Itxi

telebista

Albistegiak

Ertzaintzaren zuzendariarekin, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Vanessa Sanchez, bere aldetik, klonazioaz arituko da Iñigo de Miguel Beriain ikertzailearekin.

Gaur, asteartea, Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendari, izango da ETB1eko 'Egun On Euskadi' eta ETB2ko 'ETB Hoy' albistegietako gonbidatua.

Bestalde, Vanessa Sanchez Iñigo de Miguel Beriain ikertzailearekin izango da bere eguneroko elkarrizketa saioan. Giza klonazioaz eta klonazio terapeutikoaz arituko dira, baita honen inguruan sortu daitezkeen arazo etikoen inguruan ere.

Amaitzeko, Adela Gonzalezek egun eguneko gaien inguruko solasaldia gidatuko du Enrique Aguirrezabal (El Mundo), Alberto Ayala (El Correo), Iñaki Iriondo (Gara) eta Manolo Romero kazetariekin.