telebista
El Conquis 2013
'El Conquis 2013'ko azken debateak 355.000 jarraitzaile izan zituen
A.E.
EiTB
Dianak publikoaren lehiakide gogokoenaren saria irabazi zuen, botoen %72,7 eskuratuz.
'El Conquis 2013' saioak, Patxi Alonsok aurkeztu duen 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren inguruko debateak, atzo izan zuen azken atala. Agurreko saio honek %13ko audientzia eskuratu zuen, 102.000 ikus-entzule bataz beste eta 355.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, EAEn eta eragin esparruan.
Horrez gain, Dianak publikoaren lehiakide gogokoenaren saria irabazi zuen, sms bidezko botoen %72,7 eskuratuz. 3.000 euroko txekea jaso zuen donostiarrak. Bigarren postuan eta alde handiarekin Alex gelditu zen, bozken %27,3 eskuratuz, eta hirugaren postuan, berriz, Karen, %ko14koarekin.