Realeko jokalaria den Mikel Oyarzabali ebakuntza egin dio Mikel Sanchez doktoreak Gasteizen. Gipuzkoarrak ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta ebakuntza-gelatik pasa da. Sei eta bederatzi hilabete artean egongo da jokatu gabe.
Realeko jokalaria aurreko asteko entrenamendu batean lesionatu zen. Hautsita du ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua, eta agur esan dio denboraldiari.
Karim Benzemak sartu ditu gol gehien (22), eta Enes Unal, Raul de Tomas eta Vinicius Junior daude ondoren (14). Mikel Oyarzabal da euskal golegilerik onena (8).
Imanol Alguacil prentsaurrekoan agertu da, eta lesio larria jasan duen Mikel Oyarzabal izan du hizpide lehendabizi. Orioko entrenatzaileak mezu baikorra igorri nahi izan du
Realeko jokalaria ostegun honetako entrenamenduan lesionatu da. Klubak jakinarazi duenez, ebakuntza egingo diote datozen asteetan. Aurtengo denboraldian ez du gehiago jokatuko eta datorren sasoiaren hasiera ere galduko du.
Txuri-urdinak 0-2 aurreratu dira, baina etxekoek kanporaketa orekatu dute bigarren zatian, eta sufritzea egokitu zaie. Armaginak, bestalde, aurretik joan dira markagailuan atsedenaldira, baina Mallorcakoek irauli egin dute.
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak neurketa bateko zigorra ezarri dio Mikel Oyarzabali, epaileak egotzi egin baitzuen Santander Ligako 18. jardunaldiko norgehiagokan.
Isakek aurretik jarri ditu donostiarrak gol ikusgarri batekin, baina Gerard Morenoren biek eta Chukwuezeren beste batek garaipena eman diote Unai Emeryren taldeari.
Talde txuri-urdinak 3-0eko emaitzaren irabazi du PSV Eindhovenen aurka jokatu duen partida. Multzoen fasea bigarren postuan amaituta, aurrera egin du txapelketan.
Realak PSVren aurka jokatuko du ostegunean Reale Arenan Europa Ligako 6. jardunaldiko partida. Garaipenak bakarrik balio dio talde txuri-urdinari, aurrera egiteko. Imanol Alguiacilek eta Mikel Oyarzabalek neurketari buruz hitz egin dute.
Donostiarrek bat gutxiagorekin jokatu dituzte azken 20 minutuak, Aritz Elustondok txartel gorria ikusi ostean. Neurketaren azken aldera norgehiagoka asko zakartu da.
Txuri-urdinak txapelketako liderrak dira 24 puntu pilatu ostean; zuri-gorriak, aldiz, zortzigarren tokian daude kokatuta 17 punturekin, baina Europako postuak gertu dituztela.
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak min hartuta dauden jokalariei buruz hitz egin du. Mikel Oyarzabal igandeko Athleticen aurkako euskal derbirako prest egon litekeela adierazi du.
Osasun azterketen arabera, aurrelariak lesioa du eskuineko bizeps femoralean. klubak ez du argitu berriro jokatzeko moduan egoteko zenbat denbora beharko duen, baina horrelako lesioek zenbait aste behar izaten dituzte sendatzeko.
Realak Mallorca hartuko du larunbatean Reale Arenan, LaLiga Santanderreko 9. jardunaldian. Mikel Oyarzabalek ezin izango du jokatu, ostiraleko entrenamenduan min hartu ostean.
Sandro Ramirez, lehen zatian, eta Mikel Oyarzabal, bigarrenean, izan dira partidako golegileak. Txuri-urdinak 17 punturekin geratu dira, Real Madril eta Atleticorekin berdinduta sailkapeneko goiko aldean.
2021-2022 denboraldiko Santander Ligako 8. jardunaldiari dagokion Getafe vs Real Sociedad partidako laburpena eta golak. Lehen eta Bigarren Mailako laburpen guztiak eitb.eus-en.
Luis Enrique Martinez Espainiako selekzioko hautatzaileak 23 jokalariz osatutako deialdia eskaini du. Nazioen Ligako lauko finala jokatuko du Espainiak.
Min hartuta egon ostean, Asier Illarramendik entrenamendua egin du taldekideekin batera. Mikel Oyarzabal ere lansaioan egon da, opor egun bazuetaz gozatu ondoren.
Barrenetxearen gola nahikoa izan da txuri-urdinek Paco Lopezen taldea mendean har zezaten, eta bultzada hartu dute Ligako estreinaldiko porrotaren ostean.