telebista
Gaur, 22:30ean
Tentsioak, emozioa eta finalaren aurrerapena, 'El Conquis 2013' saioan
Patxi Alonsok aurkezten duen saioan izango da Aissa bilbotarra. Finalaren prestatze-lanen irudi bereziak ikusiko ditugu, besteak beste.
Patxi Alonsok Aissa hartuko du gaur "El Conquis 2013" saioan. "El Conquistador del Fin del Mundo"ren bederatzigarren edizioan euren borondatez alde egin duten parte hartzaileetako bat al da Aissa? Alexen eta Dianaren aurkako dueluan nahita galdu al zuen? Emozioz eta tentsioz betetako saioak landuko dituen gaietako bat izango da hau. Bestalde, finala gero eta hurbilago dago, eta lehiakideei nabarmentzen zaie Misiones Oihanean egoera gogorrean bizi direla. Finalean Iñakirekin eta Oskarrekin egon nahi dutenek, hurrengo immunitate jokoan izango dute aukera. Proba horren hainbat aurrerapen eskainiko ditu Patxi Alonsok. Baina, horretaz gain, edizio guztietan publikoaren arreta gehien bereganatzen duen uneetako bat aurreratuko dute eztabaida-saioan. Lehiakideek hilabete baino gehiago daramate etxetik kanpo, eta familiakoen eta lagunen gutunak jasoko dituzte. Eskutitzek, argazkiek eta abarrek lehiakideak hunkituko dituzte eta negar malkoren bat ikusiko dugu.
Finala guztien buruetan dago, eta Iguazuko ur-jauzietan egiten ari diren prestaketen irudi berriak eskainiko ditu "El Conquis 2013" eztabaida-saioak. Eta finalaz aritzeko, Eneko Van Horenbeke "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren lehenengo edizioaren irabazlea izango da Patxi Alonsok gidatzen duen programak. Berak jokatutako finalaz arituko da arraunlaria. Harekin batera izango dira David Seco azken garailea, Mikel Goñi, Manu Maritxalar, Isa Landa, Julen Madina eta Juanito Oiarzabal. Cóndor taldearen kapitaina Aissarekin izango da aurrez aurre, eta matxismoaren inguruan izandako liskarraz arituko dira biak.
Ikusleen lehiakide gogokoena aukeratzeko bozketak aurrera jarraitzen du eitb.com-en, eta asteazkeneko saioan sei partaide geldituko dira gogokoenaren lehiaketatik kanpo, boto gutxien jaso dutenak, hain zuzen ere.
Hostoilek Euskal Telebistarentzat ekoitzitako saioa da "El Conquis 2013", eta asteazkenetan emititzen dute, gaueko "Eguraldia" saioaren ostean, ETB2n.