telebista
Emanaldi berezia
'Agur San Mames' partida berezia, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Athletic eta Bizkaiko selekzioak jokatuko dute San Mamesen izango den azkeneko partida.
Agur San Mames lelopean jokatuko da San Mamesen izango den azken partida, Athletic eta Bizkaiko selekzioaren artean, gaur, arratsaldeko 20:45ean. ETB1ek 20:15ean egingo du bat estadioarekin, partidaren aurreko giroa gertutik bizi eta eskaintzeko, eta partidaren gaineko informazio guztia emango dute. Txemi Galarraga eta Angel Garitano Ondarru berriemaileak izango dira emanaldiaren arduradunak eta Jorge Cerrato kazetariak elkarrizketak egingo ditu zelaian. Horrez gain, partidaren ondorengo agurrak eta omenaldi ekitaldiak ere eskainiko ditu saioak.
Ondoren, bi erreportaje berezi
'Agur San Mames' emanaldiaren ondoren, San Mames estadioaren 100 urteko historia gogoratuko duten bi erreportaje berezi eskainiko dira: 'San Mames. 100 urte' eta 'San Mamesen arima'.