telebista
Ostegun honetan
Alpe D'Huez birritan igoko dute Frantziako Tourreko 18. etapan
A.H.
EITB
Euskal Telebistak eta eitb.com-ek 12:15etik aurrera emango du lasterketa, zuzenean.
-
Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea
Frantziako Tourraren hamazortzigarren etapan, Alpe d'Huez gailur mitikoari aurre egin beharko diote txirrindulariek gaur. Aurten, gainera, txirrindulariek birritan igo beharko dute mendate ezaguna, lasterketaren azken 60 kilometroetan, mendeurreneko Tourrari xarma berezia emateko. Ikusmin handia sortu du igoera bikoitz honek, erasorako ibilbide ezin hobea baita. ETB1ek eta eitb.com-ek 12:15ean hasiko dute zuzeneko emankizuna, Xabier Usabiaga, Fermin Aramendi eta Pedro Mari Goikoetxea adituen eskutik.