Lander Martinez Bizkaiko diputatua da alderdiko burua, eta Podemos Euskadiko idazkari nagusia zenean haren kide izan zirenen babesa du. Datozen egunetan jakinaraziko dituzte alderdia osatuko duten pertsonen izenak.
"Egia da testuinguru konplexu bat bizitzen ari garela, aldebakartasunean hartu dituztelako erabakiak, baina badugu lan egiteko denbora, eta horretan esfortzu handia egingo dugu", erantsi du Sumar taldearen Bizkaiko diputatuak.
Sumarren diputatua "kezkatuta" agertu da legearen kontrako protestetan "bestearekiko gorrotoa" atzeman daitekeelako. Nabarmendu duenez, denek dute iritzia emateko eskubidea, baina "garrantzitsua da herriaren borondatea errespetatzea".
Koalizioaren Bizkaiko diputatuak nabarmen duenez, "anbiziotsuak" izan dira negoziazioetan. "Mozal legea" bertan behera uzteko adostasunaren inguruan nabarmendu duenez, "itunean egon badago", nahiz eta bi alderdiek batera bidalitako oharrean ez aipatu.
Sumarren Bizkaiko diputatuak nabarmen duenez, Yolanda Diazen alderdiak hainbat eskakizun jarriko ditu mahai gainean: lanaldia murriztea, kaleratzeak garestitzea, zaintzaren arloko legea sortzea edota erosketa saskiaren garestitzearen aurrean neurriak hartzea, besteak beste.
Sumarren Bizkaiko diputatuak nabarmen duenez, Yolanda Diazen alderdiak hainbat eskakizun jarriko ditu mahai gainean: lanaldia murriztea, kaleratzeak garestitzea, zaintzaren arloko legea sortzea edota erosketa saskiaren garestitzearen aurrean neurriak hartzea, besteak beste.
Espainian aurreko legealdiko koalizio-gobernua berretsiko dela ziur agertu da Sumar Mugimenduko diputatu hautatua. Taldeen arteko akordioak lortzeko borondatea badagoela esan du.
Sumarreko diputatu hautetsiak dio negoziaziorako oinarriak ez direla ia mahai gainean jarri, baina "Konstituzioak tresnak ematen ditu eta aukera ematen du lurraldetasunaren gaian lan egiteko".
Goizeko 10:00etan Bilboko San Frantzisko gizarte etxean botoa eman ostean, Sumarreko Lander Martinezek adierazi du gaurko hauteskunde egunetik "ahalik eta parte-hartze handiena" espero duela.
Sumarren esanetan, osasun-sistema on bat edukitzeak gizarte-berdintasuna bermatzen du, eta bizitza eta osasuna politika publikoen erdigunean jartzeko, inbertsioa urtean BPGa 0,5 puntu haztea proposatu du. Aldarrikatu dute Sumar dela osasun politikak bermatzen dituen alderdi bakarra.
Hain justu ere, uztailaren 23ko hauteskunde hauetan zerbitzu publikoak bermatzea edo suntsitzea erabakitzen dela ohartarazi du Lander Martinez Kongresurako Bizkaiko hautagaiak.
Legealdiko lorpenak gogoratu ditu Lander Martinez Kongresurako Bizkaiko hautagaiak; lan erreforma, gutxieneko soldataren igoera, Rider Legea edota etxeko langileen lan baldintzen hobekuntza, besteak beste.
Gazteek bizitza-proiektu bati ekiteko dituzten zailtasunak salatu ditu Sumarrek Usansolon. Bertan, besteak beste, gazteen berdintasun-aukera bermatzeko, 20.000 euroko herentzia unibertsala proposatu du adin-nagusitasunera iristean.
Gutxieneko soldataren eta pentsioen igoera, eta lan-erreforma Sumarreko buruari esker onartu direla esan, eta bide horretatik jarraitzeko beharra defendatu du.
"Zugatik" izango da Sumarren kanpainako leloa. 2019an Elkarrekin Podemos mobilizatu zuen boto progresista berriro ilusionatzea da Yolanda Diazen alderdiaren helburua.
Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusi ohia izango da Sumarren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua uztailaren 23ko hauteskundeetan. Halaber, Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak (Guillermo Presa eta Pilar Garrido, hurrenez hurren) Podemosek jarritakoak izango dira.
Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusi ohia izango da Sumarren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua uztailaren 23ko hauteskundeetan. Halaber, Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak Podemosek jarritakoak izango dira, Guillermo Presa eta Pilar Garrido, hurrenez hurren.
Gaur egun, alderdia hauteskunde-batzorde tekniko batek zuzentzen du, otsailean Lander Martinezen zuzendaritzak lehendakarigaia hautatzeko primarioak galdu eta dimisioa eman ostean.
"Euskadin aldaketa politiko bat gertatzeko unea da, lehendakaria emakume bat izan daiteke", adierazi du Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatu eta eta Podemos Euskadiko idazkari nagusi ohiak.
Martinezena astebetean euskal politikan izan den bigarren dimisio esanguratsua izan da. Astelehenean utzi zuen Euskadiko PPren idazkaritza nagusia Alfonso Alonsok.
"Alde batera pauso bat" egitea erabaki duela azaldu du, Miren Gorrotxategik, Rosa Martinez bere hautagaiari gailenduta, lehendakarigai izatea lortu eta gero.
Rosa Martinezek Podemosen proiektuarekin ez zuela "jarrera irmoa" izan adierazi du Monederok, eta Gorrotxategik, berriz, "kritika askori aurre eginez", beti egitasmoa babestu duela azaldu du.
Aurkeztutako abalak egiaztatu ondoren, otsailaren 25era arte kanpaina egingo duten hautagaien izenak jakinaraziko dituzte asteazkenean, eta otsailaren 27an, berriz, primarioen emaitzak emango dituzte.
"Airearen eta uraren kalitatearen inguruan gezurretan" bost egun eman dituztela salatu du Podemos Euskadiko idazkari nagusiak. "Ez dugu horrelako Gobernurik merezi", erantsi du.
Bestalde, Rosa Martinez Podemosen lehendakarigai izateko hautagaiak ez du argitu zerrenda bateratua osatzeko Gorrotxategiren proposamena onartuko duen ala ez.
Roberto Uriarte diputatuak, 'Egun on Euskadi' saioan izandako elkarrizketa batean, adierazi du Miren Gorrotxategi indarrak batzea saiatu dela, baina Rosa Martinezen hautagaitzak errefusatu duela.
Elkarrekin Podemosen bozeramaileak esanetan, "gainean dituen krisien inguruan azalpenik eman behar ez izateko" aurreratu ditu hauteskundeak Iñigo Urkulluk.
Gorrotxategik bere hautagaitzak "militantzia sektore garrantzitsua" ordezkatzen duela eta "batasunaren zein integrazioaren aldeko apustua" egiten duela azaldu du.
Gorrotxategi Podemosen Euskadiko egungo exekutibaren sektore kritikoaren barruan kokatzen da, eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagiaren gertukotzat jotzen dute.