Iskander Sagarminaga igerilaria izan da aste honetako protagonista "Helmuga" saioan. Igeriketa nola bizi duen kontatu du, eta horrez gain, Eider Eibar bikotekidearekin abiatutako 'Margo Piratak' proiektua aurkeztu du.
Abuztuan urrea irabazi zuen Iñigo Lloplisek Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan, Manchesterren. Azkarrena izan zen bizkar-estiloko 100 metroko proban, aurrea hartu zion Kota Kubota japoniarra azken 50 metrotan aise gaindituta. Orain, Parisko Olinpiar Jokoak ditu jomugan.
Ohol-jauzilari ohia izan zen Joko batzuetan lehiatu zen lehen euskal emakumea. Londresen egin zuen 1948an, Mexikoren izenean, han erbesteratua izan baitzen familiarekin batera, neskato bat zela.
Iskander Sagarminaga igerilari galdakoztarrak balentria egin du Mantxako kanalean. 11 ordutan zeharkatu du Ingalaterratik Frantziarako itsaso tartea igerian, neoprenorik gabe. Bere bikote Eider Eibarrek lagundu du.
Llopisek urrezko bi domina eta Zudairek zilarrezko bat eta brontzezko beste bat ekarri dituzte Manchesterren jokatu berri den Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketatik. Orain Paris 2024ko Joko Paralinpikoak dituzte begiz jota.
Usurbilgo igerilaria podiumetik zortzi segundora gelditu da, larunbat arratsaldean jokatutako finalean. Horrenbestez, txapelketa honetan, bi domina eskuratu ditu, bata zilarrezkoa eta bestea brontzezkoa, eta ohorezko bi postu: bosgarren bat, eta larunbateko seigarrena.
Igerilari donostiarrak, horrenbestez, bigarren urrezko domina irabazi du Manchesterren jokatzen ari diren igeriketa egokituko Munduko Txapelketan; izan ere, asteartean bizkarreko 100 metroetan lortu zuen. Llopisek, taldekideekin batera, Europako errekor berria ezarri du.
Igerilari usurbildarrak 1:09.05eko denbora egin du; Espainiako errekorra berak du, eta 1:08.26koa da. Cecilia Jeronimo de Araujo brasildarrak irabazi du urrezko domina.
Nahia Zudaire hirugarren izan da bular-estiloko 100 metroko proban, eta, ondorioz, brontzezko domina zintzilikatu du. Usurbildarrak bigarren domina zintzilikatu du horrela 2023ko Munduko Txapelketan, zilarra lortu baitzuen estilo libreko 400 metroko proban.
Gipuzkoarra izan da azkarrena bizkar-estiloko 100 metroko proban, S8 klasean, azken metro ikusgarriak eginda. Emaitza horri esker, 2024ko Parisko Joko Paralinpikoetarako txartela lortu du.
Txaro Tomasena 77 urteko urnietarra 11:13ak aldera atera zen Tarifatik (Cadiz), eta 6 ordu eta 23 minutu behar izan zituen Marokoko kostaldera (Dalia) dauden 16,1 kilometroak egiteko.
Gabonetako nazioarteko txapelketa ari da jokatzen bertan. Guztira 300 igerilari baino gehiago izango dira han, horietako zazpi olinpiadetan aritutakoak. Igerilari nabarmenetako bat Nahia Garrido urretxuarra izango da.
Bartzelonako portuan jokatzen den Nadal Kopa Gabonetako kirol-ekitaldi klasikoa da. Aida Bertran izan da nagusi emakumezkoen mailan; gizonezkoenean, aldiz, Guillem Pujolek lortu du garaipena.
Donostiako Easwin igeriketa sinkronizatuko taldeko kideak dira Malen Irastorza eta Lorena Espila. Astean ordu asko ematen dituzte entrenatzen, astean 6 egunez, bakoitzean 2-3 orduz. Beraien kirola nola praktikatzen den azaldu dute.
Pablo Cazalisek behin egin zuen Getaria-Zarautz zeharkaldia igerian eta txundituta geratu zen. Ordutik, berari horrenbeste gustatu zitzaion emozio hori besteek sentitzeko lanean dihardu probaren antolatzaile bezala.
Euskal igerilariak bere bigarren zilarrezko domina lortu du Funchaleko Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan. Bigarren izan zen bizkar erako 100 metroko proban.
Usurbilgo igerilariak hirugarren postua lortu du Funchalen (Portugal) jokatu den txapelketako estilo libreko 400 metroko proban, Espainiako marka hautsita.
Igerilari olinpiar gisa ibilbide oparoa izan du Markelek, Rio de Janeiroko Olinpiadetan ere parte hartu zuen 2016an. Ondoren, kirol profesionala utzi zuen estresak eta antsietateak eraginda.
Estresa eta antsietatearen ondorioz Simone Bilesek ezin izan du lehiaketan jarraitu. Horren harira, Markel Alberdirekin hitz egin dugu, berak ere 2016an, egoera antzerako baten ondorioz, igeriketa uzteko erabakia hartu zuen.
Iñigo Llopis igerilari paralinpikoa da eta 2021eko Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatuko da. Lehiatu aurretik igerilekuan bertan entrenatzeko aukera izango du. Errehabilitazio modura hasi zen igerian, gustua hartu eta lehiatzen hasi zen arte.
Iñigo Llopis igerilaria Tokioko Olinpiar Jokoekin ametsetan ari da. Tokion bizi den Gillen Harluxetek esan digu jendea aurka dagoela eta egiten badira ere ez dela festa girokoa izango.
Iñigo Llopisek urrezko domina bereganatu du Madeiran jokoan den igeriketa egokituko Europako txapelketan. Tokioko Paralinpiar Jokoetan goiko postuetan izateko lehian egon daitekeela baieztatu du.
Iskander Sagarminagarekin eta Andrea De La Herarekin izan da Joseba Olagarai Sopelan. Bikoteak urte bat baino gehiago eman du Manhattaneko igeriketa zeharkaldia prestatzen, eta bertan behera gelditu da.
Iskander Sagarminaga espezialista da ur irekietan. 'Manhattango 20 zubiak' proban parte hartzeko hautatua izan zen, baina pandemiaren eraginez bertan behera geratu zen. Hala ere, gozatzen jarraitzen du.
Cara Siladji serbiarra eta Lindon Muñoz Del Campo espainiarra izan dira onenak Ordiziako Gabonetako Igeriketa Txapelketan. Biak nagusitu dira bular estiloko 100 metroko proban.
Hernaniarrak itsasoko zeharkaldietan igeri aritzen dira, goi mailan. Kontxako zeharkaldian erakutsi zuten moduan Luisek Enaitzi harra sartu zion eta izan liteke aurki semeak aitari aurrea hartzea.
Luis eta Enaitz Goñi aita semeen istorioa ezagutu dugu. Igeriketan aritzen dira biak, itsas zeharkaldietan. 14 urteko semea, aita ikusita igerian hasi zen.