telebista
Gaurkotasun saioak
Amaia Izko abokatua, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
M.A.
EITB
Gainera, Ricardo Caparrosek gazteen gehiegikeriak alkoholaren erabileran aztertuko ditu.
Guar, osteguna, ekainak 6, Euskal Telebistako 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' saioetan Amaia Izko abokatua hartuko dute solaskide. Sortuko kidea eta Ines del Rioren abokatua da, eta gaurkotasun politikoaren gainean mintzatuko da.
Bestalde ETB2 katean, goizeko lehen orduan Vanesa Sanchezek Ricardo Caparros hartuko du platoan. Ai Laket elkarteko kideak gazteen eta alkoholaren arteko harremanaz hitz egingo du, izan ere, intoxikazio etilikoen kopurua gehituz doa adin txikikoen artean. Ai Laket drogen erabileran dauden arriskuak gutxitzen lan egiten duen elkartea da.
Bukatzeko, Adela Gonzalezek gidatzen duen eztabaidarako tartean Juan Carlos de Julian (Onda Cero), Lourdes Perez (Diario Vasco), David Pejenaute eta Fermin Munarriz (Gara) kazetariak izango dituzte mintzalagun. Denon artean eguneko gairik garrantzitsuenak aztertuko dituzte.