telebista
6. atala
Julen kanporatuta, Korta eta Manu berdinduta daude
"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren 6. atalean Julen kanporatuta eta Olgak min hartuta abentura utzita, Manu eta Korta berdinduta daude kaleratutako lehen kapitaina izateko lehian.
Joan den astean Olgak abentura min hartuta utzi ostean, "El Conquistador del Fin del Mundo" realityaren 6. atalean Julen kanporatu dute. Ondorioz, lehenik etxera joango den kapitainaren lehian berdinduta daude Korta eta Manu, bakoitzak bi taldekide galdu baititu. Bazirudien Manu izango zela kaleratutako lehen kapitaina baina, 6. atalean gertatutakoa ikusita, Korta denen jomugan dago. ¿Nola bukatuko da bi kapitainen arteko berdinketa? Kortak hordago jo zuen eta, azkenean, Julen galdu zuen. Oriotarrak duelura taldeko kide indartsuenetakoa bidaltzea erabaki zuen, gainerako taldekideek bultzatuta. Erabaki ausarta zen, baina ez ziren onik atera. Julenek eta Gokuk txintik atera gabe onartu zuten "salbatzaile" papera, eta ez zituzten askorik balioetsi Ibairen aukerak. Guanacos taldeko ahulenek lasaitua hartu dute, kapitainen lehiak beraien mesedetan egingo baitu.
Ibaik Julen aukeratu zuen dueluan bere aurka borroka egiteko, Gokuren errebantxaren beldur baitzen; izan ere, Cóndores taldeko kideak Patagoniarako bidaia-txartela nafarraren aurka egindako proban irabazi zuen "Conquistour" saioan. Norgehiagoka hasi aurretik eta dueluaren lehen zatian irabazteko aukera berdinak zituzten lehiakide biek. Dueluko sokak, poleek eta fitxek zalutasuna, abiadura, memoria ona eta ausardia eskatzen zituzten. Azkenean, Ibaik zorte ona izan zuen. Une batez, bi lehiakideak geldirik geratu ziren, mugitzen baziren beste lehiakideari abantaila ematea baitzen. Zotz egin zuten ea nor mugitu behar zen, eta Julenek galdu zuen. Beraz, norgehiagoka galduko zuen. Julianek Juleni egindako elkarrizketan kiroltasunez jokatu zuen getxotarrak eta umore ona duela erakutsi zuen. Julen badoa. Irabazlea izateko aukera asko zituen lehiakidea saioaren emakumezko ikusleen gustukoenetakoa ere bada.
Gainerako taldeetan denetarik dago. Piches taldea bere onera etortzen hasi da Manuk eta Conejok kapitainen jokoa irabazi ostean. Gainera, beste taldeek bezala, Piches taldeak ere sua egitea lortu du. Blancaren Pumas taldean ere umore onez daude, eta kapitainaren eta Leonen arteko harremana gero eta estuagoa da. Juanitoren Cóndores taldeak lehen polemika izango du Juanitoren ustezko sexismoaren ondorioz. Eta Korta etxera joan nahi horrekin tematuta dago. Egia esan, saioa hasi zenetik ari da esaten abentura utzi nahi duela. Bereziki, jokoak galtzen hasi zenetik ari da etxera joan nahi duela esaten.