telebista
Audientzia oharra
'El Conquistador' lider, igandeko ordutegi nagusian
A.H.
EITB
Bestalde, Eibarren jokatutako Bibitako Txapelketako zuzeneko emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen ETB-1en, %14,5eko audientzia zatiarekin.
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren hamargarren atala audientzia buru izan zen igandean, ordutegi nagusian, %21,6ko audientzia zatiarekin. Emozioz beteriko emanaldia izan zen: immunitate proba zail eta polemiko baten ondoren, Guanacoen taldeko Leon partaidea kanporatu zuten dueluan. Bataz beste, 178.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Julian Iantzik aurkeztutako realitya Euskadin eta eragin eremuan, eta 397.000 lagunek egin zuten bat emanaldian zehar.
Bestalde, Eibarren jokatutako Eskuz Binakako Txapelketaren emanaldiak %14,5eko audientzia zatia eskuratu zuen, bere ordu tartean nagusitasuna lortuz. Berasaluze VIII-Albisu / Irujo-Zabaleta partidak 118.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste, eta 206.000 laguneko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan. Gainera, euskaldunaren artean %19ko audientzia zatia lortu zuen.