telebista
Asteazkenean, 22:30ean
Guanaco taldeko Iosu eta Conejo, 'El Conquis 2013' saioan
Iosu eta Conejo Patxi Alonsok aurkezten duen eztabaida-saioan izango dira Patagonian gertatutakoaz hitz egiteko. Hurrengo saioan Guanaco taldearekin gertatuko denaren berri izango dugu.
-
Guanaco taldeko Iosu eta Conejo, 'El Conquis 2013' saioan
"El Conquistador del Fin del Mundo" abentura zirraragarrian gertatuko den aldaketaren inguruko nondik norakoen berri izango dugu asteazkenean Patxi Alonsok aurkezten duen eztabaida-saioan.
Batetik, saiotik kanporatutako azken bi lehiakideak elkarrizketatuko ditu Patxi Alonsok, biak ala biak Guanaco Jose Luis Kortaren talde ohiarenak. 11. atalean Iosu joan zen etxera, eta azken saioan Conejo. Ondorioz, desagertzeko zorian utzi dute talde berdea. Goku nafarra da kapitain berria, eta Chrisek, Alexek eta Natyk osatzen dute taldea. Hurrengo atalean jakingo dute azken hauek zer gertatuko den Guanaco taldearekin, baina asteazkeneko eztabaida saioan talde berdeko 4 kideen etorkizunaren berri emango digute: Lehiaketan jarraituko dute ala, Gokuk esan bezala, etxera joan beharko dira?
Gainera, igandeko saioan sortutako zenbait gai berri ere aztertuko dituzte asteazkenean, hala nola Puma taldearen tirabirak, eta taldeko kapitainaren buruzagitzaren arazoak. Blanca Fernandez Ochoaren taldeko kideak mesfidati daude bere kapitainarekiko haren hutsegiteen ondorioz. Gainera, egoera oso larrian dago taldea, etsita. Juanitorenen nagusitasunaz, Conejoren dueluaz, gautxoen jokoaren nondik norakoez, eta Piche taldearen hizka-mizkez ere arituko dira. Mikel Goñi, Manu Maritxalar, Leon, Oiane, Michel eta Iosu eta Conejo Guanaco taldeko kideak izango dira eztabaida-saioan.
"El Conquis 2013" Hostoilek ETBrentzat ekoitzitako saioa da eta asteazkenetan emititzen dute, 22:30ean, "Teleberri"ren ostean, Euskal Telebistaren bigarren katean.