telebista
22:00etan
'Bisitaria' berezia gaur, ETB1en
A.H.
EITB
Xabier Euzkitzek denboraldi honetako gonbidatuekin izan dituen momenturik onenak bilduko ditu saioak.
'Bisitaria' saio berezia eskainiko du gaur Euskal Telebistak: denboraldi honetan Xabier Euzkitzek eta bere gonbidatuek bizi izan dituzten momenturik onenak bilduko dira bertan.
Besteak beste, Aimar Irigoien harrijasotzailearen entrenamenduak gogoratuko dituzte; Itziar Aizpuruarekin berbetan arituko dira; Kalakan taldeko musika gertutik ezagutuko dute, Iñaki Perurenaren egunerokotasunean sartuko dira; Mikel Goñiren lagunak eta familia ezagutuko dituzte; Jose Angel Iribarrek bere futbol ibilbideaz hitz egingo du, eta Fermin Muguruzarekin Bartzeloanan ibiliko dira.
Horrez gain, Xabier Euzkiztek Pello Zabalarekin Erromara egindako bidaiaren pasarterik esanguratsuenak gogoratuko dituzte: Frantziskoren aitasantutzaren hasiera Vatikanotik bertatik jarraitu zuten eta Erromako hainbat toki bisitatzeko aukera izan zuten. Erromatik Londresera, Euzkitzen ez du bidaiatzeko denborarik galdu denboraldi honetan, eta Itziar Mendizabal dantzariarekin, Londreseko Balleteko bakarlaria, Ingalaterrako hiriburuan egindako parada gogoratuko du saio bereziak.
'Bisitaria' gaur emitituko da 22:00etatik aurrera ETB1en.