Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Muskizeko pilota jaialdia, gaur, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Bizkaiak eta Gipuzkoak Bilbon jokatuko duten estropada desafioa ere emango da.

Pilota emankizuna eskainiko du ETB1ek ostiralean, gaueko hamarretan. Muskizeko jaialdiaren berri emango dute Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak.  Atariko partidan, Olaetxea-Larunbe eta Elezkano II-Iza bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Ondoren, Titin III.ak eta Beroizek Urrutikotxea eta Albisuren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Bestalde, arratsaldean, 18:45ean hasita, Bizkaiak eta Gipuzkoan Bilbon jokatuko duten estropada desafioa izango da ikusgai ETB1en. Mikel Olazabal eta Ibon Gaztañazpi arituko dira esatari lanetan, eta Amane Ibañezek egingo ditu elkarrizketak.

Bi emanaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira eitb.com-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Muskiz