cerrar buscador

Nerea Reparaz

Nerea Reparaz - Korrespontsala

Nerea Reparaz

Korrespontsala

1 / 3 Hurrengoa
Abian da 73. Berninalea

Abian da 73. Berninalea

Estibaliz Urresola arabarraren '20 000 especies de abejas' filma Urrezko Hartza lortzeko lehian dago. Kristen Stewart aktore gaztea eta Carla Simon zuzendari gaztea Berlinaleko epaimahaian dira. Zelenskiren mezuarekin hasiko da gala, eta helburua da pandemia osteko ikusleak berreskuratzea.

Nerea Reparaz, Aitziber Garmendia eta Julen Telleriak emango dituzte kanpaiak, euskal diseinatzaileek jantzita

Nerea Reparaz, Aitziber Garmendia eta Julen Telleriak emango dituzte kanpaiak, euskal diseinatzaileek jantzita

Bi aste barru, 2023 urteari ongietorria emango diogu, eta gaur ezagutu dira kanpaiak zuzenean emango dituzten hiru aurkezleen izenak. Gau horretarako jantzita eramango dutena probatzen harrapatu ditugu.

Hauteskunde kanpainaren azken orduetan elkarren kontrako tonua gogortu dute Macronek eta Le Penek

Hauteskunde kanpainaren azken orduetan elkarren kontrako tonua gogortu dute Macronek eta Le Penek

Macron presidentegaiak gehiegizko konfiantzaz ohartarazi du eta azken orduko proposamenak egin ditu. Le Pen ultraeskuindarrak merkatu batean eta jendez inguratuta egin du kanpainako azken ekitaldia.

Melenchonek boto eraginkorra eskatu du zatituta dagoen ezkerrean, Le Pen gainditzeko

Melenchonek boto eraginkorra eskatu du zatituta dagoen ezkerrean, Le Pen gainditzeko

Frantziako hauteskunde kanpaina pil-pilean dagoen honetan, ezkerreko alderdiak inoiz baino zatituagoak heldu dira. Sei hautagai daude, eta inkestek diote nekez pasako direla bigarren itzulira. Melenchon da bigarren itzulira pasatzeko aukera duen hautagai bakarra.

Non albistea, han ETB

Non albistea, han ETB

2021eko albiste garrantzitsuenean harian egon da ETB, eta laburbilduma osatu dugu bideo honetan.

7 ABESTITAN: Nerea Reparaz

7 ABESTITAN: Nerea Reparaz

Nerea Reparaz kazetaria ezagutu dugu 7 abestitan.
Birritan atxilotutako gizonak Nanteseko katedralari su eman ziola onartu du

Birritan atxilotutako gizonak Nanteseko katedralari su eman ziola onartu du

39 urteko asilo-eskatzaile ruandar bat da, katedralean boluntario aritzen zena.
Louvre museoak ateak ireki ditu, baina jarduera nabarmen murriztuta

Louvre museoak ateak ireki ditu, baina jarduera nabarmen murriztuta

Bisitak hasi badira ere, oraindik erritmo motelan. Oraingoz, bere edukieraren % 30ean ari da lanean museoa.

Itxialdiak indartu egin du ''Ordu laurdeneko hiriaren'' kontzeptua Frantzian

Itxialdiak indartu egin du ''Ordu laurdeneko hiriaren'' kontzeptua Frantzian

Itxialdiak iraun duen bitartean gure etxetik asko urrundu gabe bizi behar izan dugu. Horixe da Parisko Udalak aplikatu nahiduen "15 minutuko hiria" izeneko proiektuaren funtsa.

Adama Traore arrazakeriaren eta poliziaren indarkeriaren aurkako sinbolo da Frantzian

Adama Traore arrazakeriaren eta poliziaren indarkeriaren aurkako sinbolo da Frantzian

Adama Traore 2016an hil zen polizia etxean atxiloketa bortitz baten ostean. Nerea Reparaz landkidea bere arrebarekin izan da.

Maskaren erabilera kontrolatzeko kamerak jarri dituzte Parisko metroan

Maskaren erabilera kontrolatzeko kamerak jarri dituzte Parisko metroan

Neurriak polemika ere piztu du, datuen pribatutasuna dela eta. Beste batzuk, ordea, ideia txalotu dute.

Material eskasiak haserrea areagotu du Frantziako osasun langileen artean

Material eskasiak haserrea areagotu du Frantziako osasun langileen artean

Gobernuak orain eztabaida zabala abiatu nahi du alorreko profesionalekin eraberritze plan bat egituratzeko, baina osasun langileek ez dute itxaropen handirik.

Itxialdiak eragindako galerak ordainduko dizkio aseguru etxeak Frantziako ostalari bati

Itxialdiak eragindako galerak ordainduko dizkio aseguru etxeak Frantziako ostalari bati

Stéphane Manigoldek bere aseguru etxearen aurkako salaketa jarri zuen. Epaiketa irabazi du eta itxialdian izandako galerak ordaindu beharko dizkiote.

Frantziako campingak hasi dira erreserbak jasotzen, baina irekiera datarik gabe

Frantziako campingak hasi dira erreserbak jasotzen, baina irekiera datarik gabe

Hotelak eta campingak momentuz itxita daude, eta agintarien jarraibideen zain, denboraldi berezi bati hasiera emateko.

Romualdek Parisko antzoki batean bakar-bakarrik pasa du konfinamendua

Romualdek Parisko antzoki batean bakar-bakarrik pasa du konfinamendua

Parisko Antoine antzokiko errejidorea da Romuald eta Franziak alarma egoera ezarrri zuenean, itxialdia antzokian pasatzea erabaki zuen.

Frantziak bi erritmo desberdinetan hasi du deseskalatze prozesua

Frantziak bi erritmo desberdinetan hasi du deseskalatze prozesua

Konfinamentuaren arintze prozesu horretan, Frantziako departamentu bakoitzaren erritmoa desberdina da. Gehiago edo gutxiago, Frantziako kaleetan nabarmena da aldaketa.

Konfinamendua maiatzaren 11ra bitartean luzatu du Frantziako Gobernuak

Konfinamendua maiatzaren 11ra bitartean luzatu du Frantziako Gobernuak

Maiatzaren 11tik aurrera gutxika hasiko dira haurreskolak eta ikastetxeak irekitzen, baina normaltasunerako itzulera luzea izango da.

Larrialdietan kutsatzeak ekiditeko, ospitale atarian gune berezia jarri dute Bordelen

Larrialdietan kutsatzeak ekiditeko, ospitale atarian gune berezia jarri dute Bordelen

Koronabirusaren sintomak dituzten gaixoak behin behineko gune horretan artatzen dituzte. Hor erabakitzen dute pertsona hori etxera bidaltzen duten eta ospitalean geratu behar duen.

Itxialdiaren bigarren eguna du Frantziak, eta polizia 135 euroko isunak jartzen hasi da

Itxialdiaren bigarren eguna du Frantziak, eta polizia 135 euroko isunak jartzen hasi da

Frantzian itxialdia atzo eguerdian sartu zen indarrean eta bat-batean ordura arte nahikoa normala zen kaleetako egoera guztiz aldatu zen Parisen.

Julio Le Parc artistak sortu du Tabakalerako sarreran jarriko duten artelan handia

Julio Le Parc artistak sortu du Tabakalerako sarreran jarriko duten artelan handia

2.000 piezaz osatutako lana izango da. Le Parcek pisu historiko handia du arte optikoaren adarrean, eta errekonozimenduak New Yorkeko Metropolitan Museoan ere jaso izan ditu.

Parisen % 84 egin du gora filmazio kopuruak hiru urtean

Parisen % 84 egin du gora filmazio kopuruak hiru urtean

Netflixen gisako plataformei esker azken hiru urteetan izugarri hazi da Parisen egiten diren filmaketa kopurua.

Eliseoko Zelaien etorbiderako proiektu berritzailea prestatzen dabiltza Parisen

Eliseoko Zelaien etorbiderako proiektu berritzailea prestatzen dabiltza Parisen

Etorbideak erakargarritasuna galdu du paristarrentzat. Horregatik galdeketa bat jarri dute abian, egoera hori aurre egin nahian.

Gaixo terminalak etxean zaintzeko Midazolam botika farmazietan salduko dute Frantzian

Gaixo terminalak etxean zaintzeko Midazolam botika farmazietan salduko dute Frantzian

Bizitzaren amaieran dauden gaixoei ematen zaien botika da, eta neurri honekin etxean bertan tratau ahal izango dira, medikuen baimenaz.

Calaiseko portua egokitu dute bidaiarien eta merkantzien joan-etorria bermatzeko

Calaiseko portua egokitu dute bidaiarien eta merkantzien joan-etorria bermatzeko

Calaiseko portuko presidenteak lasaitasunez hartu du 'brexit'aren gauzatzea, okerrena pasatu delakoan.

Pentsio-erreformaren aurkako garraio-greba bigarren hilabetean sartu da

Pentsio-erreformaren aurkako garraio-greba bigarren hilabetean sartu da

Inoiz izandako luzeena izaten ari da eta sindikatuek ez dute momentuz atzera egitek inongo asmorik.

Berlinek 200 museo baino gehiago ditu

Berlinek 200 museo baino gehiago ditu

Zalantzarik gabe Berlingo erakargunerik nagusiena bere aniztasuna da. 200 museo ditu, gehienak bere iragan aberatsa aztertzen dutenak.

Pentsioen erreformaren aurka, Paris geldiaraziko dute garraio-sareko langileek

Pentsioen erreformaren aurka, Paris geldiaraziko dute garraio-sareko langileek

Bihar ez da batere erraza izango Frantzian batetik bestera mugitzea. Garraio-sare publikoko langileek greba mugagabea antolatu dute Macronek aplikatu nahi duen pentsioaren erreformaren aurka.

Txaleko horien mugimenduak urtea bete du, ahulduta

Txaleko horien mugimenduak urtea bete du, ahulduta

Dena dela, iritzi publikoaren babes zabala izaten jarraitzen du.

Stasi Polizia komunistak suntsitutako dokumentuak berregiten ari da talde bat

Stasi Polizia komunistak suntsitutako dokumentuak berregiten ari da talde bat

Aurkitutako zatien bidez egiten saiatzen ari dira. Lan zaila egiten dute, baina fruituak eman ditu justizia eta erreparazioari dagokienez. 

Hilerri ekologiko batek ateak ireki ditu Parisen

Hilerri ekologiko batek ateak ireki ditu Parisen

Toki berezi honetan, ehorztean erabiltzen diren materialek eta teknikek gutxiago kutsatzen dute. Ekimena berritzailea da, eta gutxika bidea ari da egiten gizartean.

Talentua Euskadira erakartzeko jardunaldia egin du Parisen Bizkaia Talent erakundeak

Talentua Euskadira erakartzeko jardunaldia egin du Parisen Bizkaia Talent erakundeak

150 gazte Euskal Herriko 46 enpresarekin bilduko dira, kontaktuen sare profesionala sortzeko eta bi aldeentzat onuragarri izango diren zubiak eraikitzeko asmoz.

Leonardo Da Vinciri buruz inoiz egin den erakusketarik zabalena, Louvren

Leonardo Da Vinciri buruz inoiz egin den erakusketarik zabalena, Louvren

Leonardo Da Vinciren heriotzaren 500. urteurrenean, Louvre Museoak Errenazimenduko maidaren erakusketarik zabalena antolatu du.

Grand Palais museoak Toulouse-Lautrecen atzerabegirako erakusketa eskeintzen du

Grand Palais museoak Toulouse-Lautrecen atzerabegirako erakusketa eskeintzen du

Toulouse-Lautrec XIX. mendeko Parisko giroa hobekien islatu zuen artista da. Bere lanak cabaret, kafetegi eta burdel artean mugitzen dira. 

Komunismoaren ikur izandako Gagarin izeneko eraikina suntsitzen hasi dira

Komunismoaren ikur izandako Gagarin izeneko eraikina suntsitzen hasi dira

380 familia bizi ziren bertan. Orain agur esango diote, proiektu ekologista bati ekiteko.

Parisko prefeturako erasoaren biharamunean, hipotesi guztiak mahai gainean

Parisko prefeturako erasoaren biharamunean, hipotesi guztiak mahai gainean

Ikerketa abiatu dute lau lagun labankadaz hil zituen prefeturako langilearen motibazioa argitzeko. Agintariak tentuz ari dira, eta ez dute hipotesirik baztertzen.

Parisko garraio publikoa geldirik, pentsioen erreformaren kontrako greba dela eta

Parisko garraio publikoa geldirik, pentsioen erreformaren kontrako greba dela eta

Milaka lagunek eguneroko garraio modua aldatu behar izan dute, garraio sareko gidariek pentsio publikoen erreformaren kontra egindako protesta dela eta. Kaleak autoz gainezka daude.

Veronique Royren semea Sirian hil zen, ezustean Estatu Islamikora batu ostean

Veronique Royren semea Sirian hil zen, ezustean Estatu Islamikora batu ostean

Gaztea jatorri katolikoko familia batean hazi zen, baina 2012an islamera bihurtu zen eta lagunak aldatu zituen. Bere gurasoek ez zuten inondik inora ere halakorik espero. 2016an hil zen, Sirian.

Frantziako Gobernuak genero indarkeriaren inguruko eztabaida nazionala abiatu du

Frantziako Gobernuak genero indarkeriaren inguruko eztabaida nazionala abiatu du

Indarkeria matxistaren biktima kopuruak nabarmen egin du gora iaztik. 100 emakume hil dituzte Frantzian urtea hasi zenetik. Horrezkero, eztabaida abiatu du Gobernuak premiazko neurriak aplikatzeko.

Erlezaintza ikasten ari dira Frantzian migratzaileak integrazioa errazteko

Erlezaintza ikasten ari dira Frantzian migratzaileak integrazioa errazteko

Parisko erakunde batek migratzaileei lan merkatuan sartzen laguntzeko programa bat dauka abian. Erlezaintzan aritzen dira batzuk, nahiz eta gehienek ez duten sekula lan horrekin harremanik izan.

Astearte honetan hasi dira Notre Dame inguruko berun hautsa garbitzen

Astearte honetan hasi dira Notre Dame inguruko berun hautsa garbitzen

Notre Dame katedralak orain 4 hilabete su hartu zuenetik berun hautsa zabaldu da inguruan. Herritarrak kezkatuta egon dira sustantzia osasunarentzat kaltegarria delako.

1 / 3 Hurrengoa