Latinoamerikako herrialdeko Arrecife eskualdean, maiatz osoan bota ohi duen prezipitazioaren ehuneko 70 bota zuen 12 ordutan. Agintariek 32.000 familiari etxeetatik alde egiteko eskatu diete, arrisku handiko tokietan egoteagatik.
Emakume talde bat urre aleen bila ari zela luizia izan da meatzean eta azpian harrapatu ditu. Orain arte, Gobernuak ez du gertakariari buruzko adierazpen ofizialik egin, baina nabarmendu behar da legez kanpoko urrezko meatze asko daudela herrialdean.
Langileek lanean jarraituko dute autobiara eroritako lur-hondakinak garbitzeko, eta arduradunek aurreikusten dute ezpondako lanek aste batzuk iraungo dutela.
Ibilgailuak N-634 errepidetik bideratzen ari dira. Goizean goizetik bidea garbitzeko lanean ari dira, baina baliteke egun batzuk behar izatea errepidea bere onera ekartzeko.
Lau hilabetez egon dira lanean joan den abenduko luiziak eragindako kalteak konpontzen, eta gaur arratsaldean ireki dituzte berriro Trabakuko errepideko errei guztiak.
Erreskate taldeak desagertuta dauden 15 pertsona inguru bilatzen ari dira, luizi batek dozenaka etxe suntsitu ondoren Pataz probintziako urruneko herri batean, Peruko La Libertad eskualdean.
Gaztelugatxeko ermitarako igoera 2021eko urtarrilean itxi zuten, medi-magal batean izandako luizi baten ondorioz. Bizkaiko Foru Aldundiaren aurreikuspenaren arabera, Aste Santurako irekiko dute sarbidea.
Azken egunetako euri bortitzek eragindako uholde-uren metaketak luiziak ekarri ditu Petropolisen, Rio de Janeiro Estatuan. Bilaketa-lanak indartu dituzte orain, Brasilgo beste estatuetatik iritsitako suhiltzaile gehiagorekin.
Orain arte, 15 pertsona hil dira, tartean hiru adingabe, Pereiran izandako luizian eta gutxienez 34 zauritu. Erreskate taldeak lanean ari dira tokian bertan, biktima gehiagoren bila.
50etik gora kolektibok bat egin dute protesta ekitaldiarekin. Zaldibar Argituk omenaldia egin die zabortegiaren ondoan Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hildako langileei.
Euskadiko Podemosek bideo bat zabaldu du sare sozialetan, "egia" eta "justizia" aldarrikatzeko "ingurumen hondamendi handienetako bat" izan zenaren aurrean.
Zaldibarko hondamendia izan zenetik bi urte igaro direnean, EAEko popularren buruak egia argitzeko ahaleginik ez egitea egotzi dio EAJri. Familiek eta gizarte osoak Zaldibarren gertatu zena jakitea premiazkoa dela esan du.
2020ko otsailaren 6an Zaldibarko zabortegian izandako istripu larriak, modu batera edo bestera, eragina izan du Eitzagako auzotarren bizimoduan.
Bi urte eta gero, Eitzaga auzora itzuli gara, auzotarrak nola dauden eta zein kezka dituzten jakiteko.
Eitzaga auzora itzuli gara, Zaldibarko zabortegia behera etorri eta bi urte bete direnean. Astigarragako galdeketa eta Haizea Barcenilla Esther Ferrerri buruz
Joaquin Beltran Zaldibarko zabortegian lurperatuta jarraitzen duen langilearen alargunarekin egon gara. Komunikabide batean hitz egiten duen lehen aldia da, eta ziurtatu digunez, zaila egiten zaio aurrera egitea ''bizitzak hain kolpe gogorra ematen dizunean''.
Elena Alvarezek zauria ez dela inoiz itxiko aitortu dio Asier Sanchezi, EITB Mediako kazetariari. Bere familiako kideak dagoeneko ez direla lehengoak eta bere seme-alaben begietan ez dagoela zabortegia erori aurreko dizdirarik azaldu du Joaquin Beltranen alargunak.
Elena Alvarezek, Joaquín Beltranen emazteak, esan du ezinezkoa zaiola zauria ixtea, 'beti egongo baita hor odoletan'. Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren ondoren ematen duen lehen elkarrizketa da, eta gertatutakoa gogoratzeak ikaratu egiten duela ziurtatu digu. Elkarrizketa osoa, Gaur Egunen.
Quitoko alkatearen arabera, ekaitzak prezipitazio errekorra lortu zuen, metro koadroko 75 litrorekin. Ez da baztertzen biktima kopuruak gora egitea datozen orduetan.
Gutxienez 18 pertsona hil dira, tartean zazpi adingabe, Brasilgo Sao Paulo estatua astintzen ari den euri denboralearen ondorioz. Heriotza gehienak luiziek eragin dituzte. Gainera, bederatzi zauritu eta bost desagertu daude.
Pandemia lehertu atarian izan zen istripu larria bere begiekin ikusi zuen bertan lanean ari zen kamiolariak. Ez du orain arte ikusi eta gertatutakoa komunikabideetan kontatu. Astelehenean utziko du bere testigantza.
Europako Parlamentuko eskaera batzordeak ikerketa zabalik mantentzea erabaki du. Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak Zaldibarko zabortegian 2020ko otsailean izandako luizian hil ziren, hondakinen azpian harrapatuta.
Jose Ignacio Barinagari ingurumenaren eta osasun publikoaren aurkako delitua leporatzen diote. Euskal Herriko Eskubide Sozialen aldeko Kartak eta Zaldibar Argitu Plataformak deituta, kontzentrazioa egin dute epaitegiaren aurrean, zabortegiko luiziaren erantzukizunak argitzea eskatzeko.
Ezbeharraren bigarren epaiketa honek luze joko du perituen txostenak falta direlako. Sei hilabetez luzatuko da gutxienez. Den den, Zaldibar Argitu plataformak erantzunkizun guztiak argitzeko aldarrikatu du.
Astelehen gaueko 21:00etatik astearte goizaldeko 05:00etara egongo da itxita, aglomeratua konpontzeko, luiziak kentzeko eta galiboen inguruan hesiak egokitzeko, besteak beste.
Uholdeak gertatu eta astebetera, euriteek utzitako ondorioak eta ondorio horiek leuntzeko hartu daitezkeen neurrien inguruko gogoeta egin dugu "Faktoria"n. Mahaiaren bueltan bildu ditugu Mendaroko alkate Iñaki Arregi, URAko Josu Perea eta Txomin Bornaetxea, EHUko geografoa.
Denboraleak Nafarroa iparraldean utzitako bigarren hildakoa da. Ostiralean, 41 urteko emakume bat hil zen Sunbillan, luizi baten ondorioz, etxola batek azpian harrapatuta.
Eurite bortitzek lehen hildakoa utzi dute Nafarroa iparraldean. Luizi batek harrapatuta, 49 urteko emakume bat hil da Sunbillan. Euri jasek lur jausia eragin dute baserri ondoan, etxola bat erori zaio gainera eta azpian harrapatuta geratu da.
Gutxienez, 30 errepide daude moztuta, gehienak bigarren mailakoak. Besteak beste, Mendaro herrirako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduotako euri-jasek eragindako uholde eta luiziengatik.