Itxi

telebista

Goizeko albistegiak

Jonan Fernandezekin elkarrizketa, 'ETB Hoy' eta 'Egun On Euskadi'n

A.H.

EITB

Horrez gain, Myriam Artolak Muxote Potolo Bat marrazkiei buruz arituko da Vanessa Sanchezekin.

Jonan Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkaria, ETB1eko 'Egun On Euskadi' eta ETB2ko 'ETB Hoy' albistegietan izango da gonbidatu gaur goizean.

Horrez gain, Myriam Artola, Alboan GKEko kidearekin arituko da Vanessa Sanchez, bere eguneroko elkarrizketa tartean. Gonbidatuak Muxote Potolo Bat marrazkiez arituko da: mezu positiboak bidaltzen dituzten marrazkiak dira.

Amaitzeko, Adela Gonzalezek egun eguneko gaien inguruko solasaldia gidatuko du Iker Merodio (Deia), Olatz Barriuso (El Correo) , Martxelo Otamendi (Berria) eta Josean Izarra ( El Mundo).