telebista
Ikuskizuna
'Mexikotik Kantari', gaur gauean, ETB-1en
Erredakzioa
Elegancia Mexicana mariatxia, dantzari mexikarrak eta Imuntzo eta Beloki, besteak beste, bi zati izango dituen jaialdi honetan.
-
'Mexikotik Kantari', gaur gauean, ETB-1en
Gaur 'Mexikotik Kantari' ikuskizuna eskainiko du ETB-1ek 22:00ean. Saio bete-betea izango da Julian Iantzik eta Maider Segurolak aurkeztuta. Elegancia Mexicana taldearen saioa izango du ardatz Lazkaon grabatutako emanaldiak. Horrez gainera, lurralde horretako dantzak ere ikusteko parada izango da.
Halaber, saioak euskal partaidetza izango du: Imuntzo eta Beloki trikitilariak, Juanpa Agirre eta Estitxu Pinatxo kantari ezagunak, eta Dantzaki dantza taldea.