cerrar buscador

Haimar Zubeldia

1 / 1
Zuberok irabazi du Titan Deserteko 4. etapa; Valero irabazleak Zubeldia eta Lemoakoa izan ditu lagun podiumean

Zuberok irabazi du Titan Deserteko 4. etapa; Valero irabazleak Zubeldia eta Lemoakoa izan ditu lagun podiumean

Julen Zuberok bereganatu du garaipena 2022ko Titan Deserteko azken etapan. Bizkaitarrak bi etapa irabazi ditu aurtengo edizioan, eta hirugarren izan da sailkapen nagusian. David Valerok irabazi du lasterketa, eta Haimar Zubeldia bigarren izan da.
Julen Zuberok irabazi du 2022ko Titan Deserteko bigarren etapa

Julen Zuberok irabazi du 2022ko Titan Deserteko bigarren etapa

Lemoakoa (Bizkaia) nagusi izan da, azken metroetan David Valero eta Haimar Zubeldia mendean hartuta.
Haimar Zubeldia: ''Tourra urteko ekintza izango da guretzat, ia Euskal Herri guztitik pasako da''

Haimar Zubeldia: ''Tourra urteko ekintza izango da guretzat, ia Euskal Herri guztitik pasako da''

Frantziako Tourra Bilbotik abiatuko da 2023an eta Euskal Herriko errepideetatik ibiliko dira txirrindulariak lehen hiru etapetan. Datorren urteko Tourrari buruz hitz egin dute Haimar Zubeldia eta Miguel Indurain txirrindulari ohiek.

Lombardiako Giroan bizitako egoera kaskarraren berri digu Haimar Zubeldiak

Lombardiako Giroan bizitako egoera kaskarraren berri digu Haimar Zubeldiak

Haimar Zubeldiak Lombardiako Giroan pairatu zuen hipotermia egoera izan du mintzagai "Ez da Giro!" saioko "Oroitzapenen txokoa" atalean. Usurbilgo txirrindulariak ez zuen batere egoera gozoa bizi izan.

Haimar Zubeldia: 'Debekatuta izan dudana orain egiten ari naiz'

Haimar Zubeldia: 'Debekatuta izan dudana orain egiten ari naiz'

Haimar Zubeldiak, euskal txirrindularitzak eman duen profesionalik handienetakoa, 20 urte eman ditu bizikleta gainean. Frantziako 16 Tour, Italiako Giro bat eta Espainiako 11 Itzuli egin ditu.

Txirrindularien janzkerak historian zehar izandako bilakaera ikusi nahi?

Txirrindularien janzkerak historian zehar izandako bilakaera ikusi nahi?

Txirrindularitza munduak modan ikuspegitik historian zehar izan duen eboluzioa aztertu digu Ana Goitia moda adituak Haimar Zubeldia txirrindulari ohiaren bisita dela eta.

Chris Froomen positiboak hautsak harrotu ditu urte amaieran

Chris Froomen positiboak hautsak harrotu ditu urte amaieran

Britainiarrak Frantziako Tourra eta Espainiako Itzulia irabazi ditu. Giroa Tom Dumoulinentzat izan da. Alberto Contadorrek eta Haimar Zubeldiak amaitutzat eman dituzte euren ibilbide profesionalak.

Haimar Zubeldia: '20 urte zoragarri izan dira'

Haimar Zubeldia: '20 urte zoragarri izan dira'

Usurbiko txirrindulariak agur esan dio bere ibilbideari Donostiako Klasikoan, 20 urte profesionaletan eman ostean.

Haimar Zubeldiak podiumean jasotako omenaldia

Haimar Zubeldiak podiumean jasotako omenaldia

Usurbilekoak agur esan die errepidei 20 urte profesionaletan eman ostean. Donostiako Klasikoa izan da bere azken lasterketa.

Michal Kwiatkowski garaile, Donostiako Klasikoan

Michal Kwiatkowski garaile, Donostiako Klasikoan

Mikel Landa bosgarren izan da, Haimar Zubeldiaren agur ofizialean.

Haimar Zubeldia: 'Momentu guztiak disfrutatu nahi ditut'

Haimar Zubeldia: 'Momentu guztiak disfrutatu nahi ditut'

Haimar Zubeldiak txirrindularitza utziko du 20 urte profesionaletan eman ostean. Gipuzkoarrari omenaldia egin diote taldekideek Donostiako Klasikoko antolatzaileek lasterketa abiatu aurretik.

Haimar Zubeldiari omenaldia egin diote irteeran

Haimar Zubeldiari omenaldia egin diote irteeran

Gipuzkoarrak erretiroa hartuko du txirrindularitza profesionalean 20 urte eman ondoren. Taldekideek eta Donostiako Klasikoko antolatzaileek omenaldia egin diote lasterketa hasi baino lehen.

Mollema, Uran eta Van Avermaet, Haimar Zubeldiaren Klasikoan faboritoak

Mollema, Uran eta Van Avermaet, Haimar Zubeldiaren Klasikoan faboritoak

Usurbilgo txirrindulariak 1 zenbakia izango du profesional moduan egingo duen azken lasterketan. Besteak beste, Mikel Landa eta Alberto Contador ere izango dira Donostiako irteeran.

Haimar Zubeldiak 1 zenbakia izango du Donostia Klasikoan

Haimar Zubeldiak 1 zenbakia izango du Donostia Klasikoan

Mikel Landa, Alberto Contador eta Tony Gallopin Gipuzkoako errepideetan ibiliko dira uztailaren 29an.

Landa eta Contador, Zubeldiaren azken Donostiako Klasikoan

Landa eta Contador, Zubeldiaren azken Donostiako Klasikoan

Hilaren 29an jokatuko dute aurtengo Donostiako Klasikoa, Haimar Zubeldiaren azken lasterketa. Usurbildarra 1. zenbakiarekin irtengo da.

Donostiako Klasikoa izango da Zubeldiaren azken lasterketa

Donostiako Klasikoa izango da Zubeldiaren azken lasterketa

20 urtean, 16 aldiz izan da Frantziako Tourrean, 12tan Espainiako Vueltan eta behin Italiako Giroan.

Haimar Zubeldiak Donostiako Klasikoan hartuko du erretiroa

Haimar Zubeldiak Donostiako Klasikoan hartuko du erretiroa

Usurbilgo txirrindulariak etxean izango du azken lasterketa, hilaren 29an. 40 urterekin utziko du txirrindularitza, profesionaletan 20 urte eman eta gero. Egunotan, Frantziako Tourrean dago.

Honela aurkeztu da Irizarren eta Zubeldiaren Trek-Segafredo taldea

Honela aurkeztu da Irizarren eta Zubeldiaren Trek-Segafredo taldea

Alberto Contador izango du taldeburu Trek-Segafredo taldeak eta espainiarrak laguntzaile izango ditu Irizar eta Zubeldia euskal txirrindulariak. Dusseldorfen egin da Tourreko taldeen aurkezpena.

Ion Izagirre, Tourrean taldeburu izango den euskal txirrindulari bakarra

Ion Izagirre, Tourrean taldeburu izango den euskal txirrindulari bakarra

Bahrain taldeko liderra izango da. Landak eta Nievek Froomeri lagunduko diote; Erviti eta Castroviejo, Quintanarentzat lanean; Irizarrek eta Zubeldiak, Contadorrentzat; Sicardek, Calmejanerentzat.

Haimar Zubeldia: 'Taldearen bederatzikoan plaza merezi nuela uste dut'

Haimar Zubeldia: 'Taldearen bederatzikoan plaza merezi nuela uste dut'

Cardosok positiboa eman zuen EPOagatik eta azken orduan erabaki zuen Trek-Segafredo taldeak Zubeldia Tourrerako bederatzikoan sartzea. 16. Tourra izango da Haimarrentzat. ETBk berarekin hitz egin du.

Haimar Zubeldia: 'Gure ofizina errepidea da'

Haimar Zubeldia: 'Gure ofizina errepidea da'

Haimar Zubeldia txirrindulari usurbildarrak 20 urte daramatza profesionaletan, eta urtero milaka kilometro egiten ditu. Errepidea da bere lantokia.

Rafal Majkak, garaipena eta lidergoa

Rafal Majkak, garaipena eta lidergoa

Haimar Zubeldia hamahirugarren postuan dago sailkapen nagusian, 53 segundora.

Roche Zubeldiari gailendu zaio helmugan eta Dumoulinek Aruri eutsi dio

Roche Zubeldiari gailendu zaio helmugan eta Dumoulinek Aruri eutsi dio

Irlandarra eta gipuzkoarra eguneko ihesladian izan dira, beste 23 txirrindularrekin batera. Dumoulin Aruren gurpilean joan da, eta sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.

Zubeldia eta Irizar, Trek Factory Racing taldean

Zubeldia eta Irizar, Trek Factory Racing taldean

Fabian Cancellara, Stijn  Devolder, Bob Jungels, Laurent Didier, Gregory Rast, Bauke Mollema eta Julian Arredondo ere izango dira Tourrean.

13 euskal txirrindulari

13 euskal txirrindulari

Bilboko irteeran, bost talde ezberdinetan banatuta, hamahiru euskal txirrindulari izango dira. Movistar Teamen bost izango dira.

Pirinioetan laranja kolorea faltako da

Pirinioetan laranja kolorea faltako da

Tourrak Pirinioetako bidea hartu du. Aurten ez dago Euskaltel-Euskadi, beraz, errepidetan kolore bat faltako da, laranja, hala eta guztiz ere euskal zaleak eta ikurrinak ez dira faltako.

Mikel Nieve eta Haimar Zubeldia, faboritoen tropelan

Mikel Nieve eta Haimar Zubeldia, faboritoen tropelan

Hamar etapa jokatu direnean sailkapeneko lehenengo hogei txirrindularien artean dira nafarra eta gipuzkoarra.

Tourreko euskal xerpak

Tourreko euskal xerpak

Nahiz eta sailkapen nagusirako euskal txirrindularirik izan ez, Froome eta Valverde bezalako gizonek euskal xerpak izango dituzte lagun euren erronkak lortzeko.

Tourrerako faborito guztiak

Tourrerako faborito guztiak

Alberto Contador eta Crhis Froome dira faborito nagusienak, baina egon, badaude maila handiko gizon asko, esaterako, Vincenzo Nibali, Joaquim Rodríguez eta Alejandro Valverde.

Haimar Zubeldia maila onean

Haimar Zubeldia maila onean

Haimar Zubeldiak etapa amaiera ona egin du Dauphinen. Sailkapen nagusiko zazpigarrena da txirrindulari usurbildarra.

Haimar Zubeldia: 'Sasoiz juxtu iritsi naiz'

Haimar Zubeldia: 'Sasoiz juxtu iritsi naiz'

Haimar Zubeldia da ttropeleko beteranoetakoa. Inork baino hobeto ezagutzen di Itzulia nahiz eta gutxitan ibili den aurrean. Gaixo egon da eta sasoiz larri iritsi da.

1 / 1