Itxi

telebista

Felix Linaresek aurkeztuta

'Aurora boreal' pelikularen estreinaldia, gaur gauean 'LND' saioan

EITB

Gainera, Oscarretako Kiniela jarriko dute martxan. Ikus-entzuleek euren nominatu gustukoen aldeko botua eman dezakete eitb.com-en.

  • 'Aurora boreal' pelikularen estreinaldia, asteartean 'LND' saioan

    'Aurora boreal' pelikularen estreinaldia, asteartean 'LND' saioan

Asteartean, intrigaz eta misterioz betetako Aurora boreal pelikula estreinatuko dute 'La noche de' saioan. Suedian dago girotuta istorioa eta Asa Larssonen nobela batean oinarrituta dago. Asa idazle suediar ezaguna da, eta abizenaz gain, nazionalitatearekin eta talentuarekin bat dator zendutako Stig Larssonekin, Millenium trilogia ezagunaren autorea. Idazlearen lana aztertuko du saioak, eta baita pelikularen errodajearen eta aktoreen xehetasunak ere.

Gainera, 'La noche de...' saioak Oscarretako Kiniela martxan jarriko du. Joan den astean jakinarazi ziren aurtengo nominazioen izenak eta 'La noche de'-k ohi den bezala, bere kiniela martxan jarri du. Eitb.com-eko erabiltzaileek euren nominatu faboritoen aldeko botua eman ahal izango dute, eta sari paregabeak lortzeko aukera izango dute. Protagonistak hobeto ezagutzeko, saioak hainbat aholku emango ditu datozen asteotan.

Asteartean, 'La noche de..'-k Daniel Day-Lewisek Lincoln filmean egindako lana aztertuko du, eta aktore honek bere ibilbidean zehar egindako eraldaketak ikusiko ditugu Daniel Day-Lewisen eraldaketa atalean.

Bestalde, 'La noche de'-k Audrey Hepburn mitikoari omenaldia egingo dio, bera hil zela 20 urte betetzen direnean, eta bigarren mundu gerran bizitako abenturak gogoratuko dituzte. 'La noche de'-ren artxibo sekretuen atalean ikusi ahal izango dugu hori guztia.

'La noche de... Aurora Boreal', asteartean emitituko da ETB-2n, 22:15etik aurrera.