telebista
Conquis-eko debatea
Ixa, 'manba beltza', izango da gonbidatu 'El Conquis 2013'-n
A.A.
EITB
Horrez gainera, lehiakide gogokoenaren botazioan nor geldituko den kanpoan jakingo dugu. Patxi Alonsok gidatuta 22:15etan hasiko da Conquiseko debatea ETB-2n eta eitb.com-en.
-
Ixa El Conquistador del Fin del Mundo saioan
El Conquis 2013 saioko platoak boxeo saio baten itxura izango du gaur. Izan ere, Conquiseko boxeatzailea, Ixa Manba Beltza izango du gonbidatu Patxi Alonsok. 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko azken kanporatua izan da Soraluzeko gaztea. Lokatzetan galdu zuen probari buruz hitz egiteaz gainera, duela hilabete inguru izan zuen boxeo saio bateko irudiak erakutsiko dira exklusiban. Manu Maritxalar aritu zen epaile lanetan eta Conquiseko lehiakide asko izan zituen inguruan, boxeo saioari giro berezia emanez.
Bestalde, aste osoan zehar eitb.com-en botatzen aritu ondoren, lehiakide gogokoenaren botazioa nola doan ere jakingo dugu. Boto gutxien dituzten sei lagunak nortzuk diren jakinaraziko digu Patxi Alonsok.
Beste gai batzuk ere izango dira hizpide aste honetako debatean. Juanitok egindako tranpen kontuari helduko diote berriz ere, eta Julian Iantzi aurkezlea platoan bertan izango dugu saioan ikusten ez diren hainbat gauza komentatzeko. Horrez gainera, finalean bi mutil ditugu dagoeneko: Oskar eta Iñaki. Bat-egiteko unera 7 neska eta 3 mutil iritsi zirela kontutan hartuta, bi mutil finalean izateak hizpidea sortu du. Gainera, lehiatzeko oso modu ezberdinak dituzten bi mutil dira. Oskarren anaia eta igerian irakatsi zion lehengusua ere platoan izango dira euren iritzia emateko.
Eta horiekin batera, orain arteko hiru txapeldun (Gotzon Mantuliz, David Seco eta Lourdes Zurriarain, gaur arte Conquis irabazi duen emakume bakarra) eta Isa Landa lehiakide ohia ere izango ditugu platoan.
Hostoil etxeak EITBrentzako egindako produkzioa da 'El Conquis 2013'. Asteazkenetan egoten da ikusgai ETB-2n eta eitb.com-en.