrako aldarriak izan dira.
Ines Arrimadasen babesa duen hautagaitza atera da garaile, emandako botoen erdiak baino gehiago jasota, zehazki, % 53. Edmundo Bal egungo Idazkari nagusiorde eta bozeramailea urrun geratu da, botoen % 39az.
"Edo dena ala ezer ez", azpimarratu du Javier Garcia Nafarroako Alderdi Popularreko presidenteak prentsaurrekoan. UPNk nabarmendu duenez, "PPN etsaiz okertu da".
Ondorioz, ez da berriro errepikatuko UPN, PP eta Ciudadanos legealdi honetan bildu dituen Navarra Suma koalizioa. Alderdi erregionalistako zuzendaritzak aho batez erabaki du bakarrik aurkeztea 2023ko foru eta udal hauteskundeetara.
PP+Cs alderdiko legebiltzarkideek ez dute parte hartu gaur goizean Eusko Legebiltzarreko gainerako taldeek egin duten omenaldian. Vox ere ez da bertan egon.
Sei arauk baino ez dute izan Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdien botoen babesa bakarrik. Tartean daude 2021 eta 2022ko aurrekontu legeak, Ingurumen Administrazioarena edota Euskal Sektore Publikoarena.
Legebiltzarreko PP-Ciudadanos Taldeko presidente Carlos Iturgaizek nabarmendu duenez, eskaini dituen akordio horiek euskal herritarren kezkak eta etorkizuna izan beharko dituzte jomuga: "Ezkerreko frontearekin egindako itunak hilgarriak dira EAEko ekonomiarako eta gizartearentzat".
PP+Cs taldeak dio aurreproiektuak ez duela irtenbiderik "euskal hezkuntzak duen benetako arazoa konpontzeko, alegia, kalitatearen aurrean"; euskara, aldiz, testuaren erdigunean dago.
Miguel Tellado PPren Antolaketa idazkariordeak egindako adierazpen batzuei erantzun die UPNren presidenteak. Telladoren esanetan, Alderdi Popularrak "planteatzen duen aukera bakarra" bere markarekin aurkeztea da.
Carmelo Barrio PP eta Ciudadanos alderdien talde parlamentarioko bozeramaileak azpimarratu du esku hartu beharra dagoela Hezkuntzan eta Osasunean, "horiek direlako herritarren benetako arazoak".
Duela lau urte Andaluziako PPren emaitza txarrenak izatetik hauteskundeak irabaztera pasa da Juanma Moreno. Gainerako alderdiek ez dituzte inolaz ere espero zituzten emaitzak lortu. Abstentzioa ere handia izan da.
EITB Mediako hedabideek jarraipen berezia egingo diote Andaluziako bozei. Ostiraletik, Aiert Arieta-araunabeña kazetariak kanpaina amaierari eta hauteskunde-egunari buruzko informazioa helaraziko du bertatik bertara.
"Badakizu horrelako gaiak oso delikatuak direla. Egia esan, Iturgaiz jauna, ez da egokia errealitatea bihurritzea kasu horiei etekin politikoa ateratzeko", defendatu du lehendakariak.
Inkestek ematen dizkioten emaitza onak izango al ditu PPk? Vox Gobernuan sartuko al da? Aiert Arieta-araunabeña Andaluzian da kanpainako azken orduak eta hauteskunde gaua gertutik jarraitzeko.
Inkestak alde dituela, gehiengo osoa lortzea da PPren helburua; CISen inkestak 47-49 eserleku ematen dizkio. Seguruenik, 20 ordezkari inguru lortuko lituzkeen Vox alderdiarekin gobernatu beharko luke Juanma Morenok.
Andaluziako presidente izateko hautagai diren sei zerrendetako kideak prest daude kanpainari ekiteko. CISen datuen arabera, PPk gehiengoa lortuko luke, baina babesak beharko lituzke gobernatzeko; eszenatoki probableena PP-Vox itunarena da, Morenok, baina, argi ditu marra gorriak.
"Lehen eta bigarren mailako herritarrik ez egotea nahi dugu, ezta lehen eta bigarren mailako lurralderik ere", esan du Ines Arrimadasek. Cseko buruzagiak "euskal kupoa" gogor kritikatu du berriro.
EH Bildurerantzat Jaurlaritzak porrot egin du orain arteko politiketan eta jauzi bat emateko garaia dela dio. Elkarrekin Podemosek Euskadi atzean geratu dela ohartarazi du. PP+Cs-ek, berriz, kenkari fiskalak eskatu ditu. Urgentziazko neurriak eskatu ditu Voxek.
Eusko Legebiltzarreko talde nagusiek "kezka" adierazi dute eskuin muturraren eta neofaxismoaren gorakadarengatik, eta gorrotozko estrategiei aurre egitea adostu dute.