cerrar buscador

Parte hartzeko azken eguna:2018/11/28

'Gu, Laboa' ikusteko sarreren irabazleak!

'Gu, Laboa' ikusteko sarreren irabazleak!

Abenduaren 4an Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango den emanaldirako bost sarrera bikoitz banatu ditugu.

Abenduaren 4an, iluntzeko 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da ikusgai lehen aldiz Mikel Laboa kantariari buruzko 'Gu, Laboa' dokumentala. eitb.eus atariak emanaldi horretara joan ahal izateko bost sarrera bikoitz banatu ditu. Irabazleen izenak behean agertzen direnak dira.

Laboaren kantariaren heriotzaren 10. urteurrenarekin bat eginez, 'Gu, Laboa' izeneko dokumentala landu du Baleuko etxeak ETBrekin elkarlanean. Donostiako kantariaren ondarea gaur zertan den erakutsi nahi du lan honek. Hark erakutsitakoari jarraituz, dokumentalak komunikazio mota anitz eta aberatsa erabiliko du, euskal artearen diziplina ezberdinak uztartuz.

Jon Maia bertsolariarena da lan honen gidoia eta Iban Gonzalez aritu da zuzendari lanetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • Bilatu nahieran-en

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa