telebista
Audientzia oharra
138.000 ikus-entzulek bat egin dute Giroarekin ETB1en
A.E.
EiTB
Azken sei urte hauetako emanaldirik ikusiena izan da.
-
Nibali Italiako Giroan
Atzo Brescian amaitu zen Giroaren edizioa, azken sei urteotako ikusiena izan da ETBn. Itzuli italiarrak %5,2ko audientzia izan zuen, euskaldunen artean %8,2ko audientzia, hain zuzen ere. Eguraldi baldintza bereziki gordinak izan dira aurten Giroak iraun dituen hiru asteetan. Ikusminez jarraitu da ETB1en: bataz beste, 138.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du EAEn eta eragin esparruan.
Etaparik ikusiena maiatzaren 19ko jardunaldi menditsua izan zen: %8,9ko audientzia izan zuen eta euskaldunen artean, berriz, %13,9. Audientzia metatu nabarmena izan zuen egun horretan: 225.000 ikus-entzule. Bigarren etaparik ikusienak, maiatzaren 14an, %9,7ko audientzia lortu zuen eta euskaldunen artean %18,1. Egun horretan 148.000 lagunek egin zuten bat uneren batean etaparekin.
ETB2 lider, igande arratsaldean eta ordutegi nagusian
Berriro ere igandeko 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren atala ordutegi nagusian saiorik ikusiena izan zen: %18,5ekoa audientzia zatia, 172.000 ikus-entzule bataz beste eta 355.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.
Arratsaldean, berriz, Atelier Fontana: las hermanas de la moda filma bere ordutegian lider izan zen; %12,5eko audientzia eta 365.000 laguneko audientzia metatua izan zituen.