Taldean egingo duen zazpigarren denboraldia izango da Orozkoko txirrindulariarentzat. Ekipo laranjaren erreferenteetako bat da, eta Jorge Azanza kirol arduradunaren konfiantzazko gizona.
Klub zuri-gorriak kontratatutako autobusak hurrengo zonaldeetatik joango dira: Aiara, Arratia, Enkarterri, Durangaldea, Lea-Artibai, Bermeo-Mungia, Busturialdea eta Gasteiz.
Helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera, eta beste bigarren bat ere zauritu da. Istripua 17:45ak aldera jazo da, BI-3513 errepidean, Orozko parean.
Maiatzaren 19tik 20ra Orozkoko kaleak musikaz beteko ditu Orozko Rock festibalak, beste behin. Su ta Gar izango da kartel burua, eta horiekin batera, besteak beste, Capsula, Lukiek, Zutik! igoko dira oholtzara. Ibai Isusi eta Josu Amundarain, antolakuntzako bi kide, "JA Sukalerrian" izan dira.
Orozkon dagoen Iza okindegiko lantegian izan gara Aida Fuentesekin. M8 izanda, ogi morea egion dugu berarekin. Lau urte daramatza A25ean eta M8an ogi hau egiten eta lortutako dirua emakumeak laguntzen dituzten elkarteei ematen.
Miren Gojenola, Asier Hernandez aktoreak eta Agurtzane Intxaurraga zuzendaria izan ditugu gurean. "Toto" antzezlanaren parte dira hirurak eta hori aurkeztera etorri dira. (Elkarrizketa osoa Nahieran)
Segurtasun Sailaren arabera, ostegun goizaldean pertsona batek jakinarazi zuen ezbehar bat izan zuela bere ibilgailuarekin eta trabatuta geratu zela landa-pista batean. Gizonak ezin izan zuen zehaztu non zegoen. Ibilgailua aurkitu dute dagoeneko.
Gabonetan egonda, Alemanian garai honetan oso ohikoa den Stolen ogia nola egiten duten ikustera joan gara Orozkora, hango Iza okindegira. Aida Fuentesek eman dizkigu gakoak.
Euskal pastelik ere ezin da falta San Tomas egunean, txistorra taloekin batera. Hori dela eta, Orozkoko Ellako baserrira joan gara, Ana Añibarrok nola prestatzen dituen ikustera.
Sare herri-plataformak salatu duenez, Espainiako Gobernuko 7/2003 legearen aplikazioaren ondorioz, 53 urteko espetxealdia bete beharko du Alaitz Aramendi ETAko presoak.
Aste osoan zehar, "3 Ene Kantak" taldea Orozko Harana eskolan egon da. "Ozonotxo", "Chipko", "Autobusean" eta "Zeure burua onartu" kantak dantzatu eta abestu dituzte. Gozatu!
"3 Ene Kantak" saioko lagunak Orozko Harana eskolan izan dira aste osoan zehar. "Garraioak" izan da aste honetako kantua, eta unerik onenak bideoan jaso ditugu.
Aste honetako gaia "Garraioak" da. Bada, Argik eta Enekok gai hori ardatz hartuta "Hirutik bat" jolasa egin dute Orozko Harana eskolako haurrekin. Bietako zein talde izan da trebeagoa?
Aida Fuentes Orozkokoa da eta orain dela 11 urte bere okindegia oinordetzan jaso zuenean, ez zekien ogia egiten. Gaur egun okindegiko maisua da eta era guztietako ogiak egiten ditu Iza okindegian.
ESK-aren arabera, Orozkon dagoen Jesus Maria desgaituentzako zentroa kudeatzen duen enpresako arduradun batek jaso zuen txertoa. Ez du bertan lan egiten eta, beraz, ez du egoiliarrekin harremanik.
Ezbeharra Gasteizko noranzkoan gertatu da, autobus batek eta bi autok talka eginda. Ilarak sortu dira. Bestalde, auto batek matxura izan du A-8an, Bilbon, eta horren ondorioz ere pilaketak sortu dira.
Orozkoko bikotea topatu zuen Zugarramurdin sortutako Juliak eta hantxe bizi da duela 50 urte, ogiak eta pastizak modu tradizionalean egiten. Egunero 01:30ean jeikitzen dela azaldu du.
Tradizioz betetako herria dugu Orozko eta horien berri emateko zein hobe Felix MugURutza bezalako historia zale amorratu bat baino. Laudion jaiotakoa da Felix, baina lotura estua du Orozkorekin.
Larrialdietako zerbitzuek trafikoa eten egin dute Bilborako noranzkoan, auto bat errepidetik atera eta gero, eta horrek lau kilometrorainoko auto-ilarak eragin ditu. Errei guztiak ireki dituzte jada.
Bilboko klinika pribatu bateko langile baten kontrako hiru salaketa aurkeztu dira sexu-erasoengatik. Bat Orozkokoa da eta erasoa gaitzetsi eta biktimari elkartasuna adierazteko bilkura egin dute.
Julia Barberenak bere euskal pastel bereziaren errezetaren gakoak eman dizkio Joseba Arguiñanori. Zugarramurdin jaio zen arren, Orozkon bizi da. Senarra ezagutu zueneko pasadizoak kontatu ditu.
Txitxiburduntzia egin ondoren, barazki eta itsaski krepeak prestatu ditu Arguiñanok. Felix Mugurutzak garrafa egin du, Orozkon oso ezaguna den edari freskagarria, limoiz eta ardo zuriz egina.
Taloaska egurrezko ontzi handi bat da; taloak egiteko orea prestatzeko erabiltzen zuten artzainek eta ikazkinek Orozko aldean, eta ohikoa zen bordan zeudela guztiek bertatik babarrunak jatea.
Jose Mari Olabarria artzaina da eta Urigoiti auzoko baserri batean bizi da, Orozkon. Etxe alboko landan eta kortan dauzkaten ardiak erakutsi dizkio Josebari, eta zenbait pasadizo kontatu dizkio.
Julia Barberenak 77 urte ditu eta okin ospetsua da Orozkon. Bere baserrian era guztietako ogiak egiten dituzte. Joseba Arguiñano lanean jarri du, eta ogia nola egiten duten azaldu dio.
Baserritarrek dituzten arazoak aipatu ditu Orozkoko Joxe Mari Olabarriak. Alde batetik, legeekin estutzen dituztela aipatu du. Bestetik, hainbat ezbeharren aurrean ez dituztela babesten ere bai.
Orozkoko Joxe Mari Olabarria artzainak baserriaren galtzeari buruzko iritzi bat du. Garai batean gazte askok baserrian lan egiten zuten, baina ugazabak gurasoak izaten ziren.
54 urteko gizonezkoa makina baten harrapatuta geratu zen atzo beste lankide batekin batera. Arcanor enpresako langileek greba egin dute gaur, dolua adierazteko.
Orozkoko Presatxu baserrian izan da Jaione Carpintero, Julia Barberena okinarekin. Julia zugarramurdiarra da eta heriotzak ogia egiten harrapatzea nahi duela argi dauka.