Gidari bat ihesean atera zen motorzale bat harrapatu ondoren, larri zaurituta, Nafarroa etorbide eta Barañain etorbide arteko bidegurutzean, osteguneko 12:53etan. Udaltzaingoak herritarren esku hartzea eskatu du, 948 420 638 telefonora deituta, furgonetari buruzko daturik eskaini ahal izatekotan.
Halaber, iraungita zuen gidabaimena, baita ibilgailuaren IAT ere, eta ihes egin du harrapaketaren ondoren. Ertzaintzak istripua izan eta gutxira atxilotu du, Amurrion. Txirrindularia ospitalera eraman behar izan dute.
Gertaera 09:30 aldera izan da Azkarate eta Baigorri arteko errepidean. Larrialdietako zerbitzuak helikopteroz iritsi diren arren, ezin izan dute ezer egin 90 urteko gizona salbatzeko.
Goizean, auto batek kaletik zihoan jendea harrapatu eta gutxienez hildako bat eta dozena bat zauritu utzi ditu Berlinen. Erasotzailea atxilotzea lortu du Poliziak eta gertatutakoa ikertzen jarraitzen dute.
Poliziak azaldu duenez, gidariak, 29 urteko gizon batek, pertsona talde bat harrapatu du, denda bateko erakusleiho baten aurka talka egin baino lehen. Gertakaria Kurfürstendamm etorbidean jazo da, Alemaniako hiriburuaren merkataritza gune ospetsuenean.
Trenak harrapatuta 17 urteko emakume bat hil berritan, herria "nahigabetuta" dagoela aitortu du Juanra Urkijok. Gogorarazi duenez, 34 trenbide pasagune daude Bizkaiko udalerrian, horietatik asko, hirigunean.
Aldeek akordioa lortu dute eta ez da espetxean sartuko. Bost minutu iraun duen epaiketan, 80 urteko gizonak barkamena eskatu dio Carlos Miranda zenaren familiari.
Ezbeharra oinezkoen pasabide batean gertatu zen, Salburuan. Udaltzaingoak zabalik ditu ikerketak, hainbat lekukok eta ustezko egileak deklarazioa hartuta, eta asteazken honetan eramango dute epailearen aurrera.
Lekukoen arabera, haurrak behar bezala gurutzatzen ari ziren oinezkoen pasabidetik. Bi anbulantzia bertaratu dira. Autoak ez zeraman abiadura handia, baina ez dakite zauriak zenbaterainokoak diren. Ospitalera eraman dituzte bi haurrak.
Ibilgailu batek Gabonetako desfile batean parte hartzen ari ziren hainbat lagunen aurka egin du. Gidaria atxilotuta dago eta Poliziak eraso terrorista izan dela baztertu du.
Iruñeko Zigor arloko 2. epaitegiak zuhurtziagabekeria larriagatik giza hilketa eragitea, ausarkeriaz gidatzea eta istripuaren lekutik alde egitea egotzi dizkio. Harrapaketa maiatzean gertatu zen Baiona etorbidean, eta 32 urteko gizon bat hil zen.
22:40an gertatu da ezbeharra, LR-134 errepidean, Calahorra parean. Auto batek gaztea harrapatu du, eta larri zauritu da. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera bidean hil da.
Ikusiak ez izateko joan ziren trenbidera, eta nekatuta zeudenez, atseden hartzea erabaki zuten. Bizirik irtetea lortu zuen laugarren lagunak azaldu duenez, tren bat hartzeko asmotan zeuden.
Ezbeharra igandean gertatu zen, 12:20 aldera. Ford Fiesta auto bat errepidetik atera zen eta kontrako noranzkoan zihoan txirrindulari bat harrapatu zuen.
Poliziak ibilgailuaren gidaria atxilotu egin du. Gizona abiadura bizian sartu da oinezkoen kalean eta hainbat pertsona aurretik eraman ditu. Hildakoetako bat bederatzi hilabeteko umea da.
Istripua izan zen lekutik ihes egiteagatik eta lesioak eragiteagatik inputatu dute. Biktimek zauri larriak izan zituzten eta ospitalera eraman behar izan zituzten.
Antza denez, gidariak entregatzea erabaki du, senide baten bidez Udatzaingoarekin akordio batera heldu ondoren. Miribillako polizia-etxera eraman dute "inputatu gisa" deklaratzeko.
Atzo 20:45 aldera gertatu zen harrapaketa Boluetan, eta auto-gidariak ihes egin zuen. Autoa topatu du jada Bilboko Udaltzaingoak, baina ez dago oraingoz atxiloturik.
Argiñeta etorbidean izan da ezbeharra, 79 urteko emakumea oinez zihoanean. Motorzaleak ihes egin du, baina ordu batzuk geroago bera kabuz joan da komisaldegira eta atxilotu egin dute.
Bilboko Udaleko Mugikortasun zinegotziak azaldu duenez, bere helburua ez da dirua biltzea, zarata, harrapaketak eta emisio kutsagarriak murriztea baino.
Harrapaketa 06:50 aldera jazo da. Ordu horretan, Bermeo eta Gernika lotzen dituen konboi batek oinezkoa harrapatu du, Euskotrenek Muruetako Larrabe auzoaren parean duen geltokiaren ondoan.
Istripua atzo arratsaldean jazo zen, 20:00ak aldera, eta oinezkoak harrapatu zituen autoaren gidariak negatibo eman zuen alkohol eta drogetan. Bi zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman zituzten.
Abiadura handian zetorren autoa errepidetik atera da eta banku batean eserita zegoen gazte bat harrapatu du. Azkenean, horma baten aurka talka egin du.