cerrar buscador

Glasgow 2021 klimari buruzko goi-bilera

1 / 6 Hurrengoa
2021/11/1721:00
Biopropano motorrak eta COP26aren balorazioa

Biopropano motorrak eta COP26aren balorazioa

COP26aren balorazioa egin du Ihobeko Alexander Boto¿k. Gainera, Mikel Ramirez Begas enpresako ingeniariarekin hitz egingo dugu: biopropanoa erabiltzen dituzten motorrak autobus eta kamioientzat.

2021/11/1710:30
Imanol Goenaga, COP26ari buruz: Hotzean dokumentua aztertuta balorazio positiboa egin beharko genuke

Imanol Goenaga, COP26ari buruz: "Hotzean dokumentua aztertuta balorazio positiboa egin beharko genuke"

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen aholkulariaren ustez, "horrelako bileratan hartzen diren erabakiak epe luzekoak dira eta orain helburuak lortzeko mekanismoak ezarri dira".

2021/11/1616:58
Aberdeen, 'Petrolioaren Europako hiriburua', berrasmatu egin behar da petrolioa agortzen ari delako

Aberdeen, 'Petrolioaren Europako hiriburua', berrasmatu egin behar da petrolioa agortzen ari delako

Unibertsitateak, Eskoziako Gobernuak eta gas eta petrolio enpresa handiek bat egin dute petrolioaren hiriburua berriztagarrien hiriburua bihurtzeko.

2021/11/1616:03
EH Bilduk atzeko atetik aritzea egotzi dio Jaurlaritzari Ingurumen Administrazioaren Legearen harira

EH Bilduk "atzeko atetik" aritzea egotzi dio Jaurlaritzari Ingurumen Administrazioaren Legearen harira

Koalizio subiranistak salatu duenez, EAJk eta PSE-EEk zuzenketa aurkeztu diotela legeari, Jaurlaritzak "interes gorenaren izenean, Gobernuko alderdiek gehiengo absoluturik ez duten lekuetan azpiegiturak inposatzeko".
2021/11/1511:21
Sainz de Murieta: Petrolioa eta gasa ere fosilak dira eta horiek murrizteko konpromiso argirik ere ez dago

Sainz de Murieta: "Petrolioa eta gasa ere fosilak dira eta horiek murrizteko konpromiso argirik ere ez dago"

BC3ko ikerlariaren hitzetan, Glasgowko goi bilerak ondorio gazi-gezak utzi ditu: "Alde onean kokatu dezakegu lehen aldiz aipatzen dela ikatzaren ekoizpena eta kontsumoa murriztu behar direla, nahiz eta ez den esaten bertan behera utzi behar direla".
2021/11/1509:42
FELIPE ETXEBARRIA | EITB Media

FELIPE ETXEBARRIA | EITB Media

Analisiak

Kritika gogorrak Glasgowko Akordioari (COP26)

COP26 goi-bileran parte hartu duten 200 herrialdeek lurraren berotzearen aurkako borroka azkartzea adostu dute. Hala ere, ez dute tenperaturen igoera 1,5º C gradura mugatzeko ezer bermatu eta ez zaie herrialde txiroenen eskaerei erantzun.
2021/11/1415:00
Lorea Flores (Greenpeace): “Gauza positiboak izan dira, baina ez dira nahikoa izan”

Lorea Flores (Greenpeace): “Gauza positiboak izan dira, baina ez dira nahikoa izan”

Akordioak kinka larrian jartzen du tenperaturaren igoera 1,5ºCra mugatzeko helburua, bere esanetan, erregai fosilen erabilera amaitzeko datarik jartzen ez delako. Lortu dena mobilizazioagatik eta herrialde kaltetuen presioagatik izan dela uste du.
2021/11/1413:48
Aitor Urresti: Beharretatik nahiko urrun gaude, baina aurrerapauso batzuk eman dira Glasgown

Aitor Urresti: "Beharretatik nahiko urrun gaude, baina aurrerapauso batzuk eman dira Glasgown"

Erregai fosiletan dago gako nagusia, Aitor Urresti, EHUko irakaslearen arabera. Glasgown hartutako erabakiak aletu ditu Urrestik.
2021/11/1410:16
'Glasgowko Pakete Klimatikoa': akordioaren gakoak

'Glasgowko Pakete Klimatikoa': akordioaren gakoak

Glasgowko klimaren goi bilera gutxiengoen inguruko akordioa eginez amaitu da. Herrialde garatuek bikoiztu egingo dituzte nazio txiroenei ematen dizkieten laguntzak eta ikatzaren kontsumoa gutxitu beharko dute pixkanaka.
2021/11/1409:54
Aldaketa klimatikoa esan behar zaio?

Aldaketa klimatikoa esan behar zaio?

Ionan Marigomez PIE-EHUko zuzendariak honako galdera honi erantzuna eman dio.
2021/11/1409:35
Lorea Flores: Erabakigarria zen goi bilera, baina bete beharrekoak ez dira bete

Lorea Flores: "Erabakigarria zen goi bilera, baina bete beharrekoak ez dira bete"

Greenpeacen Euskal Herriko koordinatzailearen hitzetan, akordio sendoagoa espero zuten. Aurrerapauso txikiak bai, baina oro har, "ausardia falta" ikusi du.
2021/11/1323:34
Ikatzaren erabilera murriztea eta 1,5ºCko mugari eustea adostu dute COP26 goi-bileran

Ikatzaren erabilera murriztea eta 1,5ºCko mugari eustea adostu dute COP26 goi-bileran

Erakunde ekologisten ustez "pobreegia" izan da ituna, eta Parisko Akordioan jarritako helburuak lortzeko "konpromiso irmo eta zehatzik" ez dago.
2021/11/1318:12
COP26ren zirriborroak lausotu egin du ikatza ez erabiltzeko eskakizuna, baina 1,5ºCren muga indartu du

COP26ren zirriborroak lausotu egin du ikatza ez erabiltzeko eskakizuna, baina 1,5ºCren muga indartu du

Garapen bidean dauden herrialdeei klima aldaketari aurre egiteko egokitzapenean laguntzeko finantzazioa 2025a baino lehenago bikoiztea eskatzen die testu berriak herrialde aberatsenei.
2021/11/1315:10
Ardoan eragin zuzena izango du klima-aldaketak? Zer gertatuko da gure mahastiekin?
2021/11/1315:06
COP26k porrot ez egiteko, herrialde aberatsek dirua jarri beharko dute mahai gainean

COP26k porrot ez egiteko, herrialde aberatsek dirua jarri beharko dute mahai gainean

Eztabaidagai duten akordio zirriborroan klima egokitzapenerako finantzaketa bikoiztea proposatzen dute. Ikatzaren erabilera etetea eta erregai fosilei laguntzak kentzea dira beste gai nagusiak.

2021/11/1314:37
Zer egin dezakegu etxean aldaketa klimatikoari aurre egiteko?

Zer egin dezakegu etxean aldaketa klimatikoari aurre egiteko?

Ionan Marigomez PIE-EHUko zuzendariak hainbat gomendio eskaini dizkigu.

2021/11/1223:13
COP26 luzapenean sartu da, eta akordiorako zirriborro berri bat aurkeztuko dute larunbat honetan

COP26 luzapenean sartu da, eta akordiorako zirriborro berri bat aurkeztuko dute larunbat honetan

Goi-bilera klimatikoak aurreikusitako hamabostaldia baino gehiago luzatzea ez da albiste. Negoziazioan oztopo nagusiak garapen bidean dauden estatuen finantziazioa, ikatza baztertzeko bide-orria eta erregai fosilen diru-laguntzak dira.
2021/11/1214:26
Ekintzaile taldeek gogoratu dute COP26ko testuak marra gorri guztiak gainditzen dituela

Ekintzaile taldeek gogoratu dute COP26ko testuak marra gorri guztiak gainditzen dituela

Glasgown protestan dabiltzan guztion ahoetan esaldi bera entzun daiteke egunotan: ez da nahikoa adostutakoa eta ez dira nahikoak hartutako neurriak.

2021/11/1214:22
Negoziazio gogorrak izaten ari dira COP26an akordioa lortzeko

Negoziazio gogorrak izaten ari dira COP26an akordioa lortzeko

Oraindik negoziatzen jarraitzeko epe tarte txiki bat dute gauera arte. Azkena zabaldu den zirriborroan ikatza eta beste erragai fosilak atzean uzteko helburuaz dirulaguntza publikoak kentzea aurreikusten da.
2021/11/1211:44
Arantxa Tapia: Energia enpresak dira lehen interesatuak deskarbonizazio prozesuaren parte izateko

Arantxa Tapia: "Energia enpresak dira lehen interesatuak deskarbonizazio prozesuaren parte izateko"

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren esanetan, kutsatzaile handienak izan diren energia enpresek urrats handiak egin dituzte deskarbonizazio helburuetara egokitzeko, bai baitakite estrategia horrekin bat egiten ez badute, desagertu egingo direla.  
2021/11/1210:27
COP26ko akordiorako azken zirriborroak leundu egin ditu aurrekoak jasotzen zituen konpromiso batzuk

COP26ko akordiorako azken zirriborroak leundu egin ditu aurrekoak jasotzen zituen konpromiso batzuk

Azken zirriborro honen arabera ez dago, idatziz behintzat, erregai fosilak diru publikoz finantzatzeari uzteko inolako konpromisorik. 8 orrialde eta 94 artikulu ditu zirriborroak, eta lurra gehienez ere 1,5 ºC berotu dadin lortzeko neurri eta konpromisoak biltzen ditu.
2021/11/1121:28
Egun baten faltan isuri eta finantziazio helburuak hobetzeko saiakera, COP26 goi-bileran

Egun baten faltan isuri eta finantziazio helburuak hobetzeko saiakera, COP26 goi-bileran

Finantziazioa areagotzeko eskatu die goi-bilerako presidenteak herrialde aberatsei; izan ere, diru nahikorik gabe, estatu pobreek ezingo dutelako klima aldaketaren eragina arindu, egokitu edo biziraun.
2021/11/1119:33
Antartika urtu daiteke?

Antartika urtu daiteke?

Maialen Martija Euskalmeteko koordinatzaileak erantzun du ez dagoela egoera hori epe laburrean eman daitekeen adierazlerik.

2021/11/1117:02
2030erako hiri barruko garraio publikoa erregairik gabekoa izatea proposatu du Eudelek

2030erako hiri barruko garraio publikoa erregairik gabekoa izatea proposatu du Eudelek

Euskadiko Udalen Elkarteak ingurumenaren aldeko hainbat konpromiso jarri ditu mahai gainean, baina udalen esku egongo da proposamen horiek betetzea edo ez.
2021/11/1114:14
Faktoria eta Boulevard bereziak, Glasgowko goi-bileraren bukaeran

"Faktoria" eta "Boulevard" bereziak, Glasgowko goi-bileraren bukaeran

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioa Txingudiko Ekoetxeatik emitituko dute, eta "Norteko Ferrokarrila" programak 25. urteurrena ospatuko du. Radio Euskadiko "Boulevard" albistegia, berriz, Glasgown izango da.
2021/11/1113:24
Lopez de Uralde: ''Konpromiso gehiago eta handiagoa behar da''

Lopez de Uralde: ''Konpromiso gehiago eta handiagoa behar da''

Lopez de Uralderen esanetan, urratsak nahi baino motelako ematen ari dira Glasgowen eta laguntzak ere ziurtatu gabe daude.

2021/11/1107:07
Larrialdi klimatikoaren aurka borrokatzeko elkarrekin lan egitea adostu dute Txinak eta AEBk

Larrialdi klimatikoaren aurka borrokatzeko elkarrekin lan egitea adostu dute Txinak eta AEBk

Txina eta AEB dira berotegi efektua eragiten duten gas gehien isurtzen duten bi herrialdeak, eta mendea amaitzen denerako Lurra gehienez 1,5 gradu berotzea lortu behar dela azpimarratu dute.
2021/11/1023:07
Elektrifikazioa da konponbide bakarra?

Elektrifikazioa da konponbide bakarra?

Cesar Garciak, Durangoko bizilagunak, Ibon Galarraga BC3ko ikerlariari galdetu dio ea elektrifikazioa konponbide bakarra den.
2021/11/1019:14
Ander Errasti: Aldaketa sistema eraldatzetik etorriko da, ez norbanakoen aldaketetatik bakarrik

Ander Errasti: "Aldaketa sistema eraldatzetik etorriko da, ez norbanakoen aldaketetatik bakarrik"

COP26 hizpide hartuta aritu zaigu Ander Errasti, etikan eta filosofian doktorea. "Bozkatzaileen jokabidea eta estatuen interesak hankaz gora jartzeko duen potentzia azpimarratu digu; herritarren gizarte eraldaketa era xumean sortu arren, erresistentziak eragin baititu dagoeneko".
2021/11/1018:07
2035erako erregaia darabilten ibilgailuak erretiratzeko konpromisoa hartu dute 31 herrialdek

2035erako erregaia darabilten ibilgailuak erretiratzeko konpromisoa hartu dute 31 herrialdek

India, Kanada eta Txile bezalako herrialdeek sinatu dute akordioa. Halaber, General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo bezalako enpresa handiek ere egin dute bat adierazpenarekin.
2021/11/1014:43
Greenpeacek adierazpen sendoagoa behar dela dio, eta egunotan konpromiso zehatzak erdiesteko deia egin du

Greenpeacek adierazpen sendoagoa behar dela dio, eta egunotan konpromiso zehatzak erdiesteko deia egin du

Beste goi mailako biltzar askotan bezala, kalean protesta izan dira orain arte ez delako ezer eraginkorrik egin edo ekoizpen sistema honek dituen ondorioengatik.
2021/11/1014:35
Glasgowko Adierazpenaren zirriborroak denbora irabazi nahi du, 2022 amaierarako ekintzak eskatuz

Glasgowko Adierazpenaren zirriborroak denbora irabazi nahi du, 2022 amaierarako ekintzak eskatuz

Gaur plazaratu den emaitzen lehen zirriborroa ahulegia da partaide askoren iritziz, zehaztasun eta konpromiso falta salatu du Green Peacek, adibidez.
2021/11/1014:11
Bilbo-Glasgow: 12 eguneko bidaiaren ondoren, EITB Mediako lankideak iritsi dira Glasgowra

Bilbo-Glasgow: 12 eguneko bidaiaren ondoren, EITB Mediako lankideak iritsi dira Glasgowra

12 egunetan, bizikletaz, trenez eta itsasontziz egin dute Euskal Herritik Glasgowrako 2.800 kilometroko bidea.

2021/11/1014:00
Zein ohitura aldatu ditzakegu planetaren alde?

Zein ohitura aldatu ditzakegu planetaren alde?

Norberak bere aletxoa jarri dezake klima aldaketa moteltzeko eta horretan ere ez dugu denok berdin jokatzen. Erosotasuna eta nagikeria ez dira bat etortzen modu jasangarrian bizitzearekin.

2021/11/1013:29
EITBren lantaldea Glasgowra heldu da, 2.830 kilometro eginda eta 82 kiloko karbono-aztarna utzita

EITBren lantaldea Glasgowra heldu da, 2.830 kilometro eginda eta 82 kiloko karbono-aztarna utzita

Hodei Arrausi eta Amaia Larruzea kazetariek eta Amane Iglesias kamerariak 12 egunetan egin dute Bilbotik 'klimaren hiribururako' bidaia, eta ingurumenarentzat hain kaltegarriak ez diren garraiobideak erabili dituzte: bizikleta, trena eta ferrya.
2021/11/1009:52
Glasgowko itunaren lehen zirriborroak erregai fosilei emandako laguntzak kentzen hastea eskatu die estatuei

Glasgowko itunaren lehen zirriborroak erregai fosilei emandako laguntzak kentzen hastea eskatu die estatuei

Goi-bileran parte hartzen duten 200 herrialdeek eztabaidagai izango dute Erresuma Batuak aurkeztutako testua; astebururako hitzartu beharko lukete. Agiriak helburuak zehazten ditu, baina ez dira lotesleak.
2021/11/1009:11
Juanjo San Miguel

Juanjo San Miguel

Analisiak

Glasgow

Itxuraz estatuak ez daude lehiarako gaitasuna galtzeko eta hazkundea murrizteko prest eta herritarrok ez dugu okerrago bizi nahi.
2021/11/1001:17
Gaur Egun, Teleberri, Kirolak eta Eguraldia, Sukarrietatik

"Gaur Egun", "Teleberri", "Kirolak" eta "Eguraldia", Sukarrietatik

#EKIN_klima kanpainaren baitan, eta Glasgowko goi-bileraren azken txanpan, Urdaibaiko AZTIren egoitzatik emitituko dira lau saioetako eguerdiko edizioak.
2021/11/0923:41
Zentral nuklear berriak eraikiko dituela iragarri du Frantziako Gobernuak

Zentral nuklear berriak eraikiko dituela iragarri du Frantziako Gobernuak

Emmanuel Macronek adierazi du zentral nuklear gehiago eraikita herrialde horren "independentzia energetikoa" bermatuko dutela, "larrialdi klimatikoa bultzatu gabe".
2021/11/0919:22
Akordio bat lortzeko oraindik mendi bat igo behar dela onartu du COP26ko presidenteak

Akordio bat lortzeko oraindik "mendi bat igo" behar dela onartu du COP26ko presidenteak

Hala ere, herrialdeen arteko "anbizio arrakala txikitu" da, azpimarratu du Alok Sharmak. "Ez gaude beharko genukeen tokian, ezta gertu ere", ziurtatu du Frans Timmermans Europako Batzordeko ordezkariak.
1 / 6 Hurrengoa

  • #EKIN_klima

    #EKIN_klima

    Glasgowko klimaren goi-bilera 2021, EITB Taldearen telebista, irrati eta webaren ekitaldi eta saioetan.

  • Klima-aldaketa 2021

    Klima-aldaketa 2021

    Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak, eitb.eus atarian

  • Ekologia gaur

    Ekologia gaur

    Klima, biodibertsiatatea eta garapen jasangarriari buruzko azken ordukoa eitb.eus-en.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena