telebista
16:30ean
Pilota zuzenean Tolosatik, ETB-1en eta eitb.com-en
A.A.
EITB
Txapelketako partida Xala-Barriola eta Ezkurdia-Zubieta bikoteek jokatuko dute, 16:30ean, ETB-1en.
-
Pilota zuzenean Tolosatik, astelehenean, ETB-1en eta eitb.com-en
Gaur, Inauterietako astelehena, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko den jaialdia zuzenean eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.com-ek, 16:30ean hasita. Atariko partidan, Lemuno-Aretxabaleta eta Rico IV-Untoria izango dira nor baino nor gehiago. Ondoren, Bibitako Txapelketako neurketa izango da jokoan: Xala eta Barriola, Ezkurdia eta Zubietaren aurka. Azkenik, Julen Retegik eta Arrutik, Aritz Lasa eta Larrinagaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira esatari lanetan.