Itxi

telebista

Kirolak

Eibar-Barakaldo, gaur, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en

A.A.

EITB

ETBK kateak areto futbol ligako Triman Navarra-Burela FS neurketa eskainiko du.

  • Eibar-Barakaldo, gaur, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en

Larunbatero legez, Bigarren B Mailako futbolari eskainitako 'Zilarrezko Futbola' tartea zabalduko du ETB-1ek arratsaldeko bostak baino lehen. Txemi Galarragak gidatutako saioak Eibar-Barakaldo partida dakarkigu asteon. Xabier Anduezarekin batera, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiola arituko dira esatari lanetan. Interneteko erabiltzaileek ere zuzenean jarraituko ahal izango dute.

Bestalde, ETBKn Triman Navarra-Burela FS areto futbol partida izango da ikusgai 13:00etan, Xabier Anduezaren eta Juanma Ordozgoitiren eskutik.

Saskibaloiko Errege Kopa

Gasteizen saskibaloiko Errege Kopa jokatzen ari da, eta atzo Uxue Bilbao Basket taldea kopatik kanpo geratu den arren, ETBK-Satek finalerdia eskainiko du 21:30etik aurrera.