cerrar buscador

Israel

1 / 30 Hurrengoa
Israel Gaza bonbardatzen hasi da berriro, su-etena amaitu ostean

Israel Gaza bonbardatzen hasi da berriro, su-etena amaitu ostean

AEBek Israelgo agintariei eskatu zieten bertan behera uzteko eraso militarrak Gazako Zerrendan zibil palestinarrak babesteko egitasmo zehatz bat izan arte.
Albiste izango dira: Artikotik Kantaurira berezia, bilera Michelinen eta su-etenaren amaiera Gazan

Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, bilera Michelinen eta su-etenaren amaiera Gazan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Israelek eta Hamasek su-eten humanitarioa egun batez luzatzea adostu dute

Israelek eta Hamasek su-eten humanitarioa egun batez luzatzea adostu dute

Hamasek hamar bahitu askatu ditu ostegun honetan, eta Israelek askatutako preso palestinarren artean gutxienez 23 adingabe eta zazpi emakume daude. Bestalde, hiru pertsona hil dira eta beste sei zauritu dira Jerusalemen tiroz egindako eraso baten ondorioz.
Palestina NBEren aurrean: Hau ez da gerra bat, sarraski bat da; Israel Palestina mapatik ezabatzen ari da

Palestina NBEren aurrean: "Hau ez da gerra bat, sarraski bat da; Israel Palestina mapatik ezabatzen ari da"

Palestinar Aginte Nazionalak "nazioartearen babesa" eskatu du NBEko Segurtasun Kontseiluaren aurrean. Bestalde, Israel su-eten iraunkor baten aurka agertu da, "Hamasen terrorearen erreinua" sendotzeko soilik balioko duela argudiatuz.
Gazako emakumeak kalean erditzen dira, ez dute produktu menstrualik eta desnutrizioaren biktima dira

Gazako emakumeak kalean erditzen dira, ez dute produktu menstrualik eta desnutrizioaren biktima dira

50.000 emakume inguru daude haurdun Gazako Zerrendan, eta egunean 160 ume jaiotzen dira "baldintza oso latzetan".
Qatarrek dio Gazan su-eten iraunkorra lortzeko lanean ari dela

Qatarrek dio Gazan "su-eten iraunkorra" lortzeko lanean ari dela

"Gure helburua Gazako Zerrendan su-eten humanitario luzeagoa lortzeko akordioa ixtea da", azaldu du Mayed al Ansari Qatarreko Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
Israelek 30 emakume eta haur palestinar kartzelatik atera ditu, eta Hamasek 12 bahitu askatu

Israelek 30 emakume eta haur palestinar kartzelatik atera ditu, eta Hamasek 12 bahitu askatu

Israelek 50 palestinar gehitu ditu kartzelatik atera daitezkeenen zerrendara, tartean Ahed Tamimi ekintzailea. Orain arte, Hamasek 60 israeldar askatu ditu, baita beste 21 atzerritar ere.
Bahituen eta presoen trukeak aurrera jarraitzen du Hamasen eta Israelen artean

Bahituen eta presoen trukeak aurrera jarraitzen du Hamasen eta Israelen artean

Bart gauean 11 bahitu aske utzi ditu Hamasek. Israelek, bere aldetik, 33 preso palestinar atera ditu kartzelatik; 30 adingabe eta 3 emakume.

Bahituen eta presoen arteko laugarren trukearen hasiera berretsi du Israelek

Bahituen eta presoen arteko laugarren trukearen hasiera berretsi du Israelek

Astelehen honetan, Hamasek beste 11 bahitu israeldar askatu ditu. Bestalde, Israelek beste 30 palestinar aske utziko ditu datozen orduetan. Etenaldia hasi zenetik, 39 israeldar, 19 atzerritar eta 117 palestinar aske utzi dituzte, NBEren arabera.

Akordioa itxi dute Gazako Zerrendan su-etena beste bi egunez luzatzeko

Akordioa itxi dute Gazako Zerrendan su-etena beste bi egunez luzatzeko

Qatarrek, Egiptok eta Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak berak baieztatu dute beste bi egunez borrokaldiak eteteko akordioa. Orain arte, Israelgo Gobernuak ez du su-etenaren luzapenari buruzko adierazpenik egin.
Hamasek emandako bahituen zerrendaren gaineko eztabaida piztu du Israelek

Hamasek emandako bahituen zerrendaren gaineko "eztabaida" piztu du Israelek

Zerrenda aztertzen ari omen dira, baina oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman. Urriaren 7an izandako erasoaldian bahitu zituzten hamaika lagunen izenak daude zerrenda horretan.
Arrakastaz osatu da Hamasek bahitutakoen eta Israelek preso hartutakoen hirugarren trukea

Arrakastaz osatu da Hamasek bahitutakoen eta Israelek preso hartutakoen hirugarren trukea

Hamasek 17 lagun askatu ditu eta Israelek 39 preso, adin txikikoak denak. Egiptok eta Qatarrek, Israelen eta Hamasen arteko su-etenaren bitartekariek, azaldu dute bi aldeek "erantzun positiboa" eman diotela su-etena beste lau egunez "baldintza berberetan" luzatzeko proposamenari.

Hamasek 17 bahitu askatu ditu eta Israelek 39 preso, elkratrukearen hirugarren egunean

Israelek 39 preso palestinar askatu ditu igande honetan, Hamasekin egindako akordioaren baitan, Hamasek, aurretik, bahituta zituen 14 israeldar eta hiru thailandiar askatu ditu. Hala, arrakastaz eta gora-beherarik gabe joan da elkartrukearen eta su-etenaren hirugrren eguna.

Netanyahu Gazako Zerrendan sartu da lehen aldiz, gerra hasi zenetik: ''Inork ez gaitu geldituko''

Netanyahu Gazako Zerrendan sartu da lehen aldiz, gerra hasi zenetik: ''Inork ez gaitu geldituko''

Gazako Zerrendan dagoen Hamaseko tunel bat bisitatu du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, eta bertan zabaldutako soldadu israeldarrekin bildu da.

''Gizatasunagatik, Hamaseko atentatu terroristak eta herritarren hilketak gaitzestu daitezke aldi berean''

''Gizatasunagatik, Hamaseko atentatu terroristak eta herritarren hilketak gaitzestu daitezke aldi berean''

"Giza eskubideekin bat egiteko" eskatu dio PPri Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, 9.000 jarraitzaileren aurrean, Madrilgo IFEMAn PSOEk egindako ekitaldi erraldoian.

Israelek eta Hamasek presoen bigarren trukatzea egin dute, hainbat orduz atzeratu ostean

Israelek eta Hamasek presoen bigarren trukatzea egin dute, hainbat orduz atzeratu ostean

Atzerapen horrek kolokan jarri zuen su-etena. Azkenik, Israel 39 preso palestinar askatu ditu eta trukean, bahituta zituen 13 israeldar aske utzi ditu Hamasek. Irudietan, askatutako lau tailandar, Israelgo ospital baterako bidean.

Atzeratu egin da bahitu eta presoen trukea, baina Qatarrek esan du ondorengo orduetan izango dela

Atzeratu egin da bahitu eta presoen trukea, baina Qatarrek esan du ondorengo orduetan izango dela

Bonbarik gabeko bigarren eguna izan dute gaur Gazan. Hamasek bahituen trukea atzeratzea erabaki du Israelek ez omen duelako bere osotasunean bete su-etenaren akordioa. Israelek, berriz, gauerdira arteko epea eman die bahituak aske uzteko.

Sanchezen eta Belgikako lehen ministroaren jarrera argia eta ausarta eskertu du Hamasek

Sanchezen eta Belgikako lehen ministroaren "jarrera argia eta ausarta" eskertu du Hamasek

Espainiako eta Belgikako gobernuburuek gogor kritikatu dute Israelen bonbardaketek Gazako Zerrendan eragin duten biktima zibilen kopuru handia. Israelgo Gobernuak gaitzetsi egin ditu adierazpen horiek, eta krisi diplomatikoa ireki da.
Laguntza humanitarioko konboi berri bat sartzen hasi da Gazan, su-etenaren bigarren egunean

Laguntza humanitarioko konboi berri bat sartzen hasi da Gazan, su-etenaren bigarren egunean

Egiptoko Gobernutik gertu dagoen Al Qahera News katearen arabera, konboi horrek oheak, kanpin-dendak, ura eta tonaka elikagai daramatza. Xehetasun gehiagorik eman ez badu ere, kateak dioenez, gaur 340 kamioik zeharkatuko dute Gazako Zerrenda.

Espainiak ateak ireki dizkio Palestinaren aitortzari, eta Israelek terrorismoa babestea leporatu dio

Espainiak ateak ireki dizkio Palestinaren aitortzari, eta Israelek "terrorismoa babestea" leporatu dio

Espainiako Gobernuko presidenteak Israelera, Palestinara eta Egiptora eraman duen bidaia amaitu du. Israelgo Atzerri ministroak agindua eman du Espainiako enbaxadoreari eta Belgikako ordezkariari "errieta" egiteko.
Hamasek 25 bahitu aske utzi ditu, horietatik 13 israeldarrak

Hamasek 25 bahitu aske utzi ditu, horietatik 13 israeldarrak

Hamas talde islamistak gaur askatu dituen 13 bahituak Israelek Egipton dituen segurtasun zerbitzuen esku daude jada, Gurutze Gorriak Gazako Zerrendatik Rafah-ko pasagunetik ateratzen lagundu ostean. Era berean, 11 thailandiar eta filipinar bat askatu ditu.

Hamasek 24 bahituko lehen taldea askatu du, eta Israelek 39 preso

Hamasek 24 bahituko lehen taldea askatu du, eta Israelek 39 preso

Rafahko mugako pasagunetik atera dira, 10 gatibu thailandiarrekin eta filipinar batekin batera, akordioaren parte gisa. Bestalde, Israelek 39 preso palestinar askatu ditu trukean.
Indarrean da aldi baterako su-etena Gazako Zerrendan

Indarrean da aldi baterako su-etena Gazako Zerrendan

Menia 07:00etan (05:00 GMT) hasi da ofizialki. Arratsaldean, Hamasek bahituta dituen 13 emakume eta haur askatuko dituzte, eta trukean, 39 preso palestinar utziko ditu libre Israelek. Laguntza humanitarioa daramaten lehen kamioiak hasi dira Zerrendan sartzen.
Milaka gazatar kalera atera dira premia handiko produktuen bila

Milaka gazatar kalera atera dira premia handiko produktuen bila

Hilabete eta erdiko gerraren ondoren, janaria, erregaia, zaurituen ebakuazioa eta bake apur bat arnastea oinarrizko premiak dira Gazako Zerrendan.

Israelgo bahituen senideak noiz askatzeko zain daude, Gazan bonbardaketak jarraitzen duten bitartean

Israelgo bahituen senideak noiz askatzeko zain daude, Gazan bonbardaketak jarraitzen duten bitartean

Israelen eta Hamasen arteko lehenengo su-etena ostiralean hastea aurreikusten dute. Israelek 150 preso palestinar askatuko ditu, eta Hamasek, bahituta dituen 50 israeldar.

Gazako Zerrendan aldi baterako su-etena ostiralean hasiko dela ziurtatu dute Qatarrek eta Egiptok

Gazako Zerrendan aldi baterako su-etena ostiralean hasiko dela ziurtatu dute Qatarrek eta Egiptok

Qatarreko Atzerri Ministerioak iragarri duenez, Israelen eta Hamasen arteko aldi baterako su-etena ostiralean hasiko da, goizeko 07:00etan (05:00 GMT), eta talde islamistak bere esku dituen 13 emakume bahitu askatuko ditu 16:00etatik aurrera (14:00 GMT).
Bi Estaturen konponbidea defendatu du Sanchezek Netanyahuren, Herzogen eta Abbasen aurrean

Bi Estaturen konponbidea defendatu du Sanchezek Netanyahuren, Herzogen eta Abbasen aurrean

Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteak elkartasuna adierazi die Israelgo bahituen senideei. Jerusalemen, Palestinan eta Egipton egiten ari den biraren lehen eguna Tel Aviveko Ben Gurion aireportuan egin duen bilera honekin itxi du Sanchezek.
Israelek Gazari erasotzen jarraitzen du, su-etenaren hasieraren inguruko ziurgabetasunaren erdian

Israelek Gazari erasotzen jarraitzen du, su-etenaren hasieraren inguruko ziurgabetasunaren erdian

Gaur goizerako zegoen iragarrita bi aldeen arteko su-etena, baina Tzachi Hanegbi Israelgo Segurtasun Nazionalerako aholkulariak egun bat atzeratuko dela ziurtatu du. Bestalde, bitartekari lanak egin ditu Qatarrek adierazi du su-etena "datozen orduetan" sartuko dela indarrean.

Israelek esan du bihar arte ez dituztela Hamasen bahitutakoak askatuko

Israelek esan du bihar arte ez dituztela Hamasen bahitutakoak askatuko

Gaur goizerako zegoen iragarrita bi aldeen arteko su-etena, baina Tzachi Hanegbi Israelgo Segurtasun Nazionalerako aholkulariak egun bat atzeratuko dela ziurtatu du. Bestalde, bitartekari lanak egin ditu Qatarrek adierazi du menia "datozen orduetan" sartuko dela indarrean.
Israelek eta Hamasek ''etenaldi humanitarioa'' adostu dute

Israelek eta Hamasek ''etenaldi humanitarioa'' adostu dute

Akordioak Israelgo Armadaren ekintza militarrak etetea jasotzen du, eta lau egun iraungo du. Gainera, milizia palestinarrak 50 bahitu askatuko ditu eta trukean Israelek 150 preso aske jarriko ditu.

Hamasek eta Israelek bahitu talde bat preso palestinarren truke askatzea eta su-etena ezartzea adostu dute

Hamasek eta Israelek bahitu talde bat preso palestinarren truke askatzea eta su-etena ezartzea adostu dute

Hain zuzen, Hamasek bahituta dituen 50 lagun askatuko dituzte, Israelen dauden 150 preso palestinarren truke. Gainera, Gurutze Gorriak bahituak bisitatuko ditu. Hamasek zehaztu du ezingo dutela ekintza militarrik burutu, eta laguntza humanitarioa jasoko dutela, baita sendagaiak eta erregaiak ere.
Albiste izango dira: Israelen eta Hamasen su-etena, lehen ministro bilera eta Durangoko Azokako egitaraua

Albiste izango dira: Israelen eta Hamasen su-etena, lehen ministro bilera eta Durangoko Azokako egitaraua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Israelek Libano hegoaldean egindako eraso batek Al Mayadeen hedabideko bi kazetari hil ditu

Israelek Libano hegoaldean egindako eraso batek Al Mayadeen hedabideko bi kazetari hil ditu

Urriaren 13an, Alma al Shaab hegoaldeko eremuan egindako antzeko eraso batean, Reuterseko bideokamerari bat hil zuten, eta agentzia bereko, AFPko eta Al Jazeerako beste kazetari batzuk zauritu zituzten.
Israelek eta Hamasek akordioa ixtear dute aldi baterako su-eten bat egiteko eta bahituak askatzeko

Israelek eta Hamasek akordioa ixtear dute aldi baterako su-eten bat egiteko eta bahituak askatzeko

Bost eguneko su-etena negoziatu omen dute, eta gerra piztu zenetik hilabete eta erdi igaro denean iritsiko litzateke. Guztira, 14.500 pertsona hil dira, gehienak adingabeak eta emakumeak.
Yemengo huthiek ''Galaxy Leader'' kargaontzia bahitu dute Itsaso Gorrian

Yemengo huthiek ''Galaxy Leader'' kargaontzia bahitu dute Itsaso Gorrian

Yemengo matxino huthiek "Galaxy Leader" kargaontziaren bahiketaren bideo bat zabaldu dute Itsaso Gorrian egindako operazio militar batean. Helikoptero bat erabili zuten ontziaren gainean lurreratzeko eta Yemengo kostaldera eramateko.

Israelek Indonesiako Ospitalea du orain jomugan, Zerrendaren iparraldean

Israelek Indonesiako Ospitalea du orain jomugan, Zerrendaren iparraldean

Hamasek ospitaleetan azpiegitura militarra ezkutatzen duela argudiatzen du Israelek. Artilleriako erasoen ondoren, tankeekin ari dira hurbiltzen Indonesiako Ospitalera, inguratu asmoz.
Sanchez Israelera eta Palestinara joango da ostegunean, inbestiduraren osteko nazioarteko lehen bidaian

Sanchez Israelera eta Palestinara joango da ostegunean, inbestiduraren osteko nazioarteko lehen bidaian

Alexander de Croo Belgikako lehen ministroarekin batera joango da Sanchez, eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin eta Isaac Herzog herrialde horretako presidentearekin bilduko da; Palestinako lurraldean, berriz, Mahmud Abbas ANPko presidentearekin batzartuko da.
Egiptoko zenbait ospitaletara eraman dituzte egoera kritikoan dauden Gazako 28 haurtxoak

Egiptoko zenbait ospitaletara eraman dituzte egoera kritikoan dauden Gazako 28 haurtxoak

Igandean Gazako Zerrendatik Egiptora eraman dituzten 28 haur goiztiarrak "egoera kritikoan" daude, eta Munduko Osasun Erakundeak (MOE) esan du horietako 12 hegazkinez eraman dituztela Kairora.

1,7 milioi barne desplazatu daude Gazan NBEren arabera, biztanleria osoaren % 77

1,7 milioi barne desplazatu daude Gazan NBEren arabera, biztanleria osoaren % 77

Halaber, gero eta gehiago dira NBEren instalazioetan bizi direnak, ia 900.000, eta gehienak pilatuta.
13.000 gazatar hilda eta 6.000 hondakin artean desagertuta

13.000 gazatar hilda eta 6.000 hondakin artean desagertuta

Zaurituak 30.000 baino gehiago dira, horietatik % 75 haurrak eta emakumeak. Gainera, 200 osasun-langile, erreskate zibileko 22 langile, NBEko 104 langile eta komunikazioko 60 profesional hil dituzte urriaren 7tik.
1 / 30 Hurrengoa

  • Egipto gaur

    Egipto gaur

    Egiptoko Arabiar Errepublikako albisteak eta gertakariak eitb.eus-en

  • Libano gaur

    Libano gaur

    Hezbollahko milizien eta Israelgo indarren eraso eta borroken inguruko azken ordukoa eitb.eus-en