Itxi

telebista

23:15ean

Cristina Uriarteri elkarrizketa, astearteko 'Azpimarra+' saioan

A.H.

EITB

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu berriak bere lehenengo elkarrizketa eskainiko du telebistan.

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua hartuko du gonbidatu astearte honetan Maddalen Iriartek ETB-1eko 'Azpimarra+' saioan. Kargua hartu duenetik telebistan eskainiko duen lehen elkarrizketa izango den honetan, legealdi berrirako dituen erronkei buruz arituko da Uriarte.

Ondoren, beti bezala, elkarrizketak utzitako gaiekin eta eguneko beste hainbat albisterekin tertulia egingo dute. Solasaldian, Xabier Aierdi eta Zelai Nikolas kolaboratzaileak izango dira, besteak beste. Gainera, Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek ekonomia albisteak aztertuko dituzte.

'Azpimarra+' astearte honetan emitituko da 23:15etik aurrera ETB-1en.