Momentu itzelak utzi dizkigute aste honetako lehiakideek "Mihiluze" saioan. Gazteleraz, ingelesez eta... hungarieraz ere aritu dira! Argi geratu da hemen maila altuan gabiltzala, baita dantzarako ere!
Hamar aurreskulari aritu dira nor baino nor gehiago igande honetan, eta Mattin Etxebeste oiartzuarra izan da bigarrena; hirugarrena, berriz, Ane Jaunarena lezoarra izan da.
Urtero legez, Seguran jokatu da Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarraren garaikur berezia jaso dute bergararrek, bost urtean hiru aldiz lehen saria irabazteagatik ematen dena; izan ere, 2019an eta 2022an ere irabazi zuten txapela.
Julen Murgiondorekin batera iaz Seguran garaile izan zenak "beste txapelketa bat bezala" hartu nahi du larunbatekoa, baina aitortzen du bezperako orduetan urduritasuna izaten dela nagusi.
Bizkaiko Aurresku Txapelketa irabazi du Gorka Granado dantzari gazteak eta erakustaldi bikaina egin digu saioko sukaldean bertan. Aurreskua bikain dantzatu du sopeloztarrak.
“Bitakora” lelopean, 59 ekintza antolatu ditu jaialdiak aurtengo ediziorako. Sarrera doakoa den arren, izen ematea beharrezkoa izango da hainbat jardueratan.
Donostiako Goizaldi dantza taldeak 75. urteurrena ospatzen du aurten. Ez galdu ospakizuna biharko "Oholtzan" saioan, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
Euskal Herrian erromeriaz erromeria euskal dantza tradizionalak irakasten aritzen dira Patxi eta Konpainia laukoteko kideak. 'Best itzul' lan berria aurkeztu dute, beraien ibilbideaz aritu dira, eta zuzenean jo dute "Biba Zuek!" saioan.
Tourraren aurkezpen ekitaldian, euskal dantza protagonista izan duen emanaldia eskaini dute, baina askori erabilitako doinuak Pariseko kaleak gogora ekarri die.
Eskena izan da hitzarmenaren negoziazioen buru, EAB aktoreen sindikatuarekin
batera, baina sektoreko gainerako eragileen babesa ere jaso du. Besteak beste, arte eszenikoak ere sektore ekonomikoa direla aldarrikatzen du testuak.
Oinkari dantza taldeak agenda betea du udarako, eta, tartean, ikuskizun berria prestatzen ari da. Uztailean estreinatuko dute eta hori aurkeztera etorri dira, baita bere ibilbideaz hitz egitera ere.
Lucia Lacarra Ballet konpainiarekin, dantzari zumaiarrak mugarri bat ipini du Euskal Herriko dantzaren eskosisteman; gazteen ibilbideak sustatzea du helburu, besteak beste. "Lost letters" izango du lehen proiektua, Arriagan estreinatuko da urrian, eta dantzarien hautaketan izan gara,
Twerkingari buruz daukagun jakintza noraino iristen den asmatu nahiean, kalean galdezka ibili da Albina Stardust. Ondoren, Maria Blancorekin, 'Anerk' dantza taldeko twerk dantzariarekin bildu da informazio gehiago lortzeko.
Tio Teronen Semeak taldeko Aritz Salamanca, Mikel Zubiria, Aritz Olaziregi eta Antton Fernandez izan dituzte gonbidatu bezala. Ekitaldiz beteta daukate uda eta horien inguruan aritu dira. (Elkarrizketa osoa Nahieran)
'In the still of the night' lanarekin itzuliko da ekainaren 3an Lucia Lacarra dantzaria Donostiako Kursaalera. Max Saria irabazi zuen 2022. urtean zumaiarrak ikuskizun horrekin, eta ostegun honetan "Biba Zuek!" saioan izan da horri buruz hitz egite aldera.
1948an sortu zuen Kandido Pujanak Goizaldi Donostiako Dantza Taldea. Horregatik, 75. urtebetetzea ospatzen ari dira aurten. Euskal dantza tradizionalak zabaldu eta mantentzeko asmoz, Donostiko Konstituzio plazan egin zuen lehen agerraldia Goizaldik. Ordutik, euskal kultura mundu osora hedatu dute.
Dantzari donostiarrak Errebelazio Saria jaso du, eta Edu Muruamendiarazen konpainiak, berriz, Ibilbidearena. Gipuzkoako dantza profesionalen elkarteak urtero ematen dituen onespenak dira.
Gazteak babestutako ekitaldiak dantza eta freestyle lehiaketak eskainiko ditu, eguerdian hasi eta iluntzera arte. Ekitaldi nagusia streaming bidez ikusteko aukera izango duzu gurean.
Donostian, azkeneko 25 urteetan egin bezala, Kontxako barandaz jabetu dira dantzariak. 26 dantza eskolatako 1.476 dantzarik hartu dute parte urteroko erakustaldi arrakastatsuan. Nautikotik hasi eta Antiguako zubiraino jantzi dute Kontxako baranda.
Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, Dantzerti eskolako laugarren mailako ikasleek "Eskukatu" ikuskizuna taularatu dute Barakaldo Antzokian. Ikasleen formakuntzaren barruan ezinbesteko ariketa da ikuskizun bat hutsetik sortzen ikastea, eta sei hilabetez lanean aritu ondoren, hauxe da emaitza.
Dardara taldeak Eusko Legebiltzarrean egindako erakustaldiak sarea astindu zuen. Milioika ikustaldi izan dituzte. TikTok dantza egiten ikasteko tresna bihurtu da.
Guggenheim museotik eskainiko dugu larunbat gaueko "Oholtzan" saioaren lehen ikuskizuna, 21:00etan: 'Bost lerrotan'. Jarraian, 22:00etan, 'Los Tenampos y el Mariachi' izango da ikusgai.
Amaia Leiza beratarrak iaz zabaldu zuen Hondarribian Basque Ballerina ballet eskola. 200 ikasletik gora ditu, eta gazteek ikasten dituzten baloreak eta dantza diziplina honek duen exijentzia maila "oso altua" nabarmendu ditu. Balletak eta euskal dantzak lotura zuzena dutela uste du irakasleak.
Amaia Elizaran dantzaria izan da gonbidatua. Liam Ó Maonlaíekin batera egin duen 'Ihir' lanaz mintzatu dira, baita horrek eskaini dizkien aukerei buruz ere.
Judith Argomaniz dantzari eta koreografo donostiarrak zuzendutako Lasala dantza garaikideko konpainiak hamar urte bete ditu. "Lasala10 urte" ikuskizunaren estreinaldiarekin ospatuko dute, datorren larunbatean, Donostiako Gazte eszenan.
'Runa' eta 'Cucaracha con paisaje...' nabarmendu dira 2023ko Max sarietan. SGAE Fundazioak ematen dituen sarien XXVI. edizioa Cadizko Falla Antzokiak hartu du.
Maria Goiricelayak egokitzapen onenaren saria irabazi du, 'Yerma' lanagatik; Pascal Gaignek, konposizio musikal onenarena 'Eta orain zer?' lanagatik; Tanttaka Teatroak, ekoizpen lan onenarena 'Sexberdinak' lanagatik; eta Iñaki Rikartek, eszena zuzendaritza onenarena 'Supernormales' lanagatik.
Iluntzean banatuko dira Max Sariak eta euskal arte eszenikoek inoizko izendapen kopuru handiena dute. Euskal Herriko 13 artista eta konpainiak sariren bat jaso dezakete. Cadizen izango da sari banaketa eta artistak bertan dira dagoeneko.