Bien hutsuneak betetzeko proposamenak hurrengo bi osoko bilkuretan jasoko dira. Hortaz, iraileko eta urriko osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek Videgainen eta Sagarnaren hutsarteak betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Azaroan, alegia.
"Deliberatu"ren bigarren adiera bat ez ezik, "mastektomia", "superni", "kafe huts" eta "zaharren egoitza" ere biltzen ditu orain Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
Argitalpenak argitaratzea, lege testuak itzultzen laguntzea eta Espainiako Estatuko hizkuntza ondareari buruzko erakusketa bateratua antolatzea dira testuak biltzen dituen egitasmoetako batzuk.
Xabier Kintana emeritu izatera pasatuko da, 75 urte bete baititu, eta otsailaren 25ean egingo duten bileran jakingo da bizkaitar idazleak beteko duen haren tokia.
Adolfo Arejita, Miren Azkarate eta Jesus Mari Makazaga euskaltzainek bi liburukiko lana ekarri dute Talaia espaziora, azken hogeita bost urteetan mundu osoko gramatikek bere egin dituzten kontzeptuak aintzat hartzen dituen liburua.
Koldo Zuazo hizkuntzalariak euskara batuaren sorreraren garrantzia zein izan zen azaldu du "Ezina Ekinez Egina" saioan. Baina argi utzi du euskalkiak ere beharrezkoak direla.
Erromatarren garaian hasi eta euskara batua sortu arte, gure hizkuntzak bizi izan zituen gora-beherak modu animatuan kontatu ditu "Ezina Ekinez Egina" saio bereziak.
Euskaran Nazioarteko Eguna dela eta, 'Ahoz Aho' berezia prestatu dugu, eta besteak beste, Andres Urrutia Euskaltzainburua elkarrizketatu du Ilaski Serranok.
Iaz pandemiaren erruz egiterik izan ez zen omenaldiak bi zati izango ditu: Torrealdai zenaren obra aztertzeko jardunaldiak goizean eta omenaldi ekitaldia arratsaldean.
Azken sei hilabeteotan 592 forma berri jaso ditu Akademiak, eta 975 moldatu edo findu ditu. Forma berriak batzeaz gain, bere garaian baztertutako batzuk ere sartu dituzte, "bidea egin dutelako".
Konstituzio kontseiluak murgiltze eredua 2. artikuluaren kontrakoa dela ebatsi ostean, konstituzioa aldatu edo beste modu batera irakurtzea beste biderik ez du ikusten berak, protesten atarian.
2019an paperean argitaratu zen hiztegia linean jarri du orain Euskaltzaindiak. Hitzen sorrera aztertzen eta azaltzen duen hiztegia da "Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa".
Sagrario Aleman Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria da martxotik eta hartu berri duen karguaren ingurukoak azaltzeaz gain, Nafarroako euskararen diagnosia ere egin digu Faktorian.
2003ko martxoaren 27an hil zen Jose Maria Satrustegi, atzo bete ziren 18 urte urte. Etnografo, idazle, euskaltzain oso eta apaiz izan zen gizon nekaezin honen berri eman digu Patxi Salaberrik.
Roberto Gonzalez de Viñaspre Euskaltzaindiaren Onomastika sailaren burua "Biba Zuek!" saioan izan da pertsona izenez hitz egiten. Dioenez, herritar askok jotzen dute beraien zerbitzura.
Euskararen eredu estandarra zabaldu eta gizarteratzea, euskararen lantze funtzionala indartzea eta euskalkien eta hizkeren aberastasuna zaintzen laguntzea dira hitzarmenaren helburu nagusiak.
Adierazpenean azaldu dutenez, galizierak, euskarak eta katalanak "presentzia indartua behar dute eskolan, eta horrek ez dio ekarriko inolako kalterik gaztelaniaren gaitasunari".
Iñigo Urkullu lehendakariak, Bingen Zupiria Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaularitzako bozeramaileak lagunduta, Euskaltzaindiko zuzendaritza berriaren kideak hartu ditu Lehendakaritzan.