cerrar buscador

Indarkeria matxista

1 / 30 Hurrengoa

Eraso matxista gisa ikertzen ari dira Coruñan emakume baten hilketa

Guardia Zibilaren hipotesi nagusia da gizonak arma zuri batekin hil zuela emakumea, eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuela.

Gipuzkoako tutoretzapeko pisu batetik ihes egin zuen emakumearen ustezko erasotzailea atxilotu dute Alemanian

Gizonezkoak emakumearekiko eta haurrarekiko urruntze agindua du tratu txar delituengatik, baina urriaren 21ean araua urratu eta hirurek ihes egin zuten. Emakumea eta haurra onik daudela egiaztatu ahal izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Jaurlaritza Alemaniako Poliziarekin jarri da harremanetan atxilotuaren emazteari laguntza eskaintzeko

Jaurlaritza Alemaniako Poliziarekin jarri da harremanetan atxilotuaren emazteari laguntza eskaintzeko

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak esan du ez dutela oraindik emakumearen berririk, baina badakitela Alemanian lotura familiarren bat duela.

Gizon batek emakume bat hil du Sagunton

Gizon batek emakume bat hil du Sagunton

Erasotzaileak hainbat salaketa zituen tratu txarrengatik, eta 2016an zigortu zuten biktimari ostikoz eta ukabilkadaz eraso egiteagatik.
Zaintza eskubide kolektiboaren alde, lantokiak husteko eta kaleak hartzeko deia

Zaintza eskubide kolektiboaren alde, "lantokiak husteko" eta "kaleak hartzeko" deia

Denon bizitzak erdigunera ekarriko dituen zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatuko dute greba feministan, eta horretarako zaintza sistema publiko eta komunitario bat exijituko dute.
Gazako emakumeak kalean erditzen dira, ez dute produktu menstrualik eta desnutrizioaren biktima dira

Gazako emakumeak kalean erditzen dira, ez dute produktu menstrualik eta desnutrizioaren biktima dira

50.000 emakume inguru daude haurdun Gazako Zerrendan, eta egunean 160 ume jaiotzen dira "baldintza oso latzetan".

Jarduneko militar batek 37 urteko emaztea hil du itota

Emakumea ospitalean zendu da astelehenean, senarrak eraso egin eta bi egunera.
Gizon batek 25 urteko emakume bat eta haren 5 urteko alaba hil ditu Madrilen

Gizon batek 25 urteko emakume bat eta haren 5 urteko alaba hil ditu Madrilen

Hilketa matxista gauerdian jazo da Carabanchel auzoko etxebizitza batean. Hilketaren ustezko egilea atxilotuta dute erietxean (larri zaurituta topatu dute). Emakumeak babes neurriak zituen, baina bikotekide ohia tratu txar kasu bategatik errugabetu zutenean kendu egin zizkioten, duela bi hilabete.

37 urteko emakume bat larri ospitaleratu dute Madrilen, bikotekidea bera itotzen saiatu eta gero

Gizonak larrialdi zerbitzuei deitu die, emaztea hil duela esanez, baina anbulantzia iritsi denean, bizirik aurkitu dute emakumea. Bikotearen bi seme-alabak etxean zeuden erasoa gertatu denean.
Indarkeria matxistarik gabe bizi ahal izatea eskatu du euskal jendarteak

Indarkeria matxistarik gabe bizi ahal izatea eskatu du euskal jendarteak

Mugimendu Feministak milaka pertsona bildu ditu euskal geografian zehar egun osoan zehar egin diren manifestazio eta mobilizazioetan, indarkeria matxista "Giza Eskubideen urraketarik zabalduena" izaten jarraitzen duela salatzeko.
Emakumeen aurkako indarkeria salatu dute Gasteizen eta palestinarrak eta etxeko langileak babestu dituzte

Emakumeen aurkako indarkeria salatu dute Gasteizen eta palestinarrak eta etxeko langileak babestu dituzte

Mugimendu feministak deituta, ehunka emakume kalera atera dira Gasteizen, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko, eta elkartasuna adierazi diete, bereziki, emkume palestinarrei, etxeko langileei eta zainketen eta adinekoen sektoreko langileei.

Manifestazio batek aldarrikapen feministez egiten den ''zuriketa morea'' salatu du Donostian

Manifestazio batek aldarrikapen feministez egiten den ''zuriketa morea'' salatu du Donostian

Euskal Herriko Mugimendu Feministako ordezkariek, gainera, "adineko emakumeen errealitate ikusezina" eta emakume horiek "adinekoak izateagatik indarkeria pairatzen dutela onartzea" salatu dute, "indarkeria horren izaera matxista alde batera utzita".

Indarkeria Matxista pairatu duten emakumeentzako musikoterapia

Indarkeria Matxista pairatu duten emakumeentzako musikoterapia

Musikoterapia zer den azaldu digu Haizea Loirak.
Nafarroako erakundeak eskutik, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko

Nafarroako erakundeak eskutik, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko

Nafarroako erakundeek, Maria Chivite presidentea buru dutela, elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Nafarroako Jauregiaren aurrean. Gobernua, erakundeak eta herritarrak gizarte parekide eta indarkeriarik gabekoa eraikitzeko lanean jarraitu beharra azpimarratu du Chivitek.

''Ai, ei, oi'', A25aren inguruan Beasaingo BHI institutu publikoko ikasleek sortutako abestia

''Ai, ei, oi'', A25aren inguruan Beasaingo BHI institutu publikoko ikasleek sortutako abestia

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira,15 eta 16 urte bitarteko musika ikasleek sortutako abestia da. Letra eta musika sortu dute eurek, zenbait irakasleren laguntzaz.

Ertzain bati pistola lapurtu zion gizonaren biktima: ''Zeren zain daude? Gu akabatzeko zain?''

Ertzain bati pistola lapurtu zion gizonaren biktima: ''Zeren zain daude? Gu akabatzeko zain?''

Ertzain bati pistola lapurtzea egotzi dioten gaztea aske dago, kautelazko neurriekin; arma oraindik ez dute topatu; eta bitartean, haren bikotekide ohiak bizkartzain baten babesa behar du 24 orduz, susmagarriak aurrekariak dituelako indarkeria matxistagatik. Biktimak ETBn hitz egin du.  

Larraitz Trincado: ''Tratu txarrak eragiten dituen aita bat ez da inoiz aita ona izango''

Larraitz Trincado: ''Tratu txarrak eragiten dituen aita bat ez da inoiz aita ona izango''

Indarkeria bikarioa da seme-alabak erabiltzea amari min egiteko. Milaka aurpegi ditu, eta, muturreko kasuetan, gizonak umea hiltzen du. Indarkeria bikarioa eta matxista izan ditugu hizpide Larraitz Trincado Astelehen Liliak elkarteko kidearekin.

EITBk bat egingo du Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

EITBk bat egingo du Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

Aste osoan eskainiko diote arreta gaiari EITBren hedabideek, arazoari ikusgarritasuna eman eta indarkeria matxista salatzeko helburuarekin.

Arma lapurtu zuen gazteari buruzko jarraibide guztiak epaitegien esku daudela esan du Erkorekak

Arma lapurtu zuen gazteari buruzko jarraibide guztiak epaitegien esku daudela esan du Erkorekak

Segurtasun sailburu Josu Erkorekak esan du polizia-aurrean gazteak ez zuela inolako adierazpenik egin nahi izan, eta polizia-jarduketa guztiak epaitegietara eraman direla; beraz, hurrengo eginbideak epaitegi eskudunen esku daudela azpimarratu du.

Zer eskaintzen diegu helduok gazteei? Sexuaz ur garbirik ematen ez badiegu, edozein iturritik edango dute

"Zer eskaintzen diegu helduok gazteei? Sexuaz ur garbirik ematen ez badiegu, edozein iturritik edango dute"

Emakumeen aurkako indarkeria desagertarrazteko egunean, pornografia jopuntuan jarri du Emakundek. Sexu hezitzaile eta sexologien iritzia bildu dugu "Faktoria"n.
Melgosa: Indarkeria matxista gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazlerik larriena da

Melgosa: "Indarkeria matxista gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazlerik larriena da"

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren arabera, "berdintasun- eta ahalduntze-politikek gutako bakoitzak gertu dugun egoeraren diagnostiko bat egitea ahalbidetzen digute".
Bilboko epaile dekanoa: Ezinezkoa zen guardiako epaileak jakitea atxilotua armaren ustezko lapurra zela

Bilboko epaile dekanoa: "Ezinezkoa zen guardiako epaileak jakitea atxilotua armaren ustezko lapurra zela"

Aner Uriartek azaldu duenez, Ertzaintzaren jakinarazpena Bilboko 7. epaitegira heldu zen, baina ez guardiakora. Horren esanetan, "inork" ez zion esan magistratu horri atxilotutako gaztearen kasuan arriskua zegoenik. "Sistemak kale egin du", aitortu du.
Fiskaltzak Alvesi 9 urteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du, diskoteka batean neska bat bortxatzeagatik

Fiskaltzak Alvesi 9 urteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du, diskoteka batean neska bat bortxatzeagatik

Akusazio idatzian, Ministerio Publikoak dio brasildarrak 21 urteko neskari sexu-erasoa egin ziola, horretarako indarkeria erabiliz, eta "estutasuna eta izua" eragin zizkiola, biktimak erasoari erantzutea eragotziz.

Bost adingabe atxilotu dituzte Alacanten beste adingabe bati taldean sexu erasoa egitea egotzita

Ustezko egileek 15 eta 17 urte bitartean dituzte, eta biktimak, 15. Bost mutilak atzo igaro ziren Adingabeen Fiskaltzaren aurretik, eta honek zentroetan sartzeko agindua eman zuen.
% 60 hazi dira sexu indarkeriagatik 900 840 111 telefono zenbakira egindako deiak Euskadin, 2018tik gaur arte

% 60 hazi dira sexu indarkeriagatik 900 840 111 telefono zenbakira egindako deiak Euskadin, 2018tik gaur arte

Hain zuzen ere, 310 dei jaso zituen 2018an eta 497 dei 2023an. Melgosak gogorarazi du 5.500 emakume baino gehiago daudela babespean Euskadin.
EITBk bat egingo du Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

EITBk bat egingo du Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

Aste osoan eskainiko diote arreta gaiari EITBren hedabideek, arazoari ikusgarritasuna eman eta indarkeria matxista salatzeko helburuarekin.
Ertzaintzak publiko egin du epaitegietara bidalitako jakinarazpena, arma ustez ostu zuen gazteari buruzkoa

Ertzaintzak publiko egin du epaitegietara bidalitako jakinarazpena, arma ustez ostu zuen gazteari buruzkoa

Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak lapurretaren inguruko atestaturik bidali ez zuela esan ondoren kaleratu du idatzia Segurtasun Sailak. Astelehen goizean bidali zuten epaitegietara, hots, gaztea epailearen esku geratu baino ordu batzuk lehenago.
Epaileek eta Ertzaintzak bertsio kontrajarriak eman dituzte agente bati ustez arma ostu zion gaztearen auziaz

Epaileek eta Ertzaintzak bertsio kontrajarriak eman dituzte agente bati ustez arma ostu zion gaztearen auziaz

Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoaren arabera, Ertzaintzak ez zuen lapurretaren inguruko atestatua aurkeztu. Bestalde, Segurtasun Sailak esan du epaitegiek bazutela informazio guztia. Bien bitartean, mutilaren bikotekide ohiari bizkartzaina jarri diote, eta pistola ez da agertu.
Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu du Jenni Hermoso azaroaren 28rako

Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu du Jenni Hermoso azaroaren 28rako

Ustezko sexu eraso eta derrigortze delituengatik Rubiales ikertzen ari den epaileak deitu du deklaratzerak.
Epaitegiak argitu du ustez ertzain bati pistola lapurtu zion gaztea beste auzi batengatik utzi zutela aske

Epaitegiak argitu du ustez ertzain bati pistola lapurtu zion gaztea beste auzi batengatik utzi zutela aske

Dirudienez, beste epaitegi batean errekisitoria zuen, armaren lapurretarekin zerikusirik ez duen zigor batekin lotuta. Bilboko Guardiako Epaitegiak auzi horrengatik utzi zuen aske, ez ustez ertzainari pistola ebasteagatik.
Elgarrestak esan du Donostiako whatsapp taldeak ez duela harritu eta pornosozializazioaz ohartarazi du

Elgarrestak esan du Donostiako whatsapp taldeak ez duela harritu eta "pornosozializazioaz" ohartarazi du

Pornografiaren arazoaren tamainaz eta larriaz ohartarazteko "pornosozializazioa" terminoaz aritu da Emakundeko zuzendaria, eta azpimarratu du fenomeno horrek erantzun globala beharko duela.
Gazteek ez dezaten sexua indarkeriarekin lotu, elkarlanerako deia egin dio Jaurlaritzak gizarte osoari

Gazteek ez dezaten sexua indarkeriarekin lotu, elkarlanerako deia egin dio Jaurlaritzak gizarte osoari

Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Egunari begira, Nerea Melgosaren Sailak egindako kanpainak pornografian jarri du fokoa aurten eta prebentzioaren garrantzia azpimarratu du, “gazteen arteko sexu-indarkeria saihesteko”.
Aske utzi dute ustez ertzain bati pistola lapurtu zion gizona

Aske utzi dute ustez ertzain bati pistola lapurtu zion gizona

Indarkeria matxistagatik aurrekari larriak dituen 19 urteko gizona bere kabuz agertu zen atzo Deustuko ertzain etxean, armarik gabe. Epailearen aurretik igaro ostean, aske utzi dute, badaezpadako neurriekin, epaiketa egin bitartean.
Mugimendu Feministak azaroaren 30ean greba egiteko deia egin du, lan-prekarietatea ere indarkeria delako

Mugimendu Feministak azaroaren 30ean greba egiteko deia egin du, lan-prekarietatea ere "indarkeria delako"

Azaroaren 25ean Euskal Herriko kaleetara aterako dira "ozen eta argi" adierazteko emakumeen aurkako indarkeriak ez duela lekurik.
Indarkeria matxistarekin lotutako 4.979 salaketa izan dira irailera arte Euskadin, iaz baino % 6,2 gehiago

Indarkeria matxistarekin lotutako 4.979 salaketa izan dira irailera arte Euskadin, iaz baino % 6,2 gehiago

Bikoteak edo bikotekide ohiak eragindako indakeria kasuak dira gehienak (3.659), iazko denbora tarte berean baino % 7,2 gehiago. Tratu txar fisikoak, irainak, isekak eta lesioak izan dira batik bat.

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, indarkeria matxistagatik, alabak abisua eman ostean

Gertakariak larunbatean izan ziren, 21:25ean. 59 urteko gizona atxilotu dute, genero-indarkeriako delitu bat egotzita. Alabak jakinarazi zuen bere ama aitarengandik tratu txarrak jasotzen ari zela. Amak berak abisua emana zuen 016an.

Bederatzi urteko espetxe zigorra gizon bati 14 urteko alabari sexu-erasoak egiteagatik, Errenterian

Gurasoak banatuta zeuden, eta dibortzioaren ostean bisita erregimen bat jarri zuten. Adingabea aitaren etxera joaten zenean jasaten zituen sexu-erasoak.
Joel Guerriau senatari frantziarra atxilotu dute, diputatu bat bortxatzen saiatzea egotzita

Joel Guerriau senatari frantziarra atxilotu dute, diputatu bat bortxatzen saiatzea egotzita

Gertakariak asteartean jazo ziren, biktima gaizki sentitzen hasi zenean kopa bat hartu ondoren Guerriauren etxean. Senataria Horizons alderdi zentristako kidea eta Edouard Philippe lehen ministro ohiaren bazkidea da.
Azaroaren 25eko kanpaina ''kaltegabeak'' diruditen portaeretan oinarrituko du Bizkaiko Foru Aldundiak

Azaroaren 25eko kanpaina ''kaltegabeak'' diruditen portaeretan oinarrituko du Bizkaiko Foru Aldundiak

Bizakiako Diputatu Nagusi Elixabete Etxanobek azaldu duenez, sareetan eta garraiobideetako karteletan zabalduko den kanpainaren helburua, itxuraz "zigor sozial gutxiago" duten abusuzko portaerez ohartaraztea da,  emakumeen aurkako eraso direlako horiek ere.

21 urteko kartzela-zigorra Murchanteko errepide batean bikotekidea labankadaz hiltzeagatik

21 urteko kartzela-zigorra Murchanteko errepide batean bikotekidea labankadaz hiltzeagatik

Gainera, 6 urteko zaintzapeko askatasuna ezarri zaio, bai eta biktimaren bi seme-alaba adingabeengana hurbiltzeko 30 urteko debekua ere, eta horietako bakoitzari 150.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.
1 / 30 Hurrengoa

Gizartea

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida

Tratu txarrak pairatzen badituzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak. Zuri gertatzen ari zaizuna mundu osoko emakume askori ere gertatzen zaie. Zuk ez duzu errurik. Saiatu arren, ez da aldatuko.