telebista
23:15ean
Ainhoa Etxaideri elkarrizketa, gaurko 'Azpimarra+' saioan
A.H.
EITB
Hurrengo Maiatzak 30ko greba orokorrerako deialdiaren inguruan galdetuko dio Maddalen Iriartek.
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiarekin elkarrizketa izango du gaur Maddalen Iriartek 'Azpimarra+' albistegi nagusian, eta datorren maiatzak 30eko greba orokorrerako deialdiaz arituko dira, besteak beste. Horrez gain, Asier Blas eta Maite Barreña solasaldi mahaiaren inguruan bilduko dira egun eguneko gaiak hizpide hartuta, eta astero bezala, Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran ekonomialariek egoera ekonomikoaren gaineko azterketa egingo dute.
'Azpimarra+' gaur emitituko da 23:15etik aurrera ETB1en.