Itxi

telebista

Gaur, ETBKn

Alex Uranga bodyboardlariarekin elkarrizketa, 'Zu Kirolari' saioan

A.A.

EiTB

Munduko rankingean 10. postuan dago zumaiarra. Horrez gain, motor kontuak ere jorratuko dira Anartz Agirrek gidatzen duen saioan.

  • Anartz Agirre

    Anartz Agirre

'Zu Kirolari' saioak Alex Uranga bodyboardlariarekin egindako elkarrizketa dakarkigu aste honetan. Denboraldi erdia eginda, Munduko rankingean 10. postuan dago zumaiarra.

Horrez gain, motor kontuei helduko die Anartz Agirrek gidatzen duen saioak. Batetik, modalitate ezberdinetan diharduten hiru euskal piloturekin egindako erreportajea izango da ikusgai: Gorka Antxustegi (rally), Igor Urien (F3) eta Ander Vilariño (European Nascar). Bestetik, Pikes Peak lasterketa ospetsuan Sebastian Loebek lortutako marka berriari erreparatuko diote.

'Zu Kirolari' saioa gaur izango ikusgai 20:35ean ETBKn.