telebista
22:15ean
'Las Alas de la Vida', gaur, ETB2n
Ikusleei hegan eginarazten dien pelikula hau 22:15ean izango da ikusgai.
Gaur gauean, Las Alas de la Vida pelikula egongo da ikusgai ETB2n. 22:15etik aurrera, musika irakasle baten istorioan murgilduko gara Stefano Reali zuzendariaren eskutik.
Rosanna Ranzi tenperamentu handiko musika-irakaslea da. 50eko hamarkadako ikastetxe erlijioso batean ari da lanean, eta Alberta izeneko moja bat ezagutu du bertan. Oso bestelako pentsamoldeak, ohiturak eta heziketa dituzten pertsona hauek talka egingo dute euren artean. Rosanna alaia eta zintzoa da; Alberta, berriz, metodo tradizionalak erabiltzen dituen emakume gogorra da, umeak jotzen dituena.
Besteak beste, Sabrina Ferilli, Virna Lisi eta Tobias Hoesl aktoreak aritu ziren film honetan. Guztiak ikusgai, gaur gauean, ETB2n.