cerrar buscador

Supermerkatuak

1 / 8 Hurrengoa
Eroski, Bonpreu eta Alteza marketako kroketa batzuetan plastiko zatiak egon daitezkeela ohartarazi dute

Eroski, Bonpreu eta Alteza marketako kroketa batzuetan plastiko zatiak egon daitezkeela ohartarazi dute

Lote zehatz horietako produktuak erosi edota etxean dituztenei ez ditzatela kontsumitu aholkatu die Osasun Sailak, eta horiek merkatutik erretiratzeko prozesua martxan jarri dutela azaldu dute.
Zaporeak-ek 14.000 kilo elikagai bildu ditu Greziako irletan dauden errefuxiatuentzat

Zaporeak-ek 14.000 kilo elikagai bildu ditu Greziako irletan dauden errefuxiatuentzat

Gobernuz Kanpoko erakundeak esan du "arrakastatsua" izan dela Donostiako Super Amara supermerkatuan eta Baskoniako zaleen artean Gasteizen egin duten bilketa.
Zaporeak elkartea Greziako errefuxiatu-guneetarako elikagaiak biltzen ari da Donostian

Zaporeak elkartea Greziako errefuxiatu-guneetarako elikagaiak biltzen ari da Donostian

Super Amararen laguntzarekin, Zaporeak gobernuz kanpoko elkarteak elikagai bilketa antolatu du Donostian gaur eta bihar, Greziako uharteetako errefuxiatuen eremuetarako.

Bruselak elikagaien hornikuntza-katean behatoki bat martxan jartzeko proposatu du

Bruselak elikagaien hornikuntza-katean behatoki bat martxan jartzeko proposatu du

Behatokiak lehen bilera egingo luke uda honetan, eta elikadura-horniduraren kateko sektore guztietako ordezkariek eta estatu kideetako eta Europako Batzordeko ordezkariek osatuko lukete.
Mercadonak % 40 areagotu ditu irabaziak, 1.009 milioi euroraino

Mercadonak % 40 areagotu ditu irabaziak, 1.009 milioi euroraino

Konpainiak salmenten % 15eko igoera izan du, guztira 35.527 milioi euro. Mercadonak 31 denda eta 2.400 langile baino gehiago ditu EAEn. Nafarroan beste 11 supermerkatu eta 700 behargin baino gehiago ditu.
Espainiako Gobernuak ziurtatu du A hepatitisaren marrubiak ez direla kontsumitzaileengana iritsi

Espainiako Gobernuak ziurtatu du A hepatitisaren marrubiak ez direla kontsumitzaileengana iritsi

Osasun Ministerioko iturriek azaldu dutenez, produktua ez zen kontsumitzailearengana heldu merkatutik kentzeko trazabilitatea zehaztu zutenerako. Andaluziako Gobernuak jakitera eman duenez, marrubiak Algeciraseko (Cadiz) portutik sartu ziren.
Hainbat nekazarik protesta egin dute Gasteizen, saltoki handien lehia desleiala salatzeko

Hainbat nekazarik protesta egin dute Gasteizen, saltoki handien lehia desleiala salatzeko

Sindikatuen deialdirik gabe, dozenaka nekazari euren traktorekin bildu dira Jundizko industriagunean. Mercadonaren banaketa zentroaren inguruan egin dute protesta, eta bertako sarrera-irteerak itxi dituzte. Euren "lurrak" eta "osasun publikoa defendatzen ari direla esan dute.

BM eta Super Amara supermerkatuek 1.000 milioi euroko salmentak izan zituzten iaz, estreinakoz

BM eta Super Amara supermerkatuek 1.000 milioi euroko salmentak izan zituzten iaz, estreinakoz

2024rako 36 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu taldeak. Espainiar Estatuan zortzi supermerkatu zabalduko dituzte.
Beherapenak: Ordainketak, itzulketak, bermeak eta bestelako zalantzen erantzunak

Beherapenak: Ordainketak, itzulketak, bermeak eta bestelako zalantzen erantzunak

Hasi berri den urtarrileko merkealdian legeak erosleari zein saltzaileari ematen dizkien eskubideen inguruko gako nagusiak bildu ditugu segidan, Leire Alberdi EKA kontsumitzaileen elkarteko abokatuak lagunduta.
Carrefourrek ez ditu PepsiCo konpainiaren produktuak salduko, prezioen gehiegizko igoera dela eta

Carrefourrek ez ditu PepsiCo konpainiaren produktuak salduko, "prezioen gehiegizko igoera dela eta"

Aurrerantzean, ezin izango dira erosi Pepsi, 7up, Lipton, Lay's, Benenuts, Doritos eta Alvalle enpresaren produktuak supermerkatu horretan.
Esnea, arrautzak eta haragia dira erosketa-saskian gehien garestitu diren elikagaiak

Esnea, arrautzak eta haragia dira erosketa-saskian gehien garestitu diren elikagaiak

Elikagaien kontsumoko prezioen indizea % 18 eta % 50 artean igo zen Euskadin 2021eko urtarriletik 2023ko abuztura bitartean, baina Lehiaren Euskal Agintaritzak ez du "lehiaren kontrako jokaerarik" atzeman prezioen gorakadan.
Mugimendu bizia Mercabilbaon, 21.125 tona elikagai merkaturatuko baitituzte

Mugimendu bizia Mercabilbaon, 21.125 tona elikagai merkaturatuko baitituzte

19.000 tona fruta eta barazki eta bi mila tona arrain eta itsaski merkaturatuko dituzte. Aurtengo gabonak garestiagoak izango dira iazkoekin alderatuta, eta datorren astetik aurrera nabarituko da batez ere prezioen igoera.

Almejak, bisigua, aza gorria eta indioilarra, gabonetako otzaran gehien garestitu diren produktuak

Almejak, bisigua, aza gorria eta indioilarra, gabonetako otzaran gehien garestitu diren produktuak

Kontrara, lupia eta legatza (% -13), otarrainxkak (% -12), pularda (% -7), ostrak (% -5), granada (% -5) eta angulak (% -1) dira gehien merkatu direnak.
Nola lagundu dezaket elikagaien bankuen bilketan?

Nola lagundu dezaket elikagaien bankuen bilketan?

Kanpaina ostiralean eta larunbatean izango da. Ohiko elikagaiak eta produktuak supermerkatuetan bertan emateaz gain, transferentziak eta bizumak egin daitezke.
Hego Euskal Herriko elikagaien bankuek elkartasuna eskatu dute biltegiak betetzeko azaroaren 24an eta 25ean

Hego Euskal Herriko elikagaien bankuek elkartasuna eskatu dute biltegiak betetzeko azaroaren 24an eta 25ean

Hegoaldeko elikagaien bankuek 70.660 pertsona artatzen dituzte lurralde osoan, horietatik 20.700 Bizkaian, 25.500 Nafarroan, 4.115 Araban eta 20.345 Gipuzkoan.
Eroskik bere supermerkatuen eraikin ia guztiak saldu eta 260 milioi euro inguru lortu nahi ditu

Eroskik bere supermerkatuen eraikin ia guztiak saldu eta 260 milioi euro inguru lortu nahi ditu

Banaketa kooperatibak uztailean 500 milioi euro inguruko zorra kitatu behar du, eta inbertsoreei jakinarazi die higiezinak saltzeko prest dagoela.
Oliba olioa % 73,5 garestitu da urtebetean, eta arroza % 16,6

Oliba olioa % 73,5 garestitu da urtebetean, eta arroza % 16,6

Hauek dira azken urtebetean gehien garestitu diren oinarrizko elikagaiak: oliba olioa (% 73,5), arroza (% 16,6), patata (% 15,9), txerrikia (% 13,8), azukrea (% 12,3) eta esne osoa (% 11,6).
BEZ murriztua duten oinarrizko elikagaien % 52 garestiagoak dira neurria indarrean sartu zenean baino

BEZ murriztua duten oinarrizko elikagaien % 52 garestiagoak dira neurria indarrean sartu zenean baino

Facua kontsumitzaileen elkarteak BEZaren deskontua duten ia mila produkturen prezioak aztertu ditu zortzi supermerkatu kate handitan (Alcampo, Aldi, Carrefour, Dia, Eroski, Lidl, Hipercor eta Mercadona).
Udazkeneko aldapa: emango al digu ekonomiak arnasa laster?

Udazkeneko aldapa: emango al digu ekonomiak arnasa laster?

Erosketak, gasolina, hipotekak... Oinarrizko gastuek geroz eta gehiago estutzen dituzte familiak eta, itxura guztien arabera, udazkeneko diru-sarreren zati handi bat horiek asetzera bideratu beharko da. Ekonomista batekin hitz egin dugu tunelaren bukaeran argirik ikusi ote daitekeen jakiteko.
Elikagaien Bankuak mirariak egiten ari dira diru gutxiagorekin janari kopuru bera erosteko

Elikagaien Bankuak "mirariak" egiten ari dira diru gutxiagorekin janari kopuru bera erosteko

Bizkaian, pertsonako esne eta olio gutxiago eman behar izan dute. Araban, "menu" bera jasotzen dute eskatzaileek oraindik, baina baliteke urte amaieran murriztea. Gipuzkoan, hobeto daude, herritarrek azaroko elikagaien eta bonuen bilketan emango duten erantzunaren zain.
Zeintzuk dira urtebetean gehien garestitu diren 5 elikagaiak?

Zeintzuk dira urtebetean gehien garestitu diren 5 elikagaiak?

Oliba-olioaren prezioa guztion ahotan dago azkenaldian; izan ere, urtebetean gehien garestitu den produktua da. Azukrea dago zerrendan bigarren postuan. Ondoren datoz arroza, frutetatik eratorritako produktuak eta patatak.
Zer gantz onuragarri erabil dezakegu oliba-olioaren ordez?

Zer gantz onuragarri erabil dezakegu oliba-olioaren ordez?

Oliba-olioaren prezio altuak ordezko bila jarri ditu kontsumitzaile asko. Baina osasunarentzat onuragarria den zein beste gai erabil daiteke? Nere Sotil nutrizionistak argibide batzuk eman dizkigu.

OCUk salatu du Espainian oliba-olioa Italian, Frantzian eta Portugalen baino askoz garestiagoa dela

OCUk salatu du Espainian oliba-olioa Italian, Frantzian eta Portugalen baino "askoz garestiagoa" dela

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundearen arabera, kasu batzuetan, prezio-igoerak % 30etik gorakoak dira, eta litro bat "erraz" iristen da 10 eurora. Gainera, Espainian oliba-olioaren prezioa inguruko herrialdetakoa (Italia, Frantzia eta Portugal) baino "askoz altuagoa" dela salatu du.
Bost botulismo kasu izan dira Espainian, ontziratutako patata-tortillen kontsumoarekin lotuta

Bost botulismo kasu izan dira Espainian, ontziratutako patata-tortillen kontsumoarekin lotuta

Guztira, zazpi pertsona dira Palacios taldeak banatutako patata-tortillen kontsumoarekin lotutako agerraldiaren eraginpean daudenak, baina bost baino ez dituzte baieztatu: Madrilen, Valladoliden, Asturiasen eta Galizian. Beste bi balizko kasuak dira: Malagan eta Valentzian.
Elikagai batzuen BEZa murriztea eta garraiorako laguntzak luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak

Elikagai batzuen BEZa murriztea eta garraiorako laguntzak luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak

Hiru aldundiek eta Euskotrenek aurretik iragarri zuten deskontuak aplikatuko dituztela urtea amaitu arte.
Azukrea, gurina, oliba-olioa eta esnea dira urtebetean gehien garestitu diren oinarrizko produktuak

Azukrea, gurina, oliba-olioa eta esnea dira urtebetean gehien garestitu diren oinarrizko produktuak

Urtebetean gutxien garestitu direnak, berriz, ondorengo hauek dira: ogia (% 7,1), hegazti-haragia (% 5,8), fruitu lehorrak (% 5,7), fruta freskoak (% 4) eta arraina (% 3,6).
Euroguneko inflazio-tasa % 7ra igo da apirilean

Euroguneko inflazio-tasa % 7ra igo da apirilean

Euroguneko urte arteko inflazio-tasa hamarren bat igo zen apirilean aurreko hilabeteko % 6,9arekin alderatuta. Europar Batasunean (EB), berriz, prezioen gorakada ahuldu egin zen, martxoko % 8,3tik % 8,1era jaitsiz apirilean.

Azukrea, gurina, esnea, zerealak eta esnekiak, azken urtean gehien garestitu diren oinarrizko produktuak

Azukrea, gurina, esnea, zerealak eta esnekiak, azken urtean gehien garestitu diren oinarrizko produktuak

Iazko apiriletik aurtengo apirilera, azukrea % 49,6 garestitu da; gurina, % 31,2; esne osoa, % 27,7; esne gaingabetua, % 27,5; zerealak, % 18,2, eta esnekiak, % 17,6.
Banaketa-enpresek eta jatetxeek zigorrak jasoko dituzte saltzen ez duten janaria ematen ez badute

Banaketa-enpresek eta jatetxeek zigorrak jasoko dituzte saltzen ez duten janaria ematen ez badute

Enpresek, horretarako gaitasuna dutenean, lehentasun hierarkia bat aplikatu beharko dute janaria zakarrontzira ez botatzeko, eta soberan geratzen dena eramateko aukera eskaini beharko dute, betiere arriskurik gabe kontsumi badaiteke.
Eroskik 64 milioiko irabaziak izan ditu 2022an, aurreko urtean baino % 40 gutxiago

Eroskik 64 milioiko irabaziak izan ditu 2022an, aurreko urtean baino % 40 gutxiago

Taldeak % 7 handitu ditu salmenta gordinak, 5.476 milioi euroraino, besteak beste, inflazioaren eraginez.
Lehortea, elikagaien salneurrien etsai

Lehortea, elikagaien salneurrien etsai

Erregaien prezioak izan ziren lehendabizi, Ukrainako gerraren ondorioz sortutako hornidura falta ondoren, eta orain lehortea dator. Elikagaiak merkatzea zaila izango da, euria egiten ez badu.
Elikagaien prezioen igoerak ez du etenik: zer ari da gertatzen?

Elikagaien prezioen igoerak ez du etenik: zer ari da gertatzen?

Ukrainako gerra, erregaien prezioak... eta orain lehortearen mamua daukagu gainean. Arabako Garlan kooperatibako teknikari eta nekazariekin eta Arkaitz Irazu ekonomilariarekin aztertu dugu egoera. Nola eragiten die lehorteak elikagaien prezioei?

ELAk, CCOOk eta UGTk aurreakordioa lortu dute elikagaien patronalarekin, eta ez da grebarik egongo Gipuzkoan

ELAk, CCOOk eta UGTk aurreakordioa lortu dute elikagaien patronalarekin, eta ez da grebarik egongo Gipuzkoan

LABek "nahikoa ez" den akordio baten aurrean "amore ematea" leporatu die beste sindikatuei. Greba gaurko eta astearterako zegoen deituta.
Elikagaien prezioa jaitsi egingo dela ziurtatu du Planasek, baina pazientzia eskatu die kontsumitzaileei

Elikagaien prezioa jaitsi egingo dela ziurtatu du Planasek, baina pazientzia eskatu die kontsumitzaileei

Nekazaritza, Arrantza eta Nekazaritza ministroak ez du zehaztu noiz izango den jaitsiera, baina data ez dagoela urrun uste du. Aitzitik, lehorteak eta Ukrainako gerrak prezioetan eragina izaten jarraituko duela gogorarazi du.
ENBAk TODO TODO banaketa katea salatuko du, Elikagai Katearen Legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik

ENBAk TODO TODO banaketa katea salatuko du, Elikagai Katearen Legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik

Nekazarien sindikatuak salatu duenez, Euskal Herria markako esnea litroko 0,59 euroan saltzen ari da banaketa kate hori.
Facuak ohartarazi du BEZa jaitsita duten 10 elikagaietatik 4k prezioak igo dituztela

Facuak ohartarazi du BEZa jaitsita duten 10 elikagaietatik 4k prezioak igo dituztela

Alcampo, Aldi, Carrefour, Dia, Eroski, Lidel, Hipercor eta Mercadonan BEZaren jaitsierak eragindako elikagaien 991 prezioen bilakaeraren jarraipena egin du kontsumitzaileen erakundeak.
KPIaren igoera % 3,3an geratu zen martxoan EAEn, eta % 3,5ean Nafarroan

KPIaren igoera % 3,3an geratu zen martxoan EAEn, eta % 3,5ean Nafarroan

Prezioek gora egiten jarraitzen dute, eta aurreko hilabetearen aldean, % 0,6 garestitu dira EAEn eta % 0,1 Nafarroan. Espainiako Estatuan, % 3,3an geratu da inflazio tasa.
Lidlek zezina produktu bat kendu du EAEko eta Nafarroako saltokietatik listeriaren presentziagatik

Lidlek zezina produktu bat kendu du EAEko eta Nafarroako saltokietatik listeriaren presentziagatik

Friber fabrikatzailearen produktua oliba-olioan xerratutako zezina da, uztailaren 11n iraungitzen dena eta Aragoi, Euskadi, Nafarroa, Errioxa eta Kantabriako dendetan banatu dena.
Konparaketa, supermerkatu kate berdinetan Hego eta Ipar Euskal Herrian aldea zenbatekoa den jakiteko

Konparaketa, supermerkatu kate berdinetan Hego eta Ipar Euskal Herrian aldea zenbatekoa den jakiteko

Orokorrean, oinarrizko erosketa egitea hegoaldean merkeagoa da. Aldea ez da bereziki handia, baina kontuan izan behar da, Frantziako Estatuko bataz besteko soldata Espainiakoa baino % 30 altuagoa dela.

Oinarrizko produktuei BEZa murrizteko neurria ez da guztiz eraginkorra izan Espainiako Estatuan

Oinarrizko produktuei BEZa murrizteko neurria ez da guztiz eraginkorra izan Espainiako Estatuan

Facua kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketaren arabera, BEZ murriztua duten produktuen % 20 garestitu egin dira otsailean.

1 / 8 Hurrengoa