Korrikaren 22. edizioak Amurrio eta Donostia lotuko ditu. Martxoaren 31n abiatuko da Arabako herri horretatik, eta apirilaren 10ean amaitu, Gipuzkoako hiriburuan. Aurtengo leloa: "Hitzekin".
Kirola eta euskara izan dira ardatz nagusiak ekitaldian. Realaren euskara plana ezagutzera eman dute esaterako, edo Eibar taldeak zer nolako inplikazioa duen euskararekin. Etxe abeslari berriztarraren musikak alaitu du ekitaldia, eta Getari Etxegarai aktoreak umore puntua jarri dio.
Euskaran Nazioarteko Eguna dela eta, 'Ahoz Aho' berezia prestatu dugu, eta besteak beste, Andres Urrutia Euskaltzainburua elkarrizketatu du Ilaski Serranok.
Realeko entrenatzaileak euskaldun guztiak zoriondu nahi izan ditu Euskararen Egunean, Real Madrilen aurkako partida dela eta izan duen prentsaurrekoan.
Euskara ikasleek gaur egun Internet bidez ekarpen handiak egiten dizkiote euskarari. Helsinkin, Finlandian, adibidez, Youtubeko umorezko esketxak egiten dituzte eta Boisen, irratia.
Jardutea. Hori euskarak behar duena. Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, izanik, Maddalen Arzallusek horixe hartu du ardatz bere kantua osatzeko.
Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak gogoratu du EAEko herritaren % 55ek ez dakiela euskara; % 23ak, inoz baino gehiagok, ikasi egin duela eta % 22k nolabaiteko atximendua duela.
EITBko hedabideek eduki bereziak prestatu dituzte abenduaren 3rako. Halaber, EITBk Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi instituzionala hartuko du bere Bilboko egoitzan.
Eusko Jaurlaritzako, hiru Foru Aldundietako, EAEko hiriburuetako udaletako, Eudeleko eta UEMAko ordezkariek euskararen aldeko adierazpen bateratua irakurri dute gaur Gasteizen.
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da euskararen aldeko ariketa soziala. Ariguneak indartu eta hitzaren bidez euskarak berriro kalea hartzea da helburua.
Euskara bultzatzeko ekitaldi kulturalak Nafarroako 51 udalerritan egingo dituzte, Gora Gora Fest 2021 izenburupean, azaroaren 5etik abenduaren 12ra bitartean.
Soziolinguistika Klusterrak euskara irakasteko garatu duen metodologia berria hainbat euskaltegitan ari dira erabiltzen, eta emaitza oso onak ematen ari da. Oinarrizko hiztegia, egiturak eta esaldiak lau hilabetetan barneratzea da helburua.
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak ohartarazi du, euskararen ezagutzak ez duela bermatzen erabilera eta kalitatea. Horregatik, lehenbailehen eredua errotik aldatzea proposatu du. Mungian egin ditu adierazpenok, ikastolen ikasturte hasierako ekitaldian.
'Bizi gira... kutxa bira!' lelopean, martxoaren 20an Argentinan abiatu zen eta, 70 udalerritik igaro ostean, gaur amaitu da Seguran. Harrera beroa egin diote segurarrek.
Eragile sozial, sindikal eta politikoei dei egin die Paul Bilbaok, euskarekin lotutako gaietan auzitegietatik heltzen ari diren epaiei aurre egiteko. "Atzerapauso" handiak etor daitezkeela esan du.
Auzitegiek euskararen inguruan aspaldi hartuta duten norabidea berretsi baino ez du egin Irungo Udalera iritsi den epaiak, Euskalgintzaren Kontseiluaren ustez. Gaur, bilkura deitu dute hori salatzeko.
Ikastolei arnasa eman ohi dieten ospakizunak bertan behera geratu diren honetan, Herri Urratseko antolatzaileek egoera berrira egokitutako ekitaldi sorta antolatu dute igande honetarako.
Euskararen Nazioarteko Egunean, Andres Urrutia Euskaltzainburua "Eztabaidan" saioan hizketan izan da. Dioenez, euskara bizirik dago eta guztion artean egiten dugu, eta guztiok zoriontzeko eguna da. Pandemiak euskarari egindako kalteaz eta Euskaraldiaz aritu da, besteak beste.
Ama Zuriaren plazan izan da. Suarekin eta argiarekin jolasean aritu dira. “Zirkoloretsua” zirku konpainiaren eskutik, suzko malabar eta efektu pirotekniko ugari ikusi dira.
Emilio Rua Galizian jaio zen baina Beasainen bizi da txikitatik, eta duela hiru urte hasi zen euskara ikasten; etxean galegoz hitz egiten zuten, eta hori da bere ama hizkuntza. Dioenez, euskara ondo ikasteko lotsa galdu behar da. Euskaraldian belarriprest izatea erabaki du, eta ohiturak aldatzen hasi da.
Manu Bendala Sevillan jaio zen, eta duela 12 urte etorri zen Euskal Herrira bizitzera. Aurretik, udaro etortzen zen udalekuetara, udalekuetan lan egitera. Euskararekin maitemindu zen, eta orain AEK-ko irakaslea eta bertsolaria da.
Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria "Biba Zuek!" saioan izan da. Dioenez, euskararen egoeraren eta hizkuntz eskubideen bermeen errealitatea agerian utzi ditu itxialdiak.
Mertxe Mugika duela 32 urte hasi zen gau-eskoletan euskara irakasten. AEK-ko koordinatzailea izan ostean, berriz ere irakasle lanetan dabil. Dioenez, euskara bere bizitza profesionalaren ardatza izan da.
Euskararen egunaren harira, Jaione eta Zigor "Txoriene" saioak sukaldearen arloko terminoak euskaraz adierazteko eginiko sustapenaren inguruan jardun dira. Haiek ere termino berri asko ikasi dituzte!
"Garrantzi handiko" aurkikuntza da, euskara arkaikoan idatzitako garai hartako oso testu gutxi daudelako eta, horrenbestez, "zaharrenetakoa izan litekeelako".
Kontseiluaren idazkari nagusiak garrantzitsutzat jo du Euskararen Eguna baliatuz hizkuntza gutxituen aldeko manifestua Espainiako Diputatuen Kongresura iritsi eta 10 alderdiren atxikimentua lortzea.
Hizkuntza zaharrak bizirik daudela eta erabilgarriak direla aldarrikatzeko, munduko beste hizkuntza zaharrenetako bat zoriondu du Anttonek, Lituaniera hain zuzen ere.
Hizkuntza gutxituen alde lan egiten duten hainbat eragilek, tartean Kontseiluak, "sei konpromiso" hartzeko eskatu zieten taldeoi, eta gaur, Euskararen Egunean, aurkeztu dute proposamena Kongresuan.
"Berri on" albistegian esan dutenez, abenduaren 3an bakarrik ez, aurrerantzean, egunero izango da Euskararen eguna. Gaurtik aurrera egunero erabili eta bultzatuko dugu gure hizkuntza zaharberritua.