telebista
Begoña Zubietak aurkeztuta
Eguneroko bizitza hobetzeko kirol aholkuak, astearteko 'Forum'ean
A.H.
EITB
Patricia Ramirezek 'Entrénate para la vida' liburua aurkeztuko du.
-
Begoña Zubieta. EITB
Asteartean, Begoña Zubietak Patricia Ramirez kirol psikologoa elkarrizketatuko du, argitaratu berri duen 'Entrénate para la vida' liburua hizpide hartuta.
Sevillako Betis futbol taldea lehenengo mailara igo zenean, Patricia Ramirez taldearen aholkulari izan zen eta kirol teknikak eguneroko bizitzan aplikatzeak dituen abantailak azalduko ditu astearteko saioan. 'Forum' astearte honetan emiango da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.