telebista
22:30ean
Oiane eta Pepe izango dira 'El Conquis 2013' saioko protagonistak
Jose Luis Kortaren eta Chrisen arteko eztabaida handiaz arituko dira 'El Conquis 2013' saioan. Pepe, Oiane eta Josetxo izango dira Patxi Alonsoren gonbidatuak platoan.
-
Oiane eta Pepe izango dira 'El Conquis 2013' saioko protagonistak
Jose Luis Kortak Chrisekin izandako liskarra, asteazkenean "El Conquis 2013" saioan landuko dituzten gaietako bat izango da. Arraunlariaren defendatzaile amorratuak eta aurkakoak izango dira Patxi Alonsorekin platoan. Guztien artean, joan den igandeko saioan kapitainaren eta lehiakide alemaniarraren artean izandako eztabaidaren nondik norakoak aztertuko dituzte.
Manu Maritxalar eta Mikel Goñi ere Jose Luis Kortaren jarreraz arituko dira, baita joan den edizioko bi partehartzaile ere, bata Kortaren aldekoa eta bestea, kontrakoa. David Seco saioaren azken garailea Kortaren jarraitzailea da. Vir, aldiz, ez: joan den urtean eztabaida gogorra izan zuen kapitainarekin. Gainera, arraun-patroiarekin liskarra izan zuen lehen lehiakideetako bat ere hartuko dute debatean.
Bestetik, Josetxo berriz izango da saioan, Pepe Patagoniako azken kanporatua hartzeko. Zenbait gorabehera izan zituzten Piches taldearen kanpamentuan. Abenturan izandako jarrera pasiboagatik eta lehiakortasun ezagatik jasotako kritikei erantzungo die Pepek. Berarekin batera izango da Oiane, joan den astean izterrondoko hernia baten ondorioz abentura utzi zuen lehiakidea. Ezinbestekoa izango da getxotarraren testigantza Kortaren eta Chrisen arteko borroka eta datorren astean gertatuko dena aztertzerako orduan, alemaniarraren lagun ona baitzen Oiane. Datorren igandeko atalaren aurrerapenak ere ikusiko ditugu eztabaida saioan. Tentsio gehiago egongo ote dira berdeen artean?
Hostoilek ETBrentzat ekoitzitako saioa da "El Conquis 2013", eta gaur gauean emititzen dute, 22:30etan, Euskal Telebistaren bigarren katean, "Teleberri"aren ostean.