Itxi

albistea

Aurrerapena

Inesen zalantzak, gaurko 'Goenkale'n

Ordena uzteak arazo asko ekarri dizkio Inesi eta ondorioz, zalantza asko izango ditu.

1:38

Mireiak Estherrekin hitz egingo du eta Malenen heriotzan izan duen ardura zein izan zen azalduko dio.

Komunikabideetan Jessiren desagerpena egotzita pertsona bat atxilotu dutela agertuko da. Arraldeko biztanleek Saiden atxiloketaren berri izango dute. Nekane asko haserratuko da, informazio hori komisariatik atera delako, eta Ibon berriz, urduri jarriko da, bera izan baitzen Imanoli informazio hori eman ziona.

Ordena uzteak arazo asko ekarri dizkio Inesi eta ondorioz, zalantza asko izango ditu. Gainera, Jon beti dago bera laguntzeko prest.

Goenkale astelehenetan eta astearteetan egongo da ikusgai, 21:45etan, ETB 1en.