Iker Vicente aizkolariak hilabeteko egonaldia egin du Melbournen. 12 eguneko txapelketa jokatu du Sidneyen eta mundu mailako txapelketan bigarren gelditu da. Esperientzia ona izan da eta horren berri eman digu. (Elkarrizketa osoa Nahieran)
Iker Vicentek Goitik behera bete ditu aurreikuspenak, Donezteben jokatu den Nafarroako Aizkolari Txapelketan. Otsagabikoak zortzigarrenez jantzi du txapela.
Iker Vicentek Izar Berriak txapelketako aizkora finala irabazi du. 25 urtez azpikoen lau aizkolarik jardun dute: Iker Vicentek, Jokin Urretabizkaia "Basozabal"ek, Hodei Ezpeletak eta Julen Larreak. Hasieran, Basozabalek aurrea hartu du, baina bukaerako saioan Vicente ondo nagusitu da
Iragan igandean, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga irabazi berritan, Iker Vicentek bi desafio bota zituen: bata Atutxari eta bestea Txikia eta Otañori. Gazteek aurrez esana zuten ez zirela Tolosara joango, eta orain Atutxa izan da apustuari uko egin diona.
Iker Vicentek Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga irabazi du. Nafarrak 24:54 minututan bukatu du Pobeseko frontoian. 55 segundo atera dizkio bigarrenari, Julen Alberdiri, eta 2:14 Mikel Larrañagari. Desafio pare bat ere bota ditu.
Euskal Herriko txapeldunak 47 minutu eta 47 segundo behar izan ditu 12 kanaerdikoak eta 6 oinbikoak ebakitzeko. Lehia parekatuta joan da lan erdietara arte, eta ondoren Vicente nagusitzen hasi da. Larrañagak minutu eta 53 segundo gehiago erabili ditu lanak bukatzeko.
Mindegia erreferentzia izan zen apustuen urrezko aroan. Larunbatean, Tolosan, Iker Vicentek eta Mikel Larrañagak jokatuko duten desafio historikoan, "ondo hasteak duen garrantzia" azpimarratu du.
Iker Vicente eta Mikel Larrañaga aizkolariak aurrez aurre izango dira larunbat honetan, apirilaren 2an, Tolosako zezen plazan, 18:30ean hasiko den erronkan. Gaur Larrañagarekin gatoz.
Iker Vicente aizkolaria da eta bost urte daramatza profesional bezala kirol honetan. Adinez gaztea izan arren, dagoeneko zenbait garaipen izan ditu Ikerrek. 18 urterekin Nafarroako Aizkolari Txapelketako irabazlerik gazteena bilakatu zen.
Nafarroako Zirkuituak Superbikeko Munduko Txapelketako lasterketa hartuko du abuztuaren 22an. Aizkorako munduko txapeldunordeak eta 6 aldiz Superbikeko txapelduna izan denak erronka antolatu dute. Vicentek enbor bat moztu behar du Reak itzuli bat ematen duen artean. Nork irabaziko du?
Iker Vicentek irabazi du Bilbao Arenan jokatu den Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia. Mikel Larrañagak estu hartu du Otsagabikoa, azken lau enborretara iritsi diren arte.
Igande honetan jokatu den eta Iker Vicentek irabazi duen Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako Nagusian sari-banaketa oso berezia egin dute, robot baten eskutik, hain zuzen ere.
"Bide berri bat hasteko erabakia hartu genuen gure kirola etorkizunera begira jartzeko, eta txapelketa hau gure batasunaren emaitza da”", esan du Iker Vicente txapeldunak.
Igande honetan egingo da Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketa Nagusiko Finala. Aurten, Federazioaren babesik gabekoa izango da. Iker Vicente egungo txapeldunarekin hitz egin dugu.
sherpa.ai Aizkolari Txapelketa nagusiko finala zuzen zuzenean eskainiko da EITBn. Kirolariak eurak gustura dira txapelketak izango dituen berritasunekin. Gaur aurkeztu dute ekitaldia Bilbon.
Donezteben jokatu den Nafarroako Aizkolaritza Txapelketan Iker Vicente nagusitu da seigarren aldiz. Haren atzetik sailkatu dira Jon Rekondo eta Oier Kañamares.
Zestoako frontoian egindako kanporaketan Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu aizkolariak sailkatu ziren azaroaren 29an jokatuko den finalerako.
Aizkolariek eurek antolatutako txapelketa da, Federazioaren babesik gabe. Itxura aldaketa eman nahi diote kirolari. Kanporaketa larunbatean jokatuko da, eta sei onenek jokatuko dute finala, Bilbon.
Lehen Mailako 12 aizkolarik eta Bigarren Mailako 8k, prentsaurrekoa eskaini dute Diman, Federazioari planto egingo diotela adierazteko. Eurek antolatutako txapelketa jokatuko dute.
Iker Vicente aizkolaria “Udak Dakarrena” saioan izan da. Iaz 70 bat ekitalditan parte hartu zuen Vicentek. Aizkorak nola prestatzen dituzten erakutsi du platoan eta Australian ikasitakoaz aritu da.
Iker Vicente Euskal Herriko aizkolari txapelduna da. Uda partean hainbat erakustaldi egin ohi ditu, baina egoera honetan ez daki plazaz plaza ibiltzerik izango duen.
Iker Vicentek irabazi du ostiral arratsaldean Donezteben jokatu den Nafarroako aizkolari txapelketa. Bosgarren txapela da 22 urte dituen Otsagabiko aizkolariarentzat.
Iker Vicente aizkolaritzaren historiako Euskal Herriko Txapelketako irabazle gazteena da, eta titulua erdietsi ondorengo egunean ETBrekin hitz egin du finalari buruz.