telebista
Asteartean
'Sanferminak 2013' saioan Xabier Perurena izango dute gonbidatu
A.E.
EiTB
Castelloko Pirotecnia Tomasen suak ikusi ahal izango ditugu zuzenenan.
-
San Fermin jaiak
Gaueko 22:15ean, zuzen zuzenean, Iruñetik, Lierni Agirrezabalak eta Xuban Intxaustik San Fermin jaietako giroa etxeetara ekarriko digute berriz ere. Gaurko saioan, Xabier Perurena 'Goenkale'ko aktore nafarra izango dute gonbidatu nagusi modura. Lesakatik Iosu Vazquez entzierroetako korrikalari ohia ere etorriko da, eguneko entzierroa behar bezala aztertzeko. Virginia Maraña erreportariak, berriz, Foruen Plazako herri kirolen erreportajea ekarriko du batetik, eta bestetik, sanferminetan hain ezaguna egin den limoizko sorbetearen sekretua zein den erakutsiko digu, azken hau Gaztelu plazatik. Beti bezala, zuzeneko kamerek kaleko giroa zein den ere erakutsiko digute uneoro.
Gaurko su artifizialak Castellokoak izango dira, Pirotecnia Tomas S.L. etxekoak, eta zuzen zuzenean eskainiko dira. Beti bezala, suen inguruko puntuaketa batekin bukatuko da saioa.