telebista
Audientzia oharra
ETB-2 nagusi astearteko ordutegi nagusian
A.H.
EITB
'Un pequeño cambio' filma liderra izan zen bere ordu tartean %11,5eko audientzia zatiarekin.
ETB-2 audientzia buru izan zen astearteko prime-timean. 'La Noche de...' saioak eskainitako Un pequeño cambio filma bere ordu tartean nagusi izan zen %11,5eko audientzia zatiarekin. Bataz beste, 88.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Jennifer Aniston eta Jason Bateman aktoreak protagonista dituen komedia erromantikoa Euskadin eta eragin eremuan. Audientzia metatuari dagokionez, 328.000 lagunek egin zuten bat filmarekin emanaldian zehar.