Itxi

telebista

00:10ean

Europako pisu ertaineko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Lukas Konecny txekiarra eta Karim Achour frantziarra izango dira aurrez aurre.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea

Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak eskainiko duen lehenengo borrokaldia Lukas Konecny eta Karim Achouren arteko izango da, pisu ertaineko Europako txapelketa. Konecny txekiarrak 48 borrokaldi irabazi ditu eta lau galdu. Hainbat aldiz izan da Europako txapeldun eta Munduko txapelketa ere jokatu zuen 2008an, S. Dzinziruk-en aurka. Bere aurkaria Karim Achour frantziarra izango da. 14 borrokaldi irabazi eta hiru galdu dituen boxeolaria.

Ondoren, Phil Lo Greco kanadiarra eta Daniel Sostreren artekoa izango da. Lo Greco italiar jatorriko kanadiarrak 24 borrokaldi egin ditu orain arte eta denak irabazi.

Bestalde, Shane Mosley eta Canelo Alvarezen arteko norgehiagokaren laburpena eskainiko du saioak eta bukatzeko, Devon Alexander eta Randall Baileyren arteko borrokaldia.

'Boxeo Izarrak' gauer gauean emitituko da 00:10ean ETB1en eta larunbatean 23:25ean ETBKn, Pedro Mari Goikoetxeak gidatu eta zuzenduta.