Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Juan Martínez de Irujo

Juan Martínez de Irujo

1 / 5 Hurrengoa
2018/07/1309:00
'Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza' dokumentala, gaur, ETB1en

'Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza' dokumentala, gaur, ETB1en

'Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza' dokumentala eskainiko du, gaur, ETB1ek 21:00etan. Pilotari iraultzaile eta txapeldun ildoak oinarri hartuta, bere ibilbidea errepasatuko du dokumentalak.

2018/04/3015:49
Irujo: 'Ezkurdia eta Urrutikoetxea dira txapela lortzeko hautagai nagusiak'

Irujo: 'Ezkurdia eta Urrutikoetxea dira txapela lortzeko hautagai nagusiak'

Juan Martinez de Irujo pilotari ohia Joseba Ezkurdiaren aholkularia da Buruz Buruko Txapelketan. ETBri elkarrizketa eskaini dio eta bere pronostikoa eman digu.

2018/01/1217:34
Vicente del Bosquek euskaraz eman dio hasiera sagardo denboraldiari

Vicente del Bosquek euskaraz eman dio hasiera sagardo denboraldiari

Espainiako selekzionatzaile ohiarekin batera, kirol munduko hainbat pertsona ezagun izan dira: Juan Martinez de Irujo, Imanol Agirretxe eta Abraham Olano, besteak beste.

2017/07/0614:40
Martinez de Irujori buruzko dokumentalak oihartzun handia izan zuen

Martinez de Irujori buruzko dokumentalak oihartzun handia izan zuen

Pilotariaren ibilbidea errepasatu zuen lanak %11,7ko audientzia zatia lortu zuen euskaldunen artean.

2017/07/0523:55
Irujo: 'Afizioak askoz gehiago eman dit niri nik berari baino'

Irujo: 'Afizioak askoz gehiago eman dit niri nik berari baino'

Irujok asko eskertzen du zaleengandik jaso duen babesa. Haren zale berezi bat ezagutu dugu: Eneko Sagastume. Txikia zela, Irujo jokatzen ikusita txunditu egin zen eta harreman berezi bat abiatu zuten.

2017/07/0523:43
'Umeak entrenatzen jarraituko dut eta proposamenak entzuteko prest nago'

'Umeak entrenatzen jarraituko dut eta proposamenak entzuteko prest nago'

Pilota profesionala utzita, familiarekin gehiago egoteko asmoa du Irujok. Dena den, haurrak entrenatzen dabil Elkar Pelota proiektuarekin eta proposamenak entzuteko prest dago.

2017/07/0523:30
Barriola: 'Dudarik gabe iraultzailea izan da Juan'

Barriola: 'Dudarik gabe iraultzailea izan da Juan'

Abel Barriolak, Aimar Olaizolak, Jokin Etxanizek eta Iker Irribarriak argi dute Martinez de Irujok pilotari asko eman diola eta iraultzailea izan dela. Banakako jokoa irauli zuen aireko jokoarekin.

2017/07/0523:03
Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola, elkar hobetu duten pilotariak

Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola, elkar hobetu duten pilotariak

Aspekoa eta Asegarcekoa hainbat aldiz aritu dira elkarren aurka. Biek diotenaren arabera, elkar hobetu dute urteetan zehar.

2017/07/0522:56
Irujo: 'Jokin Etxanizek erakutsi dit zentzuz jokatzen'

Irujo: 'Jokin Etxanizek erakutsi dit zentzuz jokatzen'

Jokin Etxaniz lagun handia du Irujok, Aspen hasi zenetik asko lagundu baitzion. Hasieran bere botileroa izan zen, baina Irujok erabakigarriagoa izan behar zela eskatu zion.

2017/07/0522:50
Debutatu eta gutxira irabazi zuen buruz buruko lehen txapela Irujok

Debutatu eta gutxira irabazi zuen buruz buruko lehen txapela Irujok

2003an debutatu zuen Martinez de Irujok, eta 2004an binakako finalera iritsi zen, galdu bazuen ere. Buruz burukora ez aurkezteko gomendatu zioten, baina aurkeztu eta txapela eraman zuen.

2017/07/0522:38
Irujo: '2002ko mundiala master bat izan zen nire karreran'

Irujo: '2002ko mundiala master bat izan zen nire karreran'

2002ko Nafarroako mundialean hautatzaileak ez zuen Irujo aukeratu ausartegia zelako. Dena den, trinketean lehiatu zen. Ez zuen irabazi, baina asko irabazi zuen Irujo gazteak.

2017/07/0522:36
Martinez de Irujo: 'Pilota odolean daramat'

Martinez de Irujo: 'Pilota odolean daramat'

6 urte zituela hasi zen Irujo pilotan. Mikel Erro Oberenako entrenatzaileak ongi gogoratzen du haren bizitasuna. Baina arazo bat zuen: besteak baino txikiagoa zen. 19 urterekin sendotu zuen gorputza.

2017/07/0500:04
'Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza', gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

'Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza', gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

Juan Martinez de Irujo pilotariari buruzko dokumentala estreinatuko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, gaur gauean, 22:15ean.

2017/07/0500:00
Bihotzeko gaitzaz eta erretiroaz: 'Argi daukat bizi egin nahi dudala'

Bihotzeko gaitzaz eta erretiroaz: 'Argi daukat bizi egin nahi dudala'

2016ko binakako finala izan zen Irujoren azken partidua, eta atzamar bat hautsi zuen bertan. Ondoren egin zioten kontrol batean atzeman zioten bihotzeko gaitza. Min handiz, pilota uztea erabaki zuen.

2017/07/0316:37
Aurrerapena: Martinez de Irujori buruzko dokumentala, asteazkenean, ETB1en

Aurrerapena: Martinez de Irujori buruzko dokumentala, asteazkenean, ETB1en

'Bihotzaren iraultza', Juan Martinez de Irujo pilotariari buruzko dokumentala, estreinatuko du EiTBk asteazkenean, uztailak 5, 22:15ean. Ikus ezazu aurrerapen hunkigarria.

2017/06/2421:26
Juan Martinez de Irujok omenaldi hunkigarria jaso du Labriten

Juan Martinez de Irujok omenaldi hunkigarria jaso du Labriten

Iberoko (Nafarroa) pilotariak agur esan behar izan zion pilotari bihotzeko gaixotasun bategatik. Historiako pilotari onenetako bat izan da, eta larunbat honetan omenaldi beroa jaso du.

2017/05/2017:42
Martinez de Irujo, esku pilota irauli zuen pilotaria

Martinez de Irujo, esku pilota irauli zuen pilotaria

Nafarrak hamahiru txapela dauzka: bost Buruz Burukoak, bost Binakakoak eta hiru Lau T'erdikoak.

2017/05/2013:58
Txalo zaparrada beroa eman diote Juan Martinez de Irujori

Txalo zaparrada beroa eman diote Juan Martinez de Irujori

Labriten bildutako zaleek eta pilotariek txalo zaparrada beroa eman diote Juan Martinez de Irujori nafarrak bere agurra iragartzeko emandako prentsaurrekoaren bukaeran.

2017/05/2013:56
Irujok behin betiko utziko du pilota

Irujok behin betiko utziko du pilota

Iberoko txapeldun handia jokatu gabe egon da azken urtea bihotzeko arazoengatik, eta orain jokalari izateari utziko diola iragarri du Labriten, debuta egin zuen pilotalekuan.

2017/05/2013:21
Irujo: 'Ez dut berriro jokatuko, baina ez ditut kantxak utziko'

Irujo: 'Ez dut berriro jokatuko, baina ez ditut kantxak utziko'

Juan Martinez de Irujok bere ibilbide profesionala amaitutzat ematea erabaki du, bihotzeko gaixotasunak behartuta. "Nire titulu guztiak emango nituzke pilotan jokatzen jarraitzeagatik", esan du.

2017/05/0723:15
Barriola eta lesioak: pilota uztea pentsatzetik, kaiolako finala jokatzera

Barriola eta lesioak: pilota uztea pentsatzetik, kaiolako finala jokatzera

Askotan pilotak berak baztertzen du kirolaria, lesioengatik sarritan. Abel Barriolaren kasuan alderantzizko hautua izan da, zorionez. Juan Martinez de Irujorekin hitz egin dugu horri buruz.

2016/10/1222:00
Iberoko bazterrak eta bizilagunak nahastu dituzte gutarrek

Iberoko bazterrak eta bizilagunak nahastu dituzte gutarrek

Bi taldetan banatu eta kapitain bat aukeratu behar izan dute hiru gauza lortzeko: galtzerdi pare bat, zartagin bat eta Irujo pilotariaren etxea.

2016/10/0918:36
Irujo: 'Osasunez ondo sentitzen naiz, baina oraindik ezin dut jokatu'

Irujo: 'Osasunez ondo sentitzen naiz, baina oraindik ezin dut jokatu'

Juan Martínez de Irujo frontoietara itzuli da lehen aldiz bihotzeko arazoengatik bajahartu behar zuela iragarri zuenetik. Ezkurdiaren botileroa izan da. ETBri elkarrizketa eskaini dio Lekuberrin.

2016/10/0918:20
Irujo frontoian berragertu da Ezkurdiaren botilero bezala

Irujo frontoian berragertu da Ezkurdiaren botilero bezala

Juan Martinez de Irujo frontoietara itzuli da bihotzeko arazoengatik bajan dagoen arren. Ez du jokatu, baina kontrakantxan izan da Joseba Ezkurdiari aholkuak ematen Lau t'erdiko txapelketako partidan.

2016/07/1311:41
Martinez de Irujo: 'Bihotzeko arazoak atzeman dizkidate'

Martinez de Irujo: 'Bihotzeko arazoak atzeman dizkidate'

Juan Martinez de Irujo pilotariak jakitera eman duenez, behin behinean pilota utzi beharko du bihotzeko arazoak atzeman dizkiotelako.

2016/07/1311:02
Juan Martinez de Irujok bihotzeko arazoak ditu

Juan Martinez de Irujok bihotzeko arazoak ditu

Sendatu arte pilota utzi behar duela iragarri du, Fernando Vidarte eta Txema Urrutia ondoan zituela.

2016/07/1310:21
Juan Martinez de Irujoren prentsaurrekoa, zuzenean eitb.eus-en

Juan Martinez de Irujoren prentsaurrekoa, zuzenean eitb.eus-en

Fernando Vidarte (ASPEko Administratzaile bakarra) eta Txema Urrutia (ASPEko sendagilea) izango dira nafarrarekin batera.

2016/07/1211:18
Irujok hedabideak deitu ditu, arrazoia esan gabe

Irujok hedabideak deitu ditu, arrazoia esan gabe

Fernando Vidarte (ASPEko Administratzaile bakarra) eta Txema Urrutia (ASPEko sendagilea) izango dira nafarrarekin batera. Prentsaurrekoaren arrazoia ez du eman.

2016/05/2422:30
Urrutikoetxea: 'Berasaluzeren aholkuak oso lagungarriak dira'

Urrutikoetxea: 'Berasaluzeren aholkuak oso lagungarriak dira'

Irujoren aurkako partiduan azken momentura arte borrokatu zuen Urrutikoetxeak 10-20 galtzen zihoala. Animoak eta bere lagun Berasaluzeren aholkuak tarteko, banakoa irabaztea lortu zuen etsipenik gabe.

2016/04/2617:31
Irujok ez du jokatuko eta Altuna III.a finalerdietan da

Irujok ez du jokatuko eta Altuna III.a finalerdietan da

Juan Martinez de Irujok ez du Binakako Txapelketako finalean jasan zuen lesioa gainditu eta ez du Buruz Burukoa jokatuko. Ondorioz, Jokin Altuna zuzenean sailkatu da finalerdiertara.

1 / 5 Hurrengoa
Publizitatea
Publizitatea
Pilota Informazio guztia Pilota
Binakakoa 2015 Webgune berezia Binakakoa 2015

INFOGRAFIA

Juan Martínez de Irujo Twitterren

Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena