Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Binakako Txapelketa, gaur, ETB-1en eta eitb.com-en

A.A.

EITB

Olaizola II-I. Zabala / Apraiz-Zubieta neurketa izango da ikusgai zuzenean Eibartik.

0:10
Olaizola II-Apraiz eta Gonzalez-Zubieta partida, gaur, ETB-1en

Gaurko ETB-1eko kirol programazioak binakatako txapelketako neurketa dakarkigu: Olaizola II.ak eta Ibai Zabalak Alexis Apraizen eta Aitor Zubietaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Arratsaldeko bostetan hasiko da emankizuna, Apezetxea-Larrinaga / Mendizabal III-Merino I partidarekin. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira esatari lanetan.

Horrez gain, eguerdiko 12etan, Endesa Ligako Bartzelona Regal-Uxue Bilbao Basket partidaren berri emango dute Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek ETB-1en eta 12:45etik aurrera, ETBKn, Donostiako Nazioarteko Krosaren zuzeneko kontakizuna egingo dute Juanan Legorburuk eta Xabier Leibarrek.

Hiru emankizun hauek eitb.com-en ikusgai izango dira zuzenean.

Athletic-At. Madrid laburpena "Gol Festa"n

Igandean "Gol Festa" saioak bi edizio izango ditu, 19:30ean eta 22:50ean. Futbol jardunaldiaren errepaso eta azterketa sakona egingo du Mikel Olazabalek kirol erredakzioko lankideekin batera. Gaueko emanaldia berezia izango da, bederatzietan San Mamesen jokatuko den Athletic-At. Madril neurketaren ingurukoak biltzeko.

Bestalde, 15:25etik aurrera ETBKn Bizkaia Gernika-Ampo Ordizia errugbi partida izango da ikusgai, Jon Ander Gorospe eta Jose Felix Urrutia esatari direla.