cerrar buscador

Ea

1 / 5 Hurrengoa
EAk Alkartasun Eguna ospatu du gaur Urruñan, zuzendaritza berriarekin

EAk Alkartasun Eguna ospatu du gaur Urruñan, zuzendaritza berriarekin

Zuzendaritza berria berresteko baliatu dute ekitaldia, Eba Blanco idazkari nagusia buru dutela, eta EAren tokia aldarrikatu dute EH Bildu eta EH Bai koalizioen barruan.

Azpeitiko eta Zarauzko toki erakundeetako Twitter kontuak martxoan itxi zituzten, ez orain, dio EAk

Azpeitiko eta Zarauzko toki erakundeetako Twitter kontuak "martxoan itxi zituzten, ez orain", dio EAk

Alderdiko Zuzendaritzaren arabera, "erabat gezurrezkoa da" Twitter profil horiek orain itxi izana; izan ere, sare sozialak martxoan desgaitu zituen. Sektore kritikoak salatu du Twitterren zituen zortzi profil itxi egin dituela sare sozial horrek.
Twitterreko zortzi kontu itxi dizkietela salatu dute EAko kritikoek

Twitterreko zortzi kontu itxi dizkietela salatu dute EAko kritikoek

Eusko Alkartasuneko sektore kritikoko hainbat kidek azaldu dute Ertzaintzari eta Foruzaingoari jakinarazi diotela Twitter kontuak itxi dizkietela. Halaber, EAko zuzendaritzari eskatu diote horiek lehengoratzeko eskaera egitea.
Eba Blanco: Nahikoa da! Kritikoek eskatzen duten 'demokrazia asteburuko kongresuan egin duguna da

Eba Blanco: "Nahikoa da! Kritikoek eskatzen duten 'demokrazia asteburuko kongresuan egin duguna da"

Maiatzeko foru eta udal hauteskundeetarako zerrendak osatzerakoan, Eba Blancok esan du hautagaitzetan "Eusko Alkartasunaren izenean zerrendan joateko, momentu horretan EAn dauden pertsonak izan behar" dutela.
Eba Blanco aukeratu dute hirugarrenez EAko idazkari nagusi, alderdiak zatituta jarraitzen du ordea

Eba Blanco aukeratu dute hirugarrenez EAko idazkari nagusi, alderdiak zatituta jarraitzen du ordea

Sektore ofizialak botoen % 92,3rekin Eba Blanco berretsi du idazkari nagusi, aurreko biak epaitegietan eten ostean. Kritikoei, faltsukeriak baztertu eta lana egiten uzteko eskatu die. Kritikoak Gatseizen bildu dira ordu berean, besteak beste, sektore ofizialari elkarrizketa eskatzeko.

EAk ezohiko batzarra egin du Bilbon, zuzendaritza aukeratzeko, eta sektore kritikoa ez da agertu

EAk ezohiko batzarra egin du Bilbon, zuzendaritza aukeratzeko, eta sektore kritikoa ez da agertu

Eba Blanco idazkari nagusiak esandakoaren arabera, erabaki horren atzean ez dago azalpen politikorik, ez omen dira bertaratu badakitelako galdu egingo dutela. Biltzarrera joan ez, baina Bilbon bertan, metro gutxira, agerraldia egin du sektore kritikoak.

EAko hainbat kide kritikoren kanporaketa argitzeko epaiketa hasi da Gasteizen

EAko hainbat kide kritikoren kanporaketa argitzeko epaiketa hasi da Gasteizen

Alderditik kanporatua izan den Maiorga Ramirezek adierazi du "epaiketa honek EAn barne demokrazia berrezartzeko balio izatea" espero duela. Eba Blanco idazkari nagusiak, aldiz, alderdiko afiliatuen erabakia defendatzera joan dela epaiketara esan du.

EAko militante izateko debekuaren aurka Maiorga Ramirezek aurkeztutako demanda baztertu du epaitegiak

EAko militante izateko debekuaren aurka Maiorga Ramirezek aurkeztutako demanda baztertu du epaitegiak

Eusko Alkartasuneko Zuzendaritza pozik agertu da epailearen ebazpenagatik. Sektore kritikoak, baina, gogora ekarri du hilaren 16an kanporatzeen epaiketako bista nagusia egingo dutela, "eta Eba Blanco idazkari nagusiak agertu beharko du".
EAko sektore kritikoak primariorik gabe egin nahi den konpromisarioen kongresu espresa gaitzetsi du

EAko sektore kritikoak primariorik gabe egin nahi den konpromisarioen kongresu "espresa" gaitzetsi du

Sektore horrek ziurtatu duenez, EAko zuzendaritzak ez du betetzen Arabako Probintzia Auzitegiaren 2021eko uztailaren 21eko epaia, Eba Blanco idazkari nagusiaren izendapena baliogabetu eta alderdia hauteskunde primarioak errepikatzera behartzen zuena.
EAko Kontseilu Nazionalak ezohiko kongresu bat egitea proposatu du azaroaren 19an eta 20an

EAko Kontseilu Nazionalak ezohiko kongresu bat egitea proposatu du azaroaren 19an eta 20an

Hitzorduaren helburua alderdiari "egonkortasuna eta gobernagarritasuna" ematea da. Espedientatutako kideek, Maiorga Ramirezek adibidez, ezin izango du bere burua aurkeztu, bai ordea, zigortuta ez dauden sektore kritikoko beste pertsona batzuk, hala nola Esther Larrañaga.
EA: Ramirezek ezin du alderdiaren barne prozesuetan parte hartu

EA: "Ramirezek ezin du alderdiaren barne prozesuetan parte hartu"

Iker Ruiz de Egino EAko bozeramaileak Ramirezi gogorarazi dionez, bere burua "idazkari nagusirako hautagai" bezala izendatzen duen arren, diziplina araudiaren aurkako arau hauste larriengatik lau urteko afiliazio etenaldiarekin zigortuta dago.
Maiorga Ramirezek dio primarioak egin behar direla EAren ziklo beltzari amaiera emateko

Maiorga Ramirezek dio primarioak egin behar direla "EAren ziklo beltzari amaiera emateko"

Gasteizko epaitegi batek atzera bota du EAko idazkari nagusiak, Eba Blancok, Ramirezen hautagaitza baliogabetu ondoren aukeratu zuten primarioak errepikatzeko agintzen zuen autoaren aurka jarritako azken helegitea.
Gasteizko epaitegi batek berretsi du EAko primarioak errepikatu behar direla

Gasteizko epaitegi batek berretsi du EAko primarioak errepikatu behar direla

Sektore kritikoko Maiorga Ramirezen hautagaitza bertan behera utzi ostean, Eba Blanco hautatu zuten idazkari nagusi; auto batek, baina, primarioak errepikatzea agindu zuen. Ebazpen horren aurkako helegitea zuen jarrita Blancok, baina orain epaitegiak atzera bota du.
El sector crítico de EA reivindica los valores fundacionales del partido

El sector crítico de EA reivindica los valores fundacionales del partido

En un acto en San Sebastián, encabezado por Maiorga Ramírez, el sector crítico de EA ha reivindicado los pilares fundacionales del partido: la autodeterminación, el rechazo frontal a la violencia política, la socialdemocracia y la democracia interna.

EAren sektore kritikoak iragarri du autodeterminaziorako eskubidea jarriko duela kurtso honen erdigunean

EAren sektore kritikoak iragarri du autodeterminaziorako eskubidea jarriko duela kurtso honen erdigunean

Eusko Alkartasunaren 36. urtemuga bete den honetan, gogoratu dute alderdiak beti salatu duela biolentzia eta sozialdemokrazia defendatu.

Gasteizko epaitegi batek bertan behera utzi ditu EAren XIII. Kongresua eta bertan egindako izendapen guztiak

Gasteizko epaitegi batek bertan behera utzi ditu EAren XIII. Kongresua eta bertan egindako izendapen guztiak

Arabako hiriburuko epaitegi batek Eusko Alkartasunak otsaileko 19an eta 20an egindako Kongresu Nazionalean adostutako akordio guztiak bertan behera uztea erabaki du.
Alkorta: EH Bilduko alkateon eta zinegotzion egiteko moduak eraman gaitu lehen indar munizipalista izatera

Alkorta: "EH Bilduko alkateon eta zinegotzion egiteko moduak eraman gaitu lehen indar munizipalista izatera"

Azpeitiko alkateak eman dio hasiera EH Bildu egiten ari den Konferentzia Munizipalistaren bigarren egunari. Koalizio abertzalearen udal politikagintza goraipatu du eta "erlojuak sinkronizatzeko" deia egin die udal ordezkariei.
Epaitegi batek barne-hauteskundeak errepikatzeko eskatu eta EAko zuzendaritzari auzi-ihesa egotzi dio

Epaitegi batek barne-hauteskundeak errepikatzeko eskatu eta EAko zuzendaritzari "auzi-ihesa" egotzi dio

EAko zuzendaritzak gogorarazi duenez, Maiorga Ramirezek "Idazkaritza Nagusira aurkezteko aukera" izan zuen otsailaren 19an eta 20an egindako azken Kongresu Nazionalean, eta elkartzeko eskubidea erabiltzeari "uko egin" zion.
EH Bilduk milaka pertsona elkartu ditu Iruñean lehenengo euskal errepublika aldarrikatzeko

EH Bilduk milaka pertsona elkartu ditu Iruñean lehenengo euskal errepublika aldarrikatzeko

Manifestazioa egin dute Nafarroako hiriburuan zehar Sarasate pasealekura arte. Bertan ekitaldi politikoa egin dute eta Bakartxo Ruizek demokraziaren aldeko hautua egiteko eskatu du, "autoritarismoa"ren aurrean.
Blancok EAren erronkei heltzea eskatu du, barne gatazkekin segundo bat bera ere galdu gabe

Blancok EAren "erronkei" heltzea eskatu du, "barne gatazkekin segundo bat bera ere" galdu gabe

Alderdiaren idazkari nagusiak esan du Nafarroa lehentasuna dela, "eskuina baztertzeko" apustuaren baitan. Kritikoek, berriz, primarioak eskatzen jarraitzen dute.
Auzitegi batek primarioak errepikatzeko agindu dio EAko zuzendaritzari

Auzitegi batek primarioak errepikatzeko agindu dio EAko zuzendaritzari

Maiorga Ramirez Nafarroako parlamentariak esan duenez, erabaki judizial honen ostean, bere burua aurkeztu ahalko luke, kanporaketa bertan behera geratuko litzatekeela ulertuta.
EH Bildurekin erakundeetan sartu ziren EAko kideek karguak mantentzen dituztela esan du Otegik

EH Bildurekin erakundeetan sartu ziren EAko kideek karguak mantentzen dituztela esan du Otegik

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du Eusko Alkartasunaren kongresuan "hartu diren erabakiak errespetatu" egiten dituela.
Eba Blanco: Zuzendaritza berri hau legitimoki eta demokratikoki aukeratua izan da

Eba Blanco: "Zuzendaritza berri hau legitimoki eta demokratikoki aukeratua izan da"

Bigarren aldiz Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi hautatu duten honetan, asteburuko Nazio Biltzarrazz mintzatu da. Besteak beste, sektore kritikoari aurpegiratu dio alderdiaren organoetan irabazi ezin dutena hedabideetan eta auzitegietan irabazi nahi izatea.
Ramirez eta beste lau kanporatuen lekukoa hartuko duen taldea sortu dute EAko kritikoek

Ramirez eta beste lau kanporatuen lekukoa hartuko duen taldea sortu dute EAko kritikoek

Maiorga Ramirez, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korres afiliaziorik gabe egongo dira lau urtez.
Eba Blanco kritikoei buruz: Eztabaidatu ordez, espektakuloa ematea erabakita zeukaten

Eba Blanco kritikoei buruz: "Eztabaidatu ordez, espektakuloa ematea erabakita zeukaten"

EAko idazkari berri izendatu dute Blanco, %54ko babesarekin. Kritikoek bozketa paraleloa egin dute eta euren posizioari eutsiko diotela berretsi dute.

Alderdiko arauak errespetatzeko deia egin du Eba Blancok, bigarren aldiz EAko idazkari nagusi hautatu berritan

Alderdiko arauak errespetatzeko deia egin du Eba Blancok, bigarren aldiz EAko idazkari nagusi hautatu berritan

249 konpromisariotik 134ren babesa (%54) jaso du Blancok. Berea zen hautagaitza bakarra, eta sektore kritikoak bozketan ez du parte hartu. Bi aldeen arteko haustura inoiz baino ageriago geratu da EA-ren XIII. Nazio Biltzarrean.
Eba Blanco hautatuko dute berriro EAren idazkari nagusi igande honetan

Eba Blanco hautatuko dute berriro EAren idazkari nagusi igande honetan

Berea da aurkeztu den hautagaitza bakarra. Kongresuaren lehenengo saioak agerian utzi du bi sektoreen, ofizialaren eta kritikoen, zatiketa konponezina dela.
EAko Biltzarrak ponentzia politikoa eta estatutuena onartu ditu eta aurrerantzean ez dira primarioak egingo

EAko Biltzarrak ponentzia politikoa eta estatutuena onartu ditu eta aurrerantzean ez dira primarioak egingo

EAko Nazio Biltzarrak are gehiago azaleratu du bi sektoreen arteko haustura. Bi Kongresu egin dira, bat ofiziala eta bestea "alternatiboa". "Euren helburua ez zen Kongresuan parte hartzea, biktimak bezala agertzea baizik" dio zuzendaritzak.
Eusko Alkartasunako bi sektoreen arrakala agerian, kongresuaren hasieran

Eusko Alkartasunako bi sektoreen arrakala agerian, kongresuaren hasieran

Alderdi abertzaleak Nazio Biltzarra egin du Gasteizko Europa Jauregian eta sektore kritikoak ez parte hartzea eta batzar alternatiboa egitea erabaki du. Gaur ponentzia politikoa eta Estautuak bozkatuta, bihar idazkari nagusia hautatuko dute EAko konpromisarioek.

EAk haustura baten erdian egingo du XIII. Kongresua

EAk haustura baten erdian egingo du XIII. Kongresua

Zuzenketez gain, ponentzia politikoa eta estatutu ponentzia bozkatuko dituzte. Azken hori onartuz gero, bihar Idazkaritza Nagusi berria hautatuko dute, eta Eba Blanco hautagai izango da.
Eba Blanco: ''Idazkari nagusirako aurkeztu naiz. Ilusioa ez didate kendu eta alderdia indartu egin behar da''

Eba Blanco: ''Idazkari nagusirako aurkeztu naiz. Ilusioa ez didate kendu eta alderdia indartu egin behar da''

Eusko Alkartasunaren asteburuko kongresua berme guztiekin egingo dela esan du eta, aukeratzen den zuzendaritza aukeratzen dela ere, berak onartu egingo duela erabakia

Eba Blanco EAko idazkari nagusi kargurako aurkeztuko da

Eba Blanco EAko idazkari nagusi kargurako aurkeztuko da

Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak 'Faktoria' saioan aurreratu du ilusio handia duela eta berrautaketara aurkeztuko dela. Asteburu honetan EAk egingo duen kongresuaz eta alderdiko kritikoen eta egungo zuzendaritzaren arteko zatiketaz aritu da.
EAko zuzendaritzak primarioak alde bakarretik ezabatu izana ukatu du

EAko zuzendaritzak "primarioak alde bakarretik ezabatu" izana ukatu du

Iker Ruiz de Egino EAko bozeramaileak berretsi duenez, proposamena Batzar Nazionalean erabakiko dute, datorren astean. Gaineratu du bozketa telematikoa egingo dutela, covidak "barnealdeetan eta espazio itxietan" eragin dezakeen "kutsatze arrisku handiagoa" dela eta.
Gorka Knörr: Gustatuko litzaidake Eusko Alkartasunako jendeak elkar ulertzea, baina ez da erraza izango

Gorka Knörr: "Gustatuko litzaidake Eusko Alkartasunako jendeak elkar ulertzea, baina ez da erraza izango"

Eusko Alkartasunako idazkari nagusi ohiak Radio Euskadin aitortu duenez, taldean izaten ari diren barne krisiak penatu egiten du.
EAren zuzendaritzak buruzagia aukeratzeko primariorik ez egotea proposatu du

EAren zuzendaritzak buruzagia aukeratzeko primariorik ez egotea proposatu du

Sektore kritikoak salatu du "aldebakarrez" hartutako erabakia dela, eta "aurrez aurreko" kongresua eskatu du, "hautetsontziekin".
EAko afiliatu talde batek ''barne demokrazia gehiago'' eskatu dio Eba Blancori

EAko afiliatu talde batek ''barne demokrazia gehiago'' eskatu dio Eba Blancori

EAko afiliatu talde batek gutun bat eman dio Eba Blancori, otsailaren 19an eta 20an eta martxoaren 4an eta 5ean ospatuko den kongresura "berme guztiekin" joan ahal izateko.

''EH Bildu osatzen duten alderdien aniztasuna bere baitan hartzeko gai da koalizioa''

''EH Bildu osatzen duten alderdien aniztasuna bere baitan hartzeko gai da koalizioa''

Pello Otxandiano EH Bilduko legebiltzarkideak "errespetu osoa" erakutsi nahi izan die Eusko Alkartasunaren barruko eztabaidei, eta urte guzti hauetan "EH Bildu batzeko gai" izan dela azpimarratu du.

Ramirez: Egindakoa zuzentzea eta gardentasunez jokatzea eskatu nahi diogu Nazio Batzorde Eragileari

Ramirez: "Egindakoa zuzentzea eta gardentasunez jokatzea eskatu nahi diogu Nazio Batzorde Eragileari"

Azpimarratu du alderdiko barne eztabaidak demokratikoki konpondu behar direla. "Agerian geratu da ez dutela horren alde apustu egin. Plan bat jarri zuten martxan, alegia, diziplina prozesu bat, arazoa erditik kendu ahal izateko", nabarmendu du.
Eusko Alkartasunak lau urterako alderditik kanporatu ditu Maiorga Ramirez eta sektore kritikoko kideak

Eusko Alkartasunak lau urterako alderditik kanporatu ditu Maiorga Ramirez eta sektore kritikoko kideak

Sektore kritikoko bost kideek alderdiaren barne-araudia urratu dutela eta arau-hauste "oso larriak" egin dituztela argudiatu du alderdiak. EAko sektore kritikoaren hitzetan, "Eva Blancok agindutako kanporatzeak Biltzarra baldintzatzeko beste maniobra bat da".
Juan Jose Pujanaren aldeko hileta elizkizuna Elorrion

Juan Jose Pujanaren aldeko hileta elizkizuna Elorrion

Pujanak hainbat kargu izan zituen EAJko kide gisa, eta, ondoren, EAren sorreran parte hartu zuen. Greziera klasikoko itzultzaile gisa egindako jarduera politikoarekin uztartu zuen. Haren hiletara ordezkari politiko eta instituzional ugari joan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria.

1 / 5 Hurrengoa

orain albiste

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena