Dirudienez, opariak lehen ministroa izan aurretik, oposizioburua zenean, eta ostean jaso ditu Keri Starmerrek, tartean trajeak, betaurrekoak, futbol partidak ikusteko eta kontzertuez gozatzeko sarrerak.
Lehen ministro britainiarrak larrialdi bilera deitu du migratzaileen kontrako erasoen aurrean. Ultraeskuinak sustatuta, istilu larriak izan dira hainbat hiritan, eta ia 400 pertsona atxilotu dituzte. Rotherhamen, esaterako, asilo eskatzaileak dauden ostatu bati eraso egin diote manifestariek.
Agindu bezala, berehala hasi da lanean Starmer, eta larunbat honetan egin du Downing Streeten (bere bulego eta egoitza ofiziala aurrerantzean) gobernuburu berri gisa lehen bilera, kabinete estreinatu berriarekin.
Charles III.arekin batzartu da, eta hark gobernua osatzeko agindua eman dio. Lehen ministro berriaren esanetan, Erresuma Batuak "aldaketaren eta politika zerbitzu publikora itzultzearen alde" bozkatu du.
Keir Starmerrek bere lehen hitzaldia eman du Downing Streetetik (Gobernuaren egoitza), Gobernuko buru berria den aldetik, hauteskunde orokorrak gehiengo osoz irabazi ostean.
2019ko hauteskundeetan porrota izan ondoren, Jeremy Corbyn ordezkatu zuen Alderdi Laboristaren buruzagitzan. Aurrekoak ez bezala, alderdia eskuinerago eraman du.
Keir Starmer lehen ministro hautatua pozarren azaldu da gehiengo osoa lortuta (412 eserleku), 14 urteren ostean. Rishi Sunakek bere gain hartu du boto-emaileek emandako kolpea. Eskoziako Alderdi Nazionalistak, bere aldetik, deskalabrua izan du, 38 ordezkaritik 9ra jaitsi baita.
Irabazleak, Keir Starmer laboristak, argi esan du aldaketa hasi berri dela. Sunak toriak, aldiz, hausnarketarako garaia dela esan du eta bere gain hartu du porrotaren erantzukizuna.
Inkesta guztiek abantaila handia ematen diete laboristei Komunen Ganbera berritzeko hauteskundeetan. 'Brexit'ak eta horrek ekonomia britainiarrean ekarritako ondorioek, covidak eta bizi-kostuaren igoerak Alderdi Kontserbadorearen itxaropenak lurpean utzi ditu.
Keir Starmerrek, Erresuma Batuko hauteskunde orokorrak irabazteko faboritoak, Londresen bozkatu du bere emaztearekin batera. Rishi Sunakek, berriz, Northallertonen egin du, Ingalaterra iparraldean. Nigel Faragek postaz egitea erabaki du.
Ostegun honetan Erresuma Batuan egingo diren hauteskunde legegileei buruzko inkesta guztiek abantaila handia ematen diete laboristei. Brexitak eta horrek ekonomia britainiarrean ekarritako ondorioek, covidak eta bizi-kostuaren igoerak Alderdi Kontserbadorearen itxaropenak lurpean utzi ditu.
Erresuma Batuko Lehen ministroa erabakitzeko azken eztabaida publikoa egin dute Rishi Sunak eta Keir Starmer hautagaiek. Fiskalitate eta migrazio kontuetan egin dute talka, Sunak migranteak Ruandara bidaltzearen alde agertu da. Starmer, migratzaileez aprobetxatzen diren talde kriminalen aurka.